Kanada, 8 min
Zuzendaria: Evan Lindberg
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Glaziarren atzeraldiaren elegia operatikoa. Icefields Parkway delakoan, glaziarraren izpiritua loaldi amaigabetik esnatu da, eta azkar aldatzen ari den paisaia bati egingo dio aurre. Henry Purcellen opera barrokoaren ariekin girotuta, filmak Evan Lindberg baxu baritonoa eta Montrealgo hari lauko bat aurkezten ditu.
Frantzia, 54 min
Zuzendaria: Alexandre Lopez
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Papua Ginea Berriko Nakanaï mendien barrunbe sakonetan, aztertu gabeko lurpeko mundu batera sartzen da espeleologia talde bat. Paisaia karstiko ikusgarri hau hobeto ulertu eta babestu nahian, tamaina ikaragarriak dituen lurpeko ibai misteriotsu baten bila dabiltza.
Ameriketako Estatu Batuak, 49 min
Zuzendaria: Philip Forsey
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Munduko eski-alpinistarik nabarmenenetako bik, Christina Lustenbergerrek eta Guillaume Pierrelek, Kanadako Mendi Harritsuetako tontorrik garaiena eta ikaragarriena izan zuten helburu 2025eko otsailean: Mount Robson. Haren Hego isurialdeko korridore handia eskietan jaisten lehenak izan ziren. Balentria haren filma, Guillaume 'Gee' Pierreli eginiko omenaldia bihurtu da orain: 2026ko ekainaren 24an hil zen, Pakistango K6 mendia igo eta eskiatzeko saiakeran.