SEB MONTAZ
Astelehena abenduak 8 de diciembre – 12:00 Euskalduna Bilbao
Sébastien Montaz-Rosset, baliabide tekniko berriek eskaintzen dituzten aukerak interpretatuz mendiko irudien munduan zaildu den zuzendari frantziarrak jaso du aurten IAMF Sari Nagusia. Bere lehen zuzendaritza Kilian Jorneten ‘Summits of my Life’ seriea izan zen. Harrezkero, muturreko jarduera askotako kirolari handienen abenturak kontatu ditu, hala nola, high-line, parapentea, wingsuit hegaldiak, eskia eta Himalaiako alpinismoa.
Instintuz egindako zinema da berea, gidoirik gabe jaiotakoa, momentuko emozioetan oinarritutako irudiak bilduz, gero istorioa handitzeko baliagarriak izango diren elementu liluragarrienak identifikatuz. Fase honetan, bere emazte Davina Beyloos-ekin duen lankidetza profesionalak funtsezko pisua du haren lanean. Davina pelikulen ekoizle eta sarritan zuzendarikidea ere bada. Montaz-Rosset Studio-k hainbat sari irabazi ditu IAMF-ko kide diren jaialdietan. Mendi Filmen: Mendiko Pelikula Onena eta Zuzendari Onena ‘De L’ombre à la Lumière’ (2022) pelikularekin, eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia ‘Out of The Blue’ (2022) pelikularekin.