Hautatu hizkuntza
Mendi Film jaialdiak, Ternuak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren 7 edizioa iragarri dute. Mendiko Kulturaren ikus-entzunezko sustapena helburu duten proiektu zinematografikoak sortzera bideratua dago.
Mendiko kultura, ikuspegi askotatik ulertuta: kirola, kultura, gizartea edo jasangarritasunarekin, ekologiarekin eta klima-aldaketarekin lotutako proiektuak. Errealizadoreen gaztetasuna, Bizkaian filmatutako proiektuak, eta horien izaera lokal-globala, baloratuko dira. Hala ere, hirurak ez dira faktore baztertzaileak izango beka lortzeko garaian.
Bekak, hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta Itziar García Zubiri ekoizle sortzaileak gidatutako aholkularitza programa eskainiko ditu.
Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, hurrengo fasera igaroko diren lau proiektu finalistak hautatuko dira. Bigarren eta azken fasea BBK Mendi Film Bilbao- Bizkaia jaialdiaren 19. edizioan (abenduaren 4tik 13ra) burutuko da, aurrez aurre eta/edo online, eta ikus-entzunezkoen komunitateko nahiz mendi munduko kideez osatutako epaimahai batek erabakiko du Mendi Film Bizkaia Ternuaren Bekaren 7. saria jasoko duen proiektua zein den.
Mendi Film Beka - MendiTV
Trailer_ SUSTRAIAK, RAÍCES PERDIDAS_MENDI FILM BEKA 2025
AURKEZTEKO BALDINTZAK
18 urtetik gorako edonork jaso dezake beka, naziotasun edo bizilekuaren mugarik gabe.
Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke.
Parte-hartzaile bakoitzak bekara aurkez dezakeen proiektu kopurua mugagabea da.
Lanak ezin dira izan deialdi honen aurretik egindako beste film baten bertsio murriztua edo hedatua.
Berariaz lehiaketatik kanpo geratzen dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko kideak, bai eta proiektu irabazlea hautatzeko prozesuan parte hartzen duten babesle edo laguntzaileak ere.
Mendi Film Bizkaia Ternua Beka jasotzeak ez du proiektu berarentzat beste laguntzarik jasotzeko aukera baztertzen. Laguntza horiek bateragarriak izan beharko dute bekaren babeslearekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin eta Ternua enpresarekin. Nolanahi ere, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak beti balioztatu beharko du beste babesle potenzialen bateragarritasuna.
OINARRIAK (gehiago irakurri sakatu)