BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren mostra ibiltariak irailaren 6an abiatuko du urteko bere bigarren zatia, Udazkenera begira jartzen gaituena, Huescako Monzón hirian.

Negu-Udaberriko denboraldian, urteko lehena izan zenean, 31 hiri edo herritan 59 zine saio burutu zituen MENDI TOURRAK, eta 9.600 zalek gozatu zuten eskaintzaz.

 

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten puntako pelikulekin osatutako zine saioez gozatzeko aukera eskaintzen du MENDI TOUR zirkuituak, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoko egoitzetan plazaratuz.

 

14. denboraldia du Mendi Tourrak 2024ko hau. 14 urte mendiko zinemaren inspirazioa eta ikusgarritasuna lau haizetara zabaltzen.

 

Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajimaren Tirish Mirreko espedizioan oinarritutako Rope pelikula da Mendi Tourreko berezienetako bat, jada tributu moduan proiektatuko dena, joan den uztailean zendu baitziren bi mendizale japoniarrak K2 mendian; Bilbon birritan izana zen Hiraide, eta galera sentitua izan da. Beste hainbat filmak ere harrera bikaina izan dute ikusleen artean:  Seb Berthe eskalatzailearen Yosemiteko Captains on El Cap, Mikel Sarasola kayakerraren Piriniotako Zerbait aldatu da, Julen Elorzak zuzendutako La Gara, Jean-Michel Jordaren Everest Invaders, Luis Arrieta zinegilearen eta Xabier Zarranz mendi korrikalariaren 212 Mountains, Bartek Ziemski eskiatzaile eta alpinistaren The Silent Escape, Madaleine Sorkin eskalatzailearen Body of a line, edota, noski, Michael Dillon handiak zuzendutako The Great White Whale, bezalako pelikulek, arrakasta handia izan dute batean eta bestean.

 

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia edizio berri bat, 17.a, berriz, abenduaren 6tik 15era egingo da. Irailaren 15era arteko epea dute zinegileek bertara pelikulak aurkeztu eta Sail Ofizialeko hautagaitzan sartzeko.

 

MENDI TOUR 2024 UDAZKENA

 

IRAILA

6 MONZÓN (Huesca) | Cines Victoria | 20:30h

10 BERGARA (Gipuzkoa) | Seminarixoa | 19:00h

26 URNIETA (Gipuzkoa) | Sarobe Arte Eszenikoen Gunea | 19:00h

 

URRIA

7-8-9-10 MADRID | Cines Golem (C/Martín de los Heros) | 20:00h

11 SANTA BRÍGIDA (Las Palmas) | Centro Cultural de la Villa de Santa Brígida | 20:00h

15-16 BURGOS | Museo de la Evolución Humana | 19:30h

17 BURGOS | Cines Van Golem Arlanzón | 19:30h

17-18 LEÓN | Cines Van Gogh | 20:00h

17-18 SALAMANCA | Cines Van Dyck | 20:00h

20 GETARIA (Gipuzkoa) | Iturzaeta Aretoa | 18:30h

27 MARKINA-XEMEIN (Bizkaia) | Espenantza Aretoa | 18:30h

30 SANTANDER | Palacio de Exposiciones y Congresos | 20:00h

 

AZAROA

7 SOPELA (Bizkaia) | Kurtzio Kultur Etxea | 19:00h

7-8 ERRENTERIA (Gipuzkoa) | Niessen Kulturgunea | 19:00h

8 ELGOIBAR (Gipuzkoa) | Herriko Antzokia | 21:00h

12 BASAURI (Bizkaia) | Social Antzokia | 19:30h

19 ANDOAIN (Gipuzkoa) | Bastero Kulturgunea | 19:00h

22-23 PICOS DE EUROPA (Potes-Liébana) | Centro de Estudios Lebaniegos | 20:00h