Hautatu hizkuntza
Becoming who I was filma korearrak, Moon Chang-Yong eta Jin Jeon zuzendarien lanak, irabazi du 11. edizioko Sari Nagusia. Igandean, hilak 16, jakinaraziko da sarietan azkena, Ikusleen Saria, egunean zehar egingo diren lau Non Stop saioetan. Datuak bildu barik oraindik, joan direneko hamar egunek Mendi jendearengan errotuta dagoela erakusten dute, giro aparta sortu da Bilbon.
Irakurri gehiago: 'Becoming who I was' Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Sari Nagusia
Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jaso du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.
Sorpresaz beteriko ekitaldi batean, Juanjoren bizitzaz hitz egin da, umea zenetik, BBKn lan egiten hasi zenean eta alpinismoan izandako ibilaldiaz. Ekitaldia amaitzeko, eszenatokian bere familiarekin zegoela, Francis Díezek, Doctor Deseo, “Corazón de Tango” abestia jo zuen akustikoan.
Irakurri gehiago: Juanjo San Sebastian-ek WOP Fundazioa Saria 2018 jaso du
Page 88 of 142