Hautatu hizkuntza
Euskal Telebistako Agate Borda errealizadoreak, Anartz Agirre mendiko eta muturreko kiroletan aditua den Euskal Telebistako erredaktoreak eta Naia Díez kazetari eta Mendi Shorteko koordinatzaileak osatu duten 'Mendi Short 2015'ko epaimahaiak Iñaki eta Mikel Urrestiren PIZTU laburmetraia irabazle hautatu du gure laburmetrai amateurren bigarren lehiaketan. Irabazlea aukeratzerako orduan, laburmetraiak duen irudiaren kalitatea, edizioa zaintzeko gaitasuna eta gidoia azpimarratu ditu epahaimahiak. Laburmetrai irabazlea abenduaren 12an, 17:15etan proiektatuko da, Sala BBKn.
Page 137 of 142