"Hillary - Ocean to Sky" filmak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiko Sari Nagusia. Sir Edmund Hillaryren azken espedizio handia izan zena dakar gogora Michael Dillon zuzendari australiarraren lanak, 1977an Ganges ibai sakratuan gora motordun txalupetan eginiko espedizioa, Himalaiako Akash Parbat mendi tontorrean burutu zena.
Asier Altuna zinegilea, Paula Olaz soinu banda konpositorea, Itziar Garcia zinema ekoizlea, Iwona Zielińska-Sąsiada poloniar kultura institutuko Madrilgo koordinatzailea eta Jon San Sebastian ikus entzunezko ikaslea epaimahaikideek, ondoko 13 sariak ebatzi dituzte:
GRAND PRIZE / GRAN PREMIO / SARI NAGUSIA
Eguzkilore trophy & 6.000 €
Bere izaera epikoagatik, argazkigintzagatik eta narratibagatik. Abenturaren erretratu fidela aurkezten duelako, 70. hamarkadako ikuspegiarekin. Emozio-kontaketa baten bidez mendiko mito bat ezagutzera eramaten zaituen eragatik, bizitzarekin bakeak egiten duen une batean.
BEST DIRECTOR / MEJOR DIRECTOR / ZUZENDARI ONENA
Eguzkilore trophy & 3.000 €
MARCIN POLAR Harda – The Tough
Zinemagintza eredu hutsa delako, kontenplaziozko erritmoarekin, presarik gabe. Sentsazioak transmititzeko duen gaitasunagatik, ikuspegi sinple eta lizunarekin. Haitzulo horretan sartzen, horren parte sentitzen eta iluntasuna ukitzen laguntzen dizun zuzendaritza.
BEST SCRIPT / MEJOR GUION / GIDOI ONENA
Eguzkilore trophy & 2.000 €
Hausnarketa eragiten duen poesiaz, musikaz eta bizipenez jositako istorioa dakarrelako. Pertsona baten erretratua, narratiba tresna ezberdinen erabilera fin baten bidez.
BEST CINEMATOGRAPHY / MEJOR FOTOGRAFÍA / ARGAZKILARITZA ONENA
Eguzkilore trophy & 2.000 €
VAELTAJAT – WANDERING IN THE WHITE
Iraganean bizitako esperientzia batera eramaten zaituelako, filmaren protagonistek bizitako emozioak ulertu arte. Ikuspegi burutsu eta leunarekin, zinematografiak emozioen mundu hauskor hori sendotzen du.
JURY AWARD / PREMIO DEL JURADO / EPAIMAHAIAREN SARIA
Eguzkilore trophy & 2.000 €
Hausnarketa filosofikora eramaten gaituelako, hein batean surrealista den ikuspegi batekin. Zentzu askotan irekitzeagatik: besteentzat bideak irekitzen ditu, paisaiarekiko dugun ikuspegia irekitzen dugu eta, emaitzarekin ez ezik, prozesuarekin gozatzen dena erakusten digu.
BEST MOUNTAINEERING FILM / MEJOR PELÍCULA DE ALPINISMO / MENDIKO FILM ONENA
Eguzkilore trophy & 1.500 €
BYĆ KOBIETĄ W HIMALAJACH (TO BE A WOMAN IN THE HIMALAYAS)
Iradokitzen gaituelako, eta beroa eta integratzailea delako. Irakurketa historikoa eskaintzeagatik ez-ohiko ikuspegi batetik: emakumeak protagonista gisa jarri eta aitortzen ditu.
BEST CLIMBING FILM / MEJOR PELÍCULA DE ESCALADA / ESKALADAKO FILM ONENA
Eguzkilore trophy & 1.500 €
Eskaladaren erronkak hurbiletik sentiarazten dituelako, urruneko bi belaunaldiengana kamera hurbilduz. Geure mugak onartzeko ausardia eta gaitasuna erakusten duelako.
BEST MOUNTAIN CULTURE & NATURE FILM / MEJOR PELÍCULA DE CULTURA Y NATURALEZA / KULTURA ETA NATURA FILM ONENA
Eguzkilore trophy & 1.500 €
Munduko ingurune natural berezienetariko batera eraman gaituelako, eta alde batetik bestera zeharkatzen dutelako. Azpiko aldarrikapen batekin, abenturaren eta geure bizipenen arteko muga non ezarri behar den betiko eztabaida mahai gainean jartzen duelako, baita toki horietan gizakiak duen esku-hartzea ere.
BEST SPORT & ADVENTURE FILM / MEJOR PELÍCULA DE DEPORTE Y AVENTURA / KIROL ETA ABENTURA FILM ONENA
Eguzkilore trophy & 1.500 €
Filmean fikzioaren eta errealitatearen arteko muga fina delako, pandemiarekin izan genuen lehen kontaktura eramaten gaitu eta. Egin behar dugunaren balioa egin nahi dugunaren aurrean. Aldi berean, sortu dugun gizarteari buruzko hausnarketara eramaten gaituen erretratu fresko eta baikorra da.
BEST SHORT FILM / MEJOR CORTOMETRAJE / FILM LABUR ONENA
Eguzkilore trophy & 1.000 €
Sekulako balentria aurkitzera eramaten gaituen keinu txiki baten indarra transmititzen duelako.
BEST FILM IN BASQUE / EUSKARAZKO FILM ONENA / MEJOR PELÍCULA EN EUSKARA
Eguzkilore trophy & 1.000 €
Heriotza duin egiteagatik, bizitza duin egiteko.
SPECIAL MENTION OF THE JURY / MENCIÓN ESPECIAL DEL JURADO / EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
Artisau-lan jasankor eta finari balioa ematen diolako, era kontziente eta aktiboan entzuteko prozesu sortzailea delako. Naturaren ahotsa artelan bilakatzeko gaitasuna du.
SPECIAL MENTION OF THE JURY / MENCIÓN ESPECIAL DEL JURADO / EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
Horrelako filmak behar ditugulako: mezu baikorrarekin, beldurra gaindituz eta komunitatearen indarrean oinarrituz. Filmak transmititzen duen energia eta argia biziki kutsakorra delako.
AUDIENCE AWARD / PREMIO DEL PÚBLICO / IKUSLEEN SARIA
Eguzkilore trophy & 1.000 €