MENDI PRO

Sarrerak: Sarrera doan edukiera bete arte. Sarrerak Euskalduna Bilbao webgunean eskuratu behar dira

 

MENDI FILM BEKA
Mendi Pro-ren 4. edizioa, mendiko zinemaren industriari bultzada ematea eta profesionalen arteko topagunea sustatzea helburu dituena, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren barruan ospatuko da. Tarte nabarmena izango du Mendi Film Bizkaia Ternua Bekak. Zazpigarren edizio honetan, lehen aldiz, edozein nazionalitatetako eta bizilekutako zinemagileei zabaldu zaie deialdia. Jardunaldi honetarako lau zinegile hautatuko dira, eta bertaratutako epaimahaikideei eta ikusleei beraien proiektuak aurkeztuko dizkiete. Bekak, dokumental proiektu hori garatzeko 10.000 euroko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza-programa bat eskaintzen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila, Ternua eta Mendi Film dira sustatzaileak. 

 

MASTER CLASS
Davina Beyloos Montaz-Rosset eta Sébastien Montaz-Rosset: "Askatasunez sortu, zinemagintzatik bizi" Davina eta Sébastien, Montaz-Rosset Studio-ren sortzaileak eta bizitzan zein lanean bikote direnak, publizitateko eta argazkigintzako proiektu komertzialak uztartzen dituzte zinemagintzako ibilbide propioarekin. Mendiarekiko begirada bereziak eta estilo bereizgarriak markatu dute haien lana. 2025eko IAMF Grand Prize sariaren irabazle den Sébastienek, eta ekoizle nahiz zuzendarikide den Davinak, euren estudioaren kudeaketari buruz hitz egingo dute: nola banatzen dituzten ardurak eta nola mantentzen duten sormen-independentzia, nortasun propioa duten filmak egiten jarraitzeko.

 

MENDI TALK
Asgeir Helgestad eta Ageliki Lefkaditou: "Aldatzen ari den mundu bateko istorioak" Aner Etxebarriak gidatutako solasaldia Nola filmatu etengabe eraldatzen ari den natura, eta nola kontatu bertan bizi direnen istorioak? Asgeir Helgestad zinema-zuzendari eta argazkilari norvegiarrak eta Ageliki Lefkaditou ekoizle eta gidoilariak, ‘A call from the Wild’ eta ‘Frost without snow and ice’ lanen sortzaileek, naturaren zinemari buruzko bizipenak eta gogoetak partekatuko dituzte. Solaskide izango dute Aner Etxebarria euskal zinemagilea, ‘Joy’, ‘Bayandalai’ eta ‘Abata’ filmen zuzendaria; hark ere pertsonen, animalien eta haien ingurunearen arteko harremanak jarri izan ditu bere begiradaren erdigunean. Hiru ikuspegi elkartuko dira naturaz, zinemaz eta kontatzea merezi duten istorioez solasteko. 

 

MENDI TALK
Jennifer Peedom: "Sherpatik Tenzingera" Billy Choik gidatutako solasaldia ‘Tenzing’, nazioarteko zinema-jaialdi ospetsuetan, tartean Torontokoan, aurkeztu ondoren, Jennifer Peedomen lehen fikziozko film luzea da. See-Saw Films etxeak ekoitzia, Genden Phuntsok, Tom Hiddleston eta Willem Dafoe ditu protagonista. ‘Sherpa’ eta ‘Mountain’ dokumentalen zuzendariak etengabeko interesa erakutsi du alpinismoaren balentria handien kontakizunetan bigarren planoan geratu diren pertsonen istorioekiko. Solasaldi honetan, ikuspegi horrek Sherpa eta Tenzing nola lotzen dituen aztertuko du, baita dokumentaletik eskala handiko fikziozko ekoizpen zinematografiko batera igarotzean aurkitu dituen erronka eta sormen aukera berriak ere. Solasaldia Billy Choi-k gidatuko du, Mendi Pro eta Mendi Talk egitasmoen koordinatzaileak.

MENDI PRO Euskalduna 11 dic 9:30

Saioaren informazioa
Noiz da 11-12-2026 09:30
Noizarte 11-12-2026 13:00
Individual Price Dohan, izen - ematea beharrezkoa
Non Euskalduna Jauregia

Non da