Europako Haitzen magalean, Liebana eskualdeko Potes herrian, burutu den urteko azken Mendi Tourrean aretoa lepo bete da bi egunez.
 
BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA zinemaldiko pelikula onenen Mendi Tour eskaintza Espainia osora zabaldu da 2019an, hasi urtarrilean eta azarora bitarte. 50 hiri edo herritan eskaini dira saioak, eta 16.000 ikusletik gora bildu dira haietara. Mendiko zinema zaleek, eta orohar, kalitatezko zinema zaleek, bikain baliatu dute mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak ikusteko aukera esklusibo hau.

Mugarri berria da, iazko 14.500 ikusleko langa gainditu baita. Mendiko zinemagintza eta Mendi Tour eskaintza indarrean daude. Estatuko 13 Erkidegotan, 20 probintzia bisitatu ditu Mendi Tourrak. Euskaditik abiatuta, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, Aragoi eta Madrilen egin dira saioak.

Mundu osoan sarituak eta txalotuak diren pelikulak ikusteko parada eskaini du Mendi Tourrak, The Dawn Wall, Everest Green, The Search for the Wooo, Viacruxis, Bayandalai Lord of The Taiga Estreinaldiz jositako opari dotorea, inspirazio iturri diren gaiak jorratuz: mendia, alpinismoa, eskia, eskalada, mendiko bizikleta, ur lasterrak, parapentea...

Joan deneko asteburu honetan burutu da azken saioa, Kantabriako Potesen, Liebana eskualdean, Europako Haitzen magalean. Beraz, harreta guztia, orain, urteko hitzordu nagusiak jaosko du: BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA zinemaldiaren 12. edizioak, abenduaren 6tik 15era.

Ikusmin handia dago aspaldidanik aurtengoari begira. Uda hasieran jarri zen abian sarrera packak eskuratzeko kanpaina, eta ia eskaintza osoa agortu egin zen. Joan zen ostiralean, berriz, sarrera salmenta orokorra aktibatu zen, eta lehen salmenta egunek oso erantzun ona izan dute. 

www.mendifilmfestival.com
#bbkmf #mendifilm

Mendi Tour 2019 geltokiak

ZANGOZA urtarrilak 25 eta otsailak 1
AZKOITIA otsailak 6
LEIOA otsailak 13-14
SONDIKA otsailak 17
CANET D’EN BERENGUER martxoak 2
GASTEIZ martxoak 4-6-7-8
VIELHA E MIJARAN martxoak 8-9
TOLOSA martxoak 11-12-13
EIBAR martxoak 11-13
ESKORIATZA martxoak 12-15
ZUMARRAGA martxoak 14
AMURRIO martxoak 15
IGORRE martxoak 22 eta 29
IRUÑA martxoak 25-26-27-28
MADRID* martxoak 26
BURGOS* martxoak 28
SANTUTXU (Bilbo) apirilak 2 eta 4
HONDARRIBIA apirilak 4-6
SANTIAGO de COMPOSTELA* apirilak 8
VIGO apirilak 9-12
CAMARGO apirilak 10-11
ARRATZU apirilak 12
CANGAS DE ONIS apirilak 20
AGURAIN apirilak 25
DONOSTIA maiatzak 8 eta 9
ORONA FUND (Hernani) maiatzak 8
ZALDIBAR maiatzak 9 eta 16
URNIETA maiatzak 10
ZARAUTZ maiatzak 16 eta 23
ARRASATE maiatzak 21
AZPEITIA maiatzak 23
ORIO maiatzak 24
BALMASEDA maiatzak 28 eta 31
MONZÓN maiatzak 31
MALLABIA ekainak 13
MONTANEJOS uztailak 6
VALLADOLID irailak 30 eta urriak 1-2
BURGOS urriak 7-8-9
MADRID urriak 14-15-16-17
SOPELA urriak 17
LEÓN urriak 21-22-24
SALAMANCA urriak 21-22-24
CÁCERES urriak 24
MARKINA-XEMEIN urriak 27
ERRENTERIA azaroak 7-8
LOGROÑO azaroak 8
GETXO azaroak 11-12-13-14
ÁLORA (Málaga) azaroak 15-16
IBI (Alicante) azaroak 16
BASAURI azaroak 19
ELGOIBAR azaroak 22
POTES (Liébana) azaroak 22-23
*The Dawn Wall Mendi Tour 2019