MENDI TOURRA LEHEN ALDIZ IZANGO DA AZPEITIAN MENDI, ESKALADA ETA ABENTURAKO PELIKULA ONENEKIN

Lehen aldiz ikusi ahal izango da Azpeitian BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko azken edizioan ikusitako film onenen sorta bat

 

Soreasu Antzokiak sei pelikula eskainiko ditu bi jardunalditan, maiatzaren 26an eta 28an, 21:00etan, 5 euroko sarrerarekin (8 euroko bonoa erosteko aukera ere badago)

Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, euskarazko azpitituluekin

 

Lehenengo jardunaldian, maiatzaren 26an, “Afterglow” metraje laburreko filma eta “Valley Uprising” pelikula arrakastatsua proiektatuko dira.

 “Valley Uprising” (AEB 2014, 98’) superprodukzioak pelikula onenaren Sari Nagusia eta Ikusleen Saria irabazi zituen BILBAO MENDI FILM FESTIVALEKO azken edizioan, eta arreta bereganatuko du lehen jardunaldian.

“Valley Uprising” 2014ko eta 98 minutuko, eta Nick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendutako film estatubatuarra da. Pelikulak Yosemiteko haranean egindako eskaladaren historia kontatzen du narrazio trebe baten bitartez, sekuentziak artxiboko irudiekin eta eskalatzaile handien elkarrizketekin nahastuta. Alde serioago bat ere sartzen du, Estatu Batuetako kontrakulturaren historiako pasarte garrantzitsuenak eta garai haretako arazo politiko eta sozialak aipatzen dituelako. Hala ere, aldi berean, dibertigarria eta erabat entretenigarria da hasieratik bukaerara arte. Metraje luzeko film hau ikusle guztiei zuzentzen zaie, eskalatzaileei eta eskaladan adituak ez direnei ere. 

Aurretik “Afterglow” (EEUU 2014, 12’) laburmetraiaz gozatuko dugu. Edertasuna, misterioa eta eski akrobatikoan munduan dauden lau izar garrantzitsuenak dira metraje laburreko film honen osagaiak.  “Afterglow”k horien nahasketa indartsua eskaintzen digu Columbia Britainiarrean eta Alaskan gauez grabatutako irudietan. Octocopter dronek, azken belaunaldiko kamerek eta LED argiak jantzita daramatzaten eskiatzaileek ilunabarreko distira orain arte ikusi ez dugun moduan erakusten dute. “Afterglow” Nick Waggonerrek zuzendutako 2014ko 12 minutuko ekoizpen estatubatuarra da.

Bigarren jardunaldian, maiatzaren 28an, “Sati”, “Duct Tape Surfing”, “Sufferfest2” eta “Mission Steeps” pelikulek osatuko dute emanaldia. 

“Sati” (POLONIA 2013, 25’) Bartek Swiderskik zuzendutako pelikula hunkigarria da. Piotr Morawski alpinista dakarkigu gogora. Sei zortzimilako igo zituen eta Shisha Pangmara neguan egindako lehen espedizioan parte hartu zuen. Himalayan hil zen, Dhaulagiriko hegalean, 2009ko apirilaren 8an. Pelikulan Olga Morawska bere alargunak kontatzen digu bere istorioa, istripua gertatu eta hilabete batera egindako adierazpenetan. Olga minez eta errespetuz mintzatzen da bere senarraren pasioari buruz. Pelikulak Mendiko Film Onenaren saria irabazi zuen 2014ko Bilbao Mendi Film Festivalean.

Ondoren Mark Tipplek zuzendutako “Duct Tape Surfing” (AUSTRALIA 2013, 5’) filmak hartuko du lekukoa. Laburmetraiak Pascale Honoreren istorioa kontatzen digu. Orain dela 18 urte gertatutako istripu batek elbarri utzi zuen Pascale, baina kikilduta geratu beharrean, Pascalek indartsuago heltzen dio bizitzari orain. Tyron Swan bere auzokoari esker, bere ametsa errealitate bihurtu da, batera surfeatu ahal izateko era berezia aurkitu dute eta. Metraje Laburreko Film Onenaren saria eraman zuen Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioan.

Istorio polit honen ostean “Sufferfest2” (EEUU 2014, 27’) pelikularen txanda helduko da. Alex Honnoldek eta Cedar Wrightek abentura berri bati ekingo diote: Navajo Lands delakoetan amaituko den txirrindularitza, camping eta eskaladarako  hilabetea Southwestean. Navajo Landsetan 18.000 etxebizitzetan ez dute elektizitaterik. Horrelakorik inoiz izan ez duten eskola eta zaharren egoitzetan eguzki-panelak jartzen lagunduko dute eskalatzaileek, Honnold Fundazioaren lanaren barruan. Cedar Wrightek zuzendu du filma.

Jardunaldia ixteko “Mission Steeps” (FRANCIA 2013, 33’) pelikularen muturreko snowboarda izango dugu ikusgai. Xavier de Le Ruek, Samuel Anthamattenek y Andreas Franssonek abiadura eta jarioa ekartzen dute mendira. Rider aurrerakoienei jaraituta, eremu eta baldintza zailetan pausoak ematen dituzte. Mission Steeps ez da soilik abentura bat leku erradikaletan, horra heltzeko modua ere kontatzen duen bidaia eta dokumentala da. Gainera mendiaren ikuspuntu berezia ematen du Guido Perrinik zuzenduriko pelikulak.

Sarrerak Sanagustin kulturgunean eta Lagun Onak Mendizale Elkartean salduko dira, 5 eurotan eta bi jardunaldietarako 8 euroko bonoa erosteko aukera ere egongo da.

Sei pelikulak jatorrizko bersioan eskainiko dira, euskarazko azpitituluekin. Abenduko zinemaldian eta Mendi Tourrean ere euskararen presentzia handitzearen aldeko apustua egiten ari da BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko antolakuntza. Euskaraz egiten diren azpititulu kopuruen igoera BILBAO MENDI FILM FESTIVALek ZINEUSKADIrekin duen kolaborazio-akordioaren ondorioa da. ZINEUSKADIk sostengu estrategikoa eskaintzen die ikusentzunezko euskal sektoreko enpresa eta profesionalei euren hedapen eta garapenean, Estatu eta Europa mailan, eta nazioarte mailan.

Maiatzaren 26ko programazioa: 

·      “Afterglow” (AEB 2013, 12’, eski) jatorrizko bertsioa: ingelesa, azpitituluak: euskara

·      “Valley Uprising” (AEB 2014, 98’, eskalada) jatorrizko bertsioa: ingelesa, azpitituluak: euskara

Maiatzaren 28ko programazioa:

·      “Sati” (POLONIA 2013, 25’, mendia) jatorrizko bertsioa: poloniera, azpitituluak: euskara

·      “Duct Tape Surfing” (AUSTRALIA 2013, 5’, kirola eta abentura) jatorrizko bertsioa: ingelesa, azpitituluak: euskara

·      “Sufferfest2” (AEB 2014, 27’, eskalada) jatorrizko bertsioa: ingelesa, azpitituluak: euskara

·      ”Mission Steeps” (FRANTZIA 2013, 33’, kirola eta abentura) jatorrizko bertsioa: ingelesa, azpitituluak: euskara

Diario Vascok, Zineuskadik, Azpeitiko Zineklubak, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Sokaitz Eskalada Klubak eta Sanagustin kulturguneak Bilbao Mendi Film Festivali lagundu diote MENDI TOUR AZPEITIA antolatzen eta Azpeitiko Udala babesle izan da.