Bilbo, 2023ko azaroak 24. Gaur aurkeztu da Bilboko Aztarnategian HARRI, ORRI, ARkatz erakusketa, eskaladako eta mendiko krokisetako artelan ilustratuz osatua, eta mundu osoko egileen ekarpenak dituena. Nazioartean gaiari buruz inoiz egin den erakusketarik handiena da. Liburu bat ere argitaratu da harekin batera, EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA / ART IN CLIMBING TOPOS.
Expocroquis taldea: Juancar Sanz, Eli Azurmendi eta Rafa Elorza
Datorren abenduaren 8tik 17ra bitartean egingo den BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi eta abentura zinemaldiaren 16. edizioaren testuinguruan aurkeztu da erakusketa. Sorkunde Aiarza Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko koordinatzaileak luzatu die ongietorria aurkezpenera bertaratu direnei, eta ondoren, erakusketaren komisario eta kudeatzaile diren Eli Azurmendi, Juancar Sanz eta Rafa Elorza -Club Vasco de Camping Elkarteko presidentea-, aurkeztu ditu Mendi Filmeko zuzendariak, Jabier Baraiazarrak.
Ekitaldian izan dira Leixuri Arrizabalaga (Bizkaiko euskara, kultura eta kirol foru diputatua), Begoña de Ibarra (Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendari nagusia), Koldo Bilbao (BBK Fundazioa) eta Zigor Egia (Euskal Mendi Federakundeko presidentea). Eta artista, eskalatzaile eta ilustratzaile ezagun ugari, hala nola Jesus Mari Lazkano, Christian Ravier, Jodi Pfefferkorn, Simón Elías, Olivier Marquet, Julio Villar, Sergi Ricart, Santi Yañiz, Juanjo Sansebastián, José Carlos Tamayo edota Kepa Lizarraga.
Janire Etxabe (Dimegaz) dantzari bertikalaren performance batek jantzi du ekitaldia, eta erakusketaren komisarioek bisita gidatua eskaini dute.
ANTOLATZAILEA: Club Vasco de Camping Elkartea (Donostia) eta BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia
KOLABORATZAILEAK: Bizkaiko Foru Alundia, Bilbao Bizkaia Museoak, Bilboko Udala
KOMISARIOAK: Eli Azurmendi, Juancar Sanz, Rafa Elorza (Expocroquis)
NON: Mariaren Bihotza plazako Aztarnategia, Bilbo (San Francisco 14)
DATAK: 2023ko azaroak 24tik, 2024ko urtarrilaren 7ra
ORDUTEGIA: asteartetik larunbatera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 / igande eta jaiegunak: 10:00-14:00 (abenduak 24-25-31 eta urtarrilak 1-6, itxita)
SARRERA: 3 euro pertsonako (1’5 euro pertsonako, 10etik gorako taldeetan) / ostegunetan doan
KOLABORATZAILEAK: Club Vasco de Camping Elkartea (Donostia) eta BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia
PROIEKTUA
Proiektu honen bidez, eskalada-krokisa ezagutzera eman nahi da, ondare artistikoa den aldetik. Izan ere, komunitate horrek dituen kezka eta gustuen isla da hori, mundu osoan zehar, berrehun urte baino gehiagoz, hormak eskalatzeko grina partekatzen du, eta sentsibilitatea adierazten du, garaiaren edo lekuaren arabera dagokien gizarteari dagozkion desberdintasun kulturalen arabera.
Erakusketan mundu osoko eskalatzaile eta artistek parte hartu dute, besteak beste, Armand Ballart, Phillipe Barthez, François Carrafancq, Rolo Garibotti, Jean eta Pierre Ravier, Christian Ravier, Jeremy Collins, Chema Agustín, Ángel López Cintero, Clay Wadman, Julio Villar, Timmy O’Neill, Eric Sloan, Rhiannon Klee Williams, Craig Muderlak eta Oscar Masó.
HARRI, ORRI, ARkatz 13 panelez eta 9 bitrinaz osatuta dago.
Panelak:
01 / Eskaladako krokisaren sorrera
02 / Txindoki eta Euskal Mendiak
03 / Pirineismoa
04 / Laranjoren mendebaldeko pareta eta Europako Mendiak
05 / Riglosko malloak
06 / Montserrat eta Mediterraneoko mendiak
07 / Sistema Zentrala
08 / Alpeak
09 / Yosemite
10 / Patagonia
11 / Mendikate handiak
12 / Beste mendiak
13 / Arte paraleