MYRIAM GESALAGA ETA VICTOR RÍOS
Erliebean grabatzeko tailer monografikoa, linograbatuan. Mendi irudiak landuko dira, hainbat baliabide grafikoren bidez sintetizatuko direnak (kontraste handiko marrazkitan), linolio-euskarrira transferitzeko, ondoren gubia bidez tailatzeko eta, azkenik, hainbat euskarritan estanpatzeko.
• 10-12 parte-hartzaileko taldea
• 16 urtetik gorakoak
• 4 ordu: 2 ordu linolio-matrizea marrazten eta zizelkatzen, eta bi ordu estanpatzen.
Myriam Gesalaga
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko grabatu eta teknika grafikoen saileko irakasle doktorea.
Victor Ríos
Akademikoa UNAM- Universidad Nacional Autónoma de México-ko Arte eta Diseinu Fakultatean duela 28 urtetik Estanpa Eremuan.
