RAMÓN OLASAGASTI, CÉSAR LLAGUNO, FELIPE H. NAVARRO Y PEDRO VILLAREJO

Larunbata abenduak 6  – 12:00 Euskalduna Bilbao

Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendiak igo zituen munduko lehen emakumea izan zen. Izena eta izana, historiaren sokan betiko lotuta. Mendi handi haietan elur betierekoa harkaitzari itsasten zaion moduan. Izan zitekeen Irati, edo Amaia, baina Edurne da: elurra, euskaraz. Izena duenak izana du, dio esaerak, bai, baina komiki hau ez da mito bat sortzeko ahalegina. Edurne ez da mitoaroko izakia: 14 aldare gurtu haietara igotzeko gai dena izan liteke hauskorra ere, goi-mendiko malkarretan soilik hazten den elur lorea nola. Depresioaren hondorik sakonenetik ateratzeko, zortzimilakoa ez, bere bizitzako bederatzi milako zailena igo behar izan zuen Edurnek, eta bide horretan hainbat lagun izan zituen sokaren beste aldean, Asier Izagirre gaztetako sokakidea eta beste asko. 
Aberatsa da elurraren inguruko hiztegia, eta izan liteke egokia Edurneren ibilbidea laburtzeko ere: pasio bat mamitzen hasten deneko elur lapatxa, hainbat zorigaitzen ondorioz jausitako elur malkoak, elur zuloan erori zenekoa, zoko ospel hartan bizitako sentimendu mingotsak lurmentzea... Edurnek bide bat urratu du, baina bere aurretik ere izan dira aztarna zabaldu dutenak: Pili Ganuza, Amaia Aranzabal, Miriam Garcia Pascual eta beste hainbat, eta haien ibilia ere jasotzen da orriotan, elur gainean txori hanka arinek utzitako arrasto sail ederra bezalaxe.  
 
Mendi Film & Sua Edizioak komiki bilduma:
•    Everest: 1980ko Euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean (2018)
•    Iñurrategi Anaiak: Mendiari bihotz emanak (2020)
•    Andres Espinosa: bakarrik eta libre (2022)
•    Edurne Pasaban (2025)