Viajes Azul Marino Club Marco Polo, Bilbao Mendi Film Festival-en babesle berria

Antolatzaile turistikoei dagokienez, jaialdiak Viajes Azul Marinorekin egingo du lan esklusiboki, bai babesle bezala, bai bidaiak kontratatzeko.

 

2015eko abenduaren 11tik 20ra  jaialdiaz gozatu eta Bilbora etorri nahi duten “Mendi”ko zaleei eskaintza berezia egingo die bidaia-agentziak. Jaialdiko jarraitzaileek pakete horiek erosteko sarrera web honetan bertan izango dute.

Gainera Viajes Azul Marino enpresak estatuko hamar hiriburu nagusietan dituen bulegoetan erakutsiko du Bilbao Mendi Film Festival-en irudia.