Sarrerak agortuta Bilbao Mendi Film Festivaleko Inaugurazioan
Bilbao Mendi Film Festivalen zortzigarren edizioa hasi da
Sarrera guztiak saldu dira, eta Euskalduna Jauregian egindako hasiera-ekitaldiak 600 pertsona baino gehiago elkartu ditu
Bilbao Mendi Film Festivaleko zortzigarren edizioa hasi da. 10 egunetan 43 film eskainiko dira sail ofizialean eta beste hiru lehiaketatik kanpo. Horrez gain ‘Mendi Short’ txapelketa amateurraren irabazlea ere proiektatuko da.
Hasiera-ekitaldia Euskalduna Jauregian egin da eta 600 gonbidatu baino gehiago egon dira bertan, Aitor Elduaienek eta Irene Larrazak aurkeztutako eta ‘Los Brazos’ musika taldeak jantzitako zeremoniaz gozatzeko. Aurkezpenaren ondoren ‘Meru’ proiektatu da, Jimmy Chinek eta Elizabeth Chai Vasarhelyik zuzendutako pelikula.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, festibaleko zuzendaria Jabier Baraizarra eta presidentea, Eduardo Martínez; Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate, Hezkuntza, HIzkuntza politika eta Kultura zuzendaria, Javier Alonso; Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria, Jon Redondo; Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzia; Bilbao Ekintzako Nora Sarasola; Alberto Zerain, Juanito Oiarzabal eta José Carlos Tamayo mendizaleak; Sail In jaialdiko presidentea, Urtzi Sagarribay; Deia egunkariko zuzendaria, Bingen Zupiria; ‘Campo Base’ aldizkariko zuzendaria, Salvador Martinez eta WOP (The Walk on Project) Fundazioko Mikel Renteria.