"X-MAN" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Gonzalo Bartolomé Tierra 'Yhabril Moro', argazkilari bilbotarraren lana da, "ametsa egi" bihurtu duena sari hau irabaztean.
Ordesako Sorrosal ur-jauzi ezagunean hartutako argazkia da, Broton. "Udazken egun ilun eta heze bat zen, eta ingurumari hartan pasiatzen nenbilela, berehala harreta piztu zidan konposizio hark: ur-jauziaren zuritasuna asko nabarmentzen zen hondo horren gainean eta X formako harri textura horien lehen planuan", dio egileak. Chano da korrikalaria, argazkilariak agertoki hura irudikatu ahala deitu eta ordu gutxiren buruan saioa egitera bertaratu zen laguna.
Kamera eta detaile teknikoak:
Sony A7IV - Lentea: Sony FE 12-24mm F2.8 GM - Flasha: Profoto A10+Remote TTL Profoto - 12mm | 1/1600SG | F4,5 | ISO 3200.
Yhabril Moro, Rafa Elorza (CVCEPHOTO) eta Sandi Bertoncelj (Mendi Film posterreko irudiaren irabazlea 2022an eta 2020an) argazkilariaren artean, atzean "Young Gun" argazkia dutela, iaz Bilboko Metroko erakusketan
Yhabril Morok (Bilbo, 1978), BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia kartelaz batera 700 euroko diru-saria irabazi du "X-Man" argazkiarekin CVCEPHOTO lehiaketaren 9. edizioan, eta horrez batera Ohorezko aipamen bat ere bai "The Phantom" argazkiarekin. Iaz bera izan zen Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen duen lehiaketako sari nagusia irabazi zuena "Young Gun" argazkiarekin.
Mendi jardueren nazioarteko argazki lehiaketa da CVCEPHOTO, eta aurreko edizioetan bezala, espezialitate honen argazkilari zale zein profesional onenak bildu ditu. Lehiaketara 50 herrialde baino gehiagotako argazkilariek aurkeztutako mila irudien artean, epaimahaiak 20 irabazleak aukeratu ditu, eta Espainia, Australia, Suitza, Argentina, Polonia, Italia, AEB, Eslovenia eta Alemaniako egileen argazkiak izan dira sarituak.
Lehen saria Carlos de Cos Azkonaren “Cracks” argazkilari gipuzkoarrari, Yesako urtegiko lur idorrean txirrindulari baten aireko argazki ikusgarriagatik.
Krystle Wright argazkilari australiarrak bigarren saria lortu du “Seventh Serpent” argazkiarekin. Utah hego-ekialdeko Long Canyon-en argazkiaren izen bereko bidetik eskalatzen ari den eskalatzaile bat erakusten du bere irudiak.
Simon Carter argazkilari australiarrak hirugarren saria irabazi du “Don't wet yourself“ argazkiarekin, Australiako Mendi Urdinetako Katoomba ur-jauzien aurrean hartuta, argazkiari izena ematen dion bidetik igotzean.
Gainontzeko hamazazpi argazkiek Ohorezko Aipamenak jasoko dituzte eta horietan, eskia edo eskaladaz gain, mendian egiten diren beste jarduera batzuk irudikatzen dira, hala nola eskia, mendi-ibiliak, boulder eskalada edota parapentea.
CVCEPHOTO 2023 sari banaketa urriaren 21ean egingo da, Donostiako Aquariumean (18:00etan). Saritutako hogei argazkiak Donostiako Boulevardean formatu handian erakutsiko dira urriaren 20tik azaroaren 13ra, eta formatu txikian Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan irailaren 15etik azaroaren 24ra arte. Bilbon, Mendi Filmen 16. edizioan, abenduan gozatu ahal izango da erakusketa.