Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean abiatuko da bihar, hilak 21, Udazkeneko MENDI TOUR zirkuitua. Beterri-Buruntzako eskualdeko herrian 6. edizioa du MENDI TOURRAK, eta bertako Udalarekin eta Zanpatuz Mendi Taldearekin eskutik antolatzen da.
2023ko Udazkenean 17 geltoki izango ditu MENDI TOUR zirkuituak, eta azaroaren 17-18ra arte luzatuko da, Kantabriako Europako Haitzen pean, Liébana-Potesen, jada klasiko bihurtu den zirkuituaren azken-burukoan. Haren segidan, jada, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren edizio berri bat etorriko da, 16.a. Han aurkeztuko eta estreinatuko diren pelikulekin osatuko da gero MENDI TOUR denboraldi berriaren katalogoa.
Gauzak horrela, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintzarik onenaren eskaintza Espainia osora zabaltzen da Euskal Herritik abiatuta.
Iraila
21: URNIETA
Urria
4: Bilbo-BASURTO
7: TERUEL (atzeratuta)
15: GETARIA
16-17-18-19: MADRID
17-19: LEÓN
17-19: SALAMANCA
20: SOPELA
20: SANTA BRÍGIDA
29: MARKINA-XEMEIN
Azaroa
3: ELGOIBAR
7: SANTANDER
11: TORRELAVEGA
14: BASAURI
16: PALENCIA
16-17: ERRENTERIA
17-18: POTES
2023ko lehen seihilekoan, 34 geltoki izan zituen, guztira 64 zine-saio, 10.800 ikusle erakarriz.
2019ko Mendi Tourreko datuen pare doaz aurtengoak, Mendi Filmeko pelikulen eskaintza ibiltaria 2011ean abiatu zenez geroztik orain arteko onenak.
“Everest Sea to Summit”, “This is Beth”, “Egoland”, “Adrenaline Sucks”, “New Way Up”, “Iretargi”, “Agur Artzai”, “Doo Sar”, “De l’ombre à la lumiére” edota “Yhabril: el buscador de luz”, bezalako pelikulekin, mendiko zinema eskaintza zabala eta erakargarria eskaintzen du Mendi Tourrak, kalitaterik onenekoa.