Martxoaren 7tik 9ra, astelehenetik asteazkenera, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula nabarmenenak eskainiko dira Tolosako Leidorren
Seigarren edizioa du jada Mendi Tourrak Tolosan, eta mendi, abentura eta natura gaien zaleentzat bezala publiko zabalarentzat ere ezinbesteko hitzordua bilakatu da
2016ko martxoa. BILBAO MENDI FILM FESTIVALa nazioarteko erreferente bat da jada mendiko zinemagintzan. Hargatik, beste urtebetez, MENDI TOUR saioak prestatu ditu joan zen abenduko jaialdi nagusiko ale onenak herriz herri ikustarazteko. 2015eko abenduaren 11tik 20ra bitartean egin zen azken edizioan ia 50 pelikulek hartu zuten parte sail ofizialean.
Lehen Mendi Tourra Tolosan egin zen 2011ean. Jakina da Tolosan mendia eta haren ingurua oso era berezian bizi direla, eta horrez batera kultura aldetik herri emankorra eta aberatsa dela oso, eta horren isla da Mendi Tourraren seigarren edizioa Leidorren. Tolosako Udalak eta Tolosa Gasak eskaini diote babesa beste behin.
Martxoaren 7tik 9ra bitartean, astelehenetik asteazkenera, hiru saio eskainiko dira, guztira 9 pelikulekin. 19:30etan hasiko dira, eta sarrerak, 5 eurotan, jada eskuragarri daude Leidor Antzokiko leihatila ordutegian. Gainera, pelikulez gain, bihartik aurrera 'CVCEPHOTO' nazioarteko lehiaketaren irabazleen argazkiekin egindako erakusketa ikusgai egongo da Leidor Antzokian.

TOLOSA MENDI TOUReko programazioa:
Martxoak 7 astelehena
SHOWDOWN AT HORSESHOE HELL: 2015, USA, 20 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Zachary Barr. '24 Hours of Horseshoe Hell' (24 orduz Horseshoe infernuan) eskaladako munduko ekitaldirik basatiena da: eliteko eskalatzaileek eskalada, festa eta garagardo orgiaz beteriko ultramaratoi honetan parte hartzen dute. Dena den, dibertsioa alde batera utzita, lehiaketa hau erreala da: Nik Berry eta Mason Earle-n taldea gai izango al da Alex Honnold handia azpiratzeko?
A LINE ACROSS THE SKY: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan.
BIZIMINEZ: 2015, Euskal Herria, 44 min, JB: EU, AZP: ES, Pablo Dendaluze. Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean “amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.
Martxoak 8 asteartea
DOMINICA: 2015, Euskal Herria, 8 min, JB: EU, AZP: ES, Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Dominica eta Eli. Bi emakume, bi belaunaldi, bi istorio eta lanbide bera. Biak dira artzainak. 'Dominica', agerikoa ezkutuko bihurtzen denean, ikusezina hitzen bidez irudikatzen duen film laburra.
URZULO: Euskarazko film onena. 2015, Euskal Herria, 35 min, JB: EU, AZP: ES+EN, Xanti Ugarte. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.
JUREK: Mendiko film onena. 2015, Polonia, 73 min, JB: PO, AZP: ES+EU, Pawel Wysoczanski. Dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik eta baliabiderik gabe igotzen hastetik 'Himalaiako koroa' lortzen lehena izateko lehian egotera.
Martxoak 9 asteazkena:
PIZTU: Mendi Short irabazlea. 2015, Espainia, 5 min, JB: EUS, AZP: ES, Iñaki Urresti eta Mikel Urresti. Ziurgabetasunean murgiltzen den labirinto batean, eguzkiaren dirdira tarteka baino ikusten ez den toki batean, gure ametsak onartu eta lortzeko ahalegina ez da batere xamurra izango.
HIGH AND MIGHTY: Laburmetraia onena. 2015, USA, 18 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen. Erortzeak lesio larriak eragin ditzakeeneko ‘Highball’ bat eskalatzea ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagutu ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'Highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

JEFF LOWE'S METANOIA: Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.
Iraitz, le basque de la Grave: 2015, Frantzia, 7 min, Ludo Chauchaix. Zer egiten du tolosar batek frantziar Alpeetan? Eskiatu. Iraitz Ezkergain 2009an joan zen hara eta ordudanik bertan bizi da. Dena den, urteko 5 hilabete Norvegian ere ematen ditu, mendi gida moduan lanean. Bere abenturak eta esperientzia kontatzeko dokumental bat egin du.