Hautatu hizkuntza
Mendiko Kulturaren ikus-entzunezko sustapena helburu duten proiektu zinematografikoak sortzera bideratua dagoen Mendi Film Bizkaia Ternua Beka nazioartera begira zabaldu da, Mendi Film, Ternua eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eskutik.

“Hello, Bilbao-Bizkaia!” esanez aurkeztuko da Hego-Koreako Ulsan Ulju Mountain Film Festival jaialdian euskal mendi zinemagintzari zuzendutako atal berezia. 8 euskal pelikula programatuko dira bertan, irailaren 18tik 22ra. Atal berezi honen programazioa BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren eskutik osatu da. International Alliance for Mountain Film elkargoko kide dira Ulju eta Mendi Film, eta kidetza horretatik sortu da ekimen hau.

MENDI TOUR, Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltariak irailaren 22an Urnietan abiatu eta azaroaren 20-21ean Liébanako Potesen itxiko du Udazkeneko Mendi Tour denboraldia. 14 egoitza daude baieztatuta, eta guztira 18 zine saio eskainiko dira.

Udazkeneko Mendi Tour 2026 denboraldia begi-bistan daukagu jada. Irailetik azarora bitartean, Bilbotik abiatuta hainbat herri eta hiritan eskainiko ditugu zine saioak, Mendi Filmeko pelikula onenak.

Mendi Film jaialdiak, Ternuak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren 7. edizioa iragarri dute. Mendiko Kulturaren ikus-entzunezko sustapena helburu duten proiektu zinematografikoak sortzera bideratua dago.

Andoni Ormazabal (Xabier Ormazabal Festa antolatzailea), Javi Antúnez (EMF-FVM), Ibon Mendia (beka hartzailea), Jabi Baraiazarra (Mendi Film)
Xabier Ormazabal Mendi Festaren baitan eman da jakitera haren izeneko bekaren 2025eko deialdia nork irabazi duen. Ibon Mendia mendizale eta alpinista nafarrak jasoko du laguntza, Patagoniako Cerro Torre mendigunean Cerro Standhardt, Punta Herron, Torre Egger eta Cerro Torre orratzak jarduera bakarrean lotzeko aurkeztutako egitasmoari begira.

Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzak Sari Nagusia Jennifer Peedomi ematea erabaki du, errealismo dokumentala eta handitasun zinematografikoa ikur dituen gidoilari, zuzendari eta ekoizle australiarrari. Estilo oso pertsonala, urteetan zehar, zinema dokumental garaikideko ahots autoritarioenetako bat bihurtu duena, batez ere naturaren eta mendizaletasunaren arloetan.

2026ko abenduaren 4tik 13ra ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 19. edizioak badu irudi nagusia: Quantum Cave Chronicles 1 izeneko argazkia da, Lei Bao argazkilariak Txinako Guangxi eskualdeko tiankeng baten barruan ateratako irudia.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko Sail Ofizialerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da, jada pelikulak inskribatu daitezke. Irailaren 5era arteko epea izango dute interesdunek.

MENDI TOUR, Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltariak 9.300 ikusle bildu ditu Neguko denboraldian, urtarriletik martxora bitartean, 21 hiri eta herritan eskainitako 50 zine saioetan. Marka itzela da, mendiko zinemagintzaren indarraren eta Mendi Filmen eskaintzak duen kalitatearen erakusle.

Bilbo, 2025eko abenduak 17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 18. edizio bikainak, urte borobila itxi du Mendi Film Elkartearentzat. 22.300 ikusle erakarri ditu, azken sei urteetako bigarren datu onena, iazkoaren segidan -700 ikusle gehiago guztira orduan-.

Jabier Baraiazarra, Nagore Eceiza, Luis Arrieta, Boris Peters, Ben Sturgulewski, Katie Stjernholm, Julen Elorza, Javier Álvaro, Mikel Urdangarin eta Koldo Uriarte
Bilbo, 2025eko abenduak 14. Sari banaketa hunkigarria burutu da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia itxi den egunean. 18. edizioko palmaresak ordezkari eta gaitegi asko bildu ditu agertokian.

Bilbo, 2025eko abenduak 13. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinema jaialdiaren 18. Edizioak badu palmaresa, 12 sariz osatutakoa. Crystal Merril (AEB) Mountainfilm Telluride-eko zuzendaria, Michael Brown (AEB) eta Elena Goatelli (Italia) zinegileak, Aleksandar Zarapchiev (Mazedonia) Echo Film Festivaleko zuzendaria, eta Carmen Martinez (Euskal Herria) Bizkaiko Koral elkarteko gerentea epaimahaikideek tinko egin dute lan, aurtengo Sail Ofizialean parte hartu duten 45 filmak aztertu eta azken ebazpena emateko.

Bilbo, 2025eko abenduak 13. WOP Mendi Film sariaren 12. Edizioan Catherine Destivelle izan da bart protagonista nagusia. The Walk On Project fundazioaren eta Mendi Film jaialdiaren izenean haren ibilbidean mendiaren balioen transmisioan eginiko ekarpena aitortu zaio.

Bilbo, 2025eko azaroak 25. Euskalduna Bilbaon aurkeztu da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdia, 10 egunez, abenduaren 5etik 14ra, Mendiko Kulturaren kanpaleku nagusi izango den egoitzan.

Bilbo, 2025eko abenduak 8. Giro apartarekin, lehen txanpa jendetsua izan du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiak. Ostiraletik iganderako hiru egunak bizi-bizi joan dira, pizgarriz beteta.
Page 1 of 26