Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2023ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 53 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak -iaz 46 izan ziren-, eta 14.000 ikusle bildu ditu, iaztik %25ko igoera.

Zine eta kultur aretoetako pantaila handietan, inspirazio bete-betekoa. Eta bilgunea. Horixe izan da Mendi Tourraren 13. denboraldia. Ate joka dagoen abenduko hitzordu nagusiaren aurrekari bikaina: abenduaren 8tik 17ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioa, 10 eguneko mendiko zinema jaialdia.

Urtarriletik ekainera, eta irailetik azarora,  Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan abiatuta, Errioxa, Kantabria, Galizia, Gaztela eta León, Madril, Valentziako Erkidegoa, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian ikusi dira Mendi Filmeko pelikula onenak.

 

ARABA

AGURAIN

KANPEZU

LAUDIO

VITORIA-GASTEIZ

 

BIZKAIA

BASAURI

BILBO-ATHLETIC CLUB FUND

BILBO-BASURTO

BILBO-CLUB DEPORTIVO BILBAO

BILBO-SANTUTXU

IGORRE

LEIOA

MALLABIA

MARKINA-XEMEIN

OTXANDIO

SOPELA

ZALDIBAR

GIPUZKOA

ARRASATE

ATAUN

AZPEITIA

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

EIBAR

ELGOIBAR

ERRENTERIA

ESKORIATZA

GETARIA

HONDARRIBIA

OÑATI

PUNTAIK PUNTA-OÑATI

TOLOSA

URNIETA

ZARAUTZ

ZUMAIA

 

NAFARROA

BERRIOBEITI

PAMPLONA-IRUÑA

ZANGOZA

ARAGÓN

MONZÓN

 

CANTABRIA

CAMARGO

LIÉBANA-POTES

SANTANDER

TORRELAVEGA

 

CASTILLA Y LEÓN

BURGOS

VALLADOLID

LEÓN

SALAMANCA

PALENCIA

CATALUÑA

VIELHA E MIJARAN

 

GALICIA

VIGO

 

GRAN CANARIA

SANTA BRÍGIDA

 

LA RIOJA

NALDA

 

MADRID

MADRID

 

VALENCIA

CANET D’EN BERENGUER

 

“Everest Sea to Summit”, “This is Beth”, “Egoland”, “Adrenaline Sucks”, “New Way Up”, “Iretargi”, “Agur Artzai”, “Doo Sar”, “De l’ombre à la lumiére”, “An Accidental Life” edota “Yhabril: el buscador de luz”, bezalako pelikulekin, mendiko zinema eskaintza zabala eta erakargarria eskaintzen du Mendi Tourrak, kalitaterik onenekoa.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza bogan dago. Pelikulen kalitatea eta maila sekulakoa da, eta geroz eta ikusle gehiago dira horrek erakarrita Mendi Zale direnak.