BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA 2026ko SAIL OFIZIALEAN IZENA EMATEKO ARAUDI ETA PROZEDURA
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (MENDI FILM) jaialdiaren 19. edizioa aurrez aurre ospatuko da Bilbon 2026ko abenduaren 4tik 13ra.
Jaialdia Mendi Film Festival Kultur Elkarteak antolatuko du; horren IFK zenbakia G01503192 da eta egoitza nagusia, Izaro kalea 18, 2B eskuina. Getxo 48991 - Bizkaia (Espainia).
MENDI FILM, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko film eta dokumentalen Nazioarteko Jaialdia, International Alliance for Mountain Film erakundearen kide da 2011az geroztik.
BALDINTZA OROKORRAK
·Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…
· 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.
· Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako bakoitzari dagokion izena emateko inprimakia betetzea ezinbesteko baldintza da.
· Hautaketa Batzordeak hautatuko ditu lehiaketarako filmak.
· Hautatutako filmak behin edo bi aldiz eskainiko dira 2026ko abenduaren 4tik 13ra. Film sarituak 2026ko abenduaren 13an eskaini ahalko dira, hartarako propio egingo den saioan. Antolakuntza Batzordeak erabakiko du zein egunean eta zein aretotan eskainiko diren hautatutako filmak. Jaialdiaren Zuzendaritzak programazioa aldatzeko eskubidea du, hartarako beharrik ikusten badu.
· Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabetza intelektualaren eta emanaldi publikoen eskubideen titularra dela ziurtatzen du. Aldi berean, egileak bermatzen du MENDI FILM jaialdiak ez duela lan hori jendaurrean erakusteko inolako eragozpenik (ez legezko, ez kontratuzko, ez bestelakorik). Era berean, aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, bideo, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsona edo erakundeek eman beharreko baimenak badituela ziurtatzen du. Izena ematen duen horrek, egile-eskubide alorrean bitartekoek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean, MENDI FILM jaialdiaren Antolakuntza Batzordeak kalterik ez izateko konpromisoa hartzen du. MENDI FILMek egile-eskubideak ez dituen edozein film deskalifikatzeko eskubidea erreserbatzen du.
IZEN- EMATEAK - EPE MUGA 2026KO IRAILAK 5
· 2026ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian izena emateko epea 2026ko apirilaren 1ean hasiko da eta irailaren 5ean itxiko da.
· Izen-ematea zuzendari, ekoizle edo haien legezko ordezkariek gauzatuko dute.
· BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 19. edizioan izena ematea doakoa da.
· Izena emateko bi aukera daude, eta batean zein bestean eskatzen den materiala erantsi behar da: Webgunean dagoen inprimakia online betez (www.mendifilmfestival.com) edo International Alliance for Mountain Film elkargoko jaialdien izen-emate bateratuaren bidez (https://www.mountainfilmalliance.org/multi-submission-form/).
· Aurkeztutako lan ororekin, jatorrizko bertsioaren hizkuntza edozein dela ere, nahitaez aurkeztu behar da ingelesezko azpitituluen artxiboa (.srt) eta/edo denbora kodeak dituen hizketen zerrenda ingelesez.
· Beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa aipatutako epean bidali beharko da posta elektronikoren bidez (
·Izen-emate guztiek jaso izanaren adierazpena jasoko dute.
· MENDI FILMen Antolakuntza Batzordeak izena ematen duten parte-hartzaile guztiei pertsonalki jakinaraziko die hautaketa ofizialaren emaitza, publikoki jakitera eman aurretik eta, gutxienez, jaialdia hasi baino lau aste lehenago.
·MENDI FILMen Antolakuntza Batzordeak hautatutako filmen parte-hartzea posta elektronikoz konfirmatuko du eskubideen titularrekin.Hauek parte hartzea baieztatzeko 10 eguneko epea izango dute. Erantzunik jasoko ez balitz, jaialdiak aurekztutako lan hori hautaketa zerrendatik kanpo uzteko eskubidea izango du.
·Jaialdian parte hartzeko hautatuak izan direnek, parte hartzeko beharrezkoak diren artxibo guztiak (Master Clean ProRes 422, trailerra, posterra, argazkiak eta .srt artxiboa ingelesezko azpitituluekin) bidaltzeko konpromisoa hartzen dute, hautaketa jakinarazi eta hiru asteko epean.
