Datu ikusgarriak eta giro aparta aurtengo Mendi Tour zirkuituan. 2023ko lehen seihilekoan, negu-udaberri denboraldian, 34 geltoki izan ditu, guztira 64 zine-saio, eta 10.800 ikusle erakarri ditu.
Euskal Herrian abiatu eta Espainia osora zabaldutako eskaintzan, hauek izan dira geltokiak:
Araba: AGURAIN, KANPEZU, LAUDIO eta VITORIA-GASTEIZ
Bizkaia: Bilbo-ATHLETIC CLUB FUNDAZIOA, Bilbo-BASURTO, Bilbo-SANTUTXU, IGORRE, LEIOA, MALLABIA, OTXANDIO eta ZALDIBAR
Gipuzkoa: ARRASATE, ATAUN, AZPEITIA, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, EIBAR, ESKORIATZA, HONDARRIBIA, OÑATI-PUNTAIK PUNTA, TOLOSA, ZARAUTZ eta ZUMAIA
Nafarroa: BERRIOBEITI, PAMPLONA-IRUÑA eta ZANGOZA
Kantabria: CAMARGO
Errioxa: NALDA
Galizia: VIGO
Gaztela eta Leon: BURGOS eta VALLADOLID
Valentzia: CANET D’EN BERENGUER
Katalunia: VIELHA E MIJARAN
Aragoi: MONZÓN
2019ko Mendi Tourreko datuen pare doaz aurtengoak, Mendi Filmeko pelikulen eskaintza ibiltaria 2011ean abiatu zenez geroztik orain arteko onenak.
“Everest Sea to Summit”, “This is Beth”, “Egoland”, “Adrenaline Sucks”, “New Way Up”, “Iretargi”, “Agur Artzai”, “Doo Sar”, “De l’ombre à la lumiére” edota “Yhabril: el buscador de luz”, bezalako pelikulekin, mendiko zinema eskaintza zabala eta erakargarria eskaintzen du Mendi Tourrak, kalitaterik onenekoa.
Udazkenean berrabiatuko den denboraldiari begira, prest daude hainbat hitzordu:
Irailak 21: URNIETA
Urriak 4: Bilbo-BASURTO
Urriak 7: TERUEL
Urriak 15: GETARIA
Urriak 16-17-18-19: MADRID
Urriak 17-19: LEÓN
Urriak 17-19: SALAMANCA
Urriak 20: SOPELA
Urriak 20: SANTA BRÍGIDA
Urriak 29: MARKINA-XEMEIN
Azaroak 3: ELGOIBAR
Azaroak 6-7: SANTANDER
Azaroak 11: TORRELAVEGA
Azaroak 14: BASAURI
Azaroak 16-17: ERRENTERIA
Azaroak 16: PALENCIA
Azaroak 17-18: POTES
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldia, berriz, 2023ko abenduaren 8tik 17ra egingo da eta 16. edizioa bete du. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak pantailara eta agertokietara ekarriz, inspirazioz betetako 10 egun. Eta handik sortuko da, berriro, Mendi Tour denboraldi berri baten pelikula katalogoa.