Frantzia, 35 min
Zuzendaria: Bertrand Delapierre
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Louna eta Tristan Ladevant izotz-eskaladako txapeldunek eta Mathieu Maynadier alpinista entzutetsuak hirukote ezohiko bezain dibertigarria osatzen dute. Haien asmoen artean, erronka ausart bat: Grandes Jorasseseko ipar aurpegiko bide zailenetako bat, ‘Directe de l’Amitié’, eskalada librean egitea. Duela berrogeita hamar urte eskalatu zuen lehen aldiz ohiko moldeetatik kanpo zebilen alpinista talde batek. Belaunaldiz belaunaldi, muturreko alpinismoa alai eta espiritu jostariz bizi daitekeela pentsatzen dute hiruek, eta horrek batzen ditu.
Norvegia, 80 min
Zuzendaria: Asgeir Helgestad
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
![]() |
![]() |
Asgeir Helgestad zinemagileak bere jaioterriko, Norvegiako, naturaren egoera dokumentatzen du, bizitza osoa hura argazkitan jasotzen eman ondoren. Bere baserriko erleen bizimodua, goi-mendietako elur-oreinak, itsasertzeko lanperna-musuen koloniak… mehatxupean dagoen naturaren edertasuna erakusten du, hari eragiten dieten giza jardueren arrastoak jarraituz. Gizakiok gainerako izaki bizidunekin dugun konexioari buruzko istorio pertsonala da, baita naturaren indarra eta, aldi berean, haren zaurgarritasuna gogorarazten digun kontakizuna ere.