Hautatu hizkuntza
2025, Italia, 15min
Zuzendaria: Giulia Bertolazzi
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Munduko ultra-maratoi muturrekoenetakoa den Marathon des Sables-en parte hartzea da lau lagunen erronka: 250 km-ko lasterketa da, Saharako basamortuan egiten dena, autosufizientzian. Baina honako hau ez da kirol dokumental huts bat. Gizakiak muturreko baldintzetan dituen zaurgarritasuna, erresistentzia ahalmena, eta intimitatea agerian jartzen dituen bidaia mental eta sentsoriala ere bada.
2025, Frantzia, 25min
Zuzendaria: Pierre Cadot
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Peterrek eta Anatik Le Moulin des Artistes zuzentzen dute Chamonix haraneko XVI. mendeko errota batean: eski-tailerra, arte-gunea eta ideologia antzekoa duten espiritu askeko lagunen topagunea. Le Moulin des Artistes-ek bizitza sormenari eskaintzen zaionean gerta litekeena erakusten digu, izan Peterrek eskuz egindako egurrezko eskiekin, izan Anatiren pinturekin nahiz musikarekin. Sormen espresioak helburu berriak bideratzen lagun dezake, komunitate iraunkor bat eraikitzeko balio dezake, eta hondamendiak gainditzeko kemena ere eman dezake.
2025, Italia, 17min
Zuzendaria: Marco Zingaretti
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Lukas Schäfer, ia egun osoa mendian ematen duen naturako argazkilaria da. Constantino Mazzoccoli basoan zehar gidatzeko enkargua jasoko du, hiri-ingurune batean jaio eta hazitako soinu-ingeniaria. Esperientziarik ez duen arren, Constantinoren lilura egunetik egunera hazten doa, eta horrek Lukasi natura ikuspegi berri batetik begiratzen lagunduko dio.
2024, EEBB, 45min
Zuzendaria: Leo Hoorn
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Bi urtez saiatu ostean, Christina "Lusti" Lustenberger eta Jim Morrison mendi eskiatzaileek, Nick McNutt eta Chantel Astorgarekin batera, Trango Glaziar Handiaren lehen eski jaitsiera burutu zuten. Arriskuak han eta hemen, oinazea, eta muturreko erronka fisikoa, giza esperientziaren mugak desafiatzeraino. 6.000 metrora, etengabeko esposizioak eta determinazioak talka egiten dutenean, espedizio-taldearen konfiantza eta laguntza irmoa dira elkarrekin aurrera egiteko giltza.