·Lanak edizio honetan parte har dezala onartuz gero, aurretiko hautaketarako kopiak MENDI FILM jaialdiaren artxibo historikoen parte bilakatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta jaialdiaren sustapenerako baino ezin izango dira erabili, filmaren ustiapen- eta banaketa-eskubideen titularren baimena jaso ondoren.
BALDINTZA TEKNIKOAK
Hautatu diren filmek honako ezaugarriak bete behar dituzte:
Video codec: Apple prores 422 or DNXHD 115
Audio MPEG-4 stereo, 48kHz, 128 kbps
Filmak postaz bidaliz gero (USB flash unitatea, HDD disko gogor eramangarria, SD txartela), Antolakuntza Batzordeak ez du bidaltze eta itzultze edo aduana gastuen ardura hartuko.
SUSTAPENERAKO MATERIALA
Izen-emate oro filmaren hiru irudirekin eta posterrarekin batera bidali beharko da. Irudi horiek erreproduzitu, argitaratu edo erakutsi ahalko dira, jaialdiaren sustapenerako den heinean
Argazkiak entregatzeko baldintzak:
-Formatua: JPEG edo PNG
-Gutxieneko bereizmena: 3500x2000 edo handiagoa
-Gehieneko tamaina: 5000kB
Argazkiekin batera, bidali beharko dira filmaren izenburua, kokalekua eta autorearen kredituak. Argazkiekin batera egilearen krediturik ez badago, argazkiaren egiletza dagokien proiektuari esleituko zaio. Esleipen horretatik erator daitezkeen legezko kausen erantzulea inskripzioa egin duen pertsona izango da. Hautatutako lanen argazkiak MENDI FILM jaialdiaren artxiboetan gordeko dira.
“Press Kit” eta zuzendariaren curriculuma gehitu behar dira.
Pelikularen teaser edo trailer bat ere aurkeztu beharko da, HD artxibo bat edo berau deskargatu ahal izateko esteka baten bidez.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak hautatutako filmen informazioa eta aurkeztutako promoziorako materiala (inprimakian emandako informazioa, argazkiak, kartelak, trailerrak, fotogramak eta 3 minutu baino gutxiago irauten duten filmaren zatiak barne) Mendi Filmen kanal ofizialetan eta online zein offline-ko komunikabideetan editatzeko eta erabiltzeko eskubidea erreserbatzen du.
SARIAK
Jaialdiaren zuzendaritzak bost kidez osatutako Nazioarteko Epaimahaia izendatuko du.
Nazioarteko Epaimahaiak, jaialdiaren zuzendaritzarekin batera, barne-arautegia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da. Honako sari hauek banatuko dituzte:
· Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro*
· Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro*
· Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
· Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
· Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
· Soinu Banda Onenaren Saria: “Txalaparta” garaikurra eta 2.000 euro*
· EITB Saria Euskarazko Film Onenari: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*
· Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
· Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
· Kultura eta Natura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
· Kirol eta Abentura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro*
· Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro*
*Sarien zenbateko gordinei indarreko zerga-araudiari lotutako tasak deskontatuko zaizkie, bai eta zenbatekoaren transferentziatik erator daitezkeen banku-tasak ere.
Soinu Banda Onenaren sarian hautagai izateko, derrigor aurkeztu behar da filmaren “cue sheet”-a behar bezala beteta.
30 minutu edo gutxiago irauten duten filmak sartuko dira Film Laburren kategorian.
EITB-Euskarazko film onenari sariaren irabazleak EITBrekin akordio bat sinatzeko konpromisoa hartzen du filma EITBren plataformetan ikusgai izan dadin. Akordioaren xehetasunak, irabazi eta gero zehaztuko zaizkio sarituari.
Epaimahai Ofizialak aipamen bereziak eskaini diezazkieke nahi dituzten filmei.
Saritutako lanak ustiatzeko eskubideen titularrek konpromisoa hartzen dute Zinemaldiaren antolakuntzari "egoitza fiskalaren ziurtagiria" aurkezteko, saria kobratu ahal izateko aurretiazko betebehar gisan gehienez ere, jakinarazpena jaso eta hiru hilabeteko epean
Saritutako lanak ustiatzeko eskubideen titularrek konpromisoa hartzen dute Zinemaldiaren antolakuntzari jakinarazteko nor izango den dagokion kategoriako saria eskudirutan jasoko duena, esleipen horretatik erator daitezkeen legezko ondorioak bere gain hartuz.
Sariak, beranduenera, 2027ko ekainean ordainduko zaizkie eskubideen titularrei.
MENDI TOUR 2027
2026ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian parte hartzeko hautatuta dauden film guztiak hartuko dira kontuan 2027ko Mendi Tourreko zerrenda osatzerako orduan. Mendi Tourra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak antolatzen duen zirkuitu ibiltaria da; urtean zehar, Espainiako 50-60 hiritara hurbiltzen da.
Mendi Tour 2027an parte hartzeko hautatutako filmen eskubideen titularrekin harremanetan jarriko da MENDI FILM, parte hartzeko baldintzak adosteko eta lizentzia formalizatzeko, eskubideak lagatzeko kontratua sinatuz, royalti-ak barne. Film batek Mendi Tourrean parte hartzea onartzea, azken batean, obra horren ustiapen-eskubideen titularrei egokituko zaie.
AZKEN KLAUSULAK
Lanak aukeratzerakoan, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak kontuan izango du International Alliance for Mountain Filmekin zerikusirik ez duten beste jaialdi eta Tour batzuetan parte hartu izana, jaialdiaren inguruko egun eta herrietan.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak barneko itzulpen-taldeak sortutako azpitituluen eskubideak Zinemaldiaren eta Mendi Tourraren eremuko proiekzioetan soilik erabiltzeko ditu.
Araudi honetan aipatu ez den edozein egoera BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 19. edizioaren Antolakuntza Batzordeak konponduko du, ikus-entzunezko jaialdien eskubide, erabilera eta ohiturekin loturiko printzipio orokorrak errespetatuz.
Araudi honen interpretazioa, gauzatzea eta erabakitzea, jaialdiaren Antolakuntza Batzordeari baizik ez dagokio.
Eskubideen titularrak, zuzendariak, ekoizleak edo banatzaileak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 19. edizioaren izena emateko inprimakia sinatu izanak araudi honen baldintzak onartzea dakar.
Izena ematean emandako datu guztiak kontu handiz tratatuko dira, datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera. Datuen tratamenduaren helburua BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 19. edizioko eta etorkizuneko edizioen izen-emate eta garapen jarduerei lotuta dago. Titularraren datuak aldatuz gero, Asociación Cultural Mendi Film Festival Elkarteari jakinarazi beharko dio, datu-basearen eta web-orriaren erakunde kudeatzailea den heinean, posta elektroniko bat bidaliz hurrengo helbidera:
2025eko SARIAK
Sari Nagusia
“Eguzkilore” y 6,000€
CHAMPIONS OF THE GOLDEN VALLEY, EEUU 2024
Dir: Ben Sturgulewski
Zuzendari Onena
“Eguzkilore” y 3,000€
JONATHAN GLASSBERG
Girl Climber, EEUU 2025
Gidoi Onena
“Eguzkilore” y 2,000€
OIARZÁBAL. ENTRE JUAN Y JUANITO, España 2025
Dir: Javier Álvaro Palomares
Argazkilaritza Onena
“Eguzkilore” y 2,000€
SEE WHAT I SAW KARAKORAM, Pakistan / Países Bajos 2024
Dirección y fotografía: Boris Peters
Epaimahaiaren Saria
“Eguzkilore” y 2,000€
BEST DAY EVER, EE.UU, 2025
Dir: Ben Knight, Berne Broudy
Soinu Banda Onena
"Txalaparta" y 2,000€
ITSASORA, España, 2025
Compositores: Mikel Urdangarin / Koldo Uriarte
EITB Saria Euskarazko Film Onenari
“Eguzkilore” y 2,000€
IZARREN ZAUNKA, España, 2025
Dir: Nagore Eceiza
Mendiko Film Onena
“Eguzkilore” y 1,200€
K2 MON AMOUR, Francia 2025
Dir: Mathieu Rivoire
Eskalada Film Onena
“Eguzkilore” y 1,200
OLD MAN LIGHTNING, EE.UU, 2025
Dir: Dawn Kish
Kultura eta Natura Film Onena
“Eguzkilore” y 1,200€
SUSTRAIAK, RAÍCES PERDIDAS, España, 2025
Dir: Luis Arrieta
Kirol eta Abentura Film Onena
“Eguzkilore” y 1,200€
CANTOS Y FLORES, EEUU, 2025
Dir: Julen Elorza
Film Labur Onena
“Eguzkilore” y 1,000€
LE MOULIN DES ARTISTES, Francia , 2025
Dir: Pierre Cadot
IZEN-EMATEA
ARAUDIA ETA SARIAK MENDI 



















