Aurten metraje laburreko film amateurren gure lehiaketak, "Mendi Short"-ek, bigarren edizioa izango du
Txapelketak profesionalak ez diren bideo-sortzaileen talentua sustatzea du helburu. Lehiaketa nazioarte mailakoa da, eta BILBAO MENDI FILM FESTIVAL bezala, mendiaren inguruko gaiei lotuta dago: alpinismoa, eskalada, abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurugiroa, etnografía… Lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez, 2015ean egindakoak izan beharko dute, eta horiek aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da.
Ikusentzunezko sektoreko profesional ospetsuez osatutako epaimahaiak abenduaren 5ean jakinaraziko du bere erabakia. Lan irabazlea Sala BBK-n proiektatuko da BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko lehen asteburuan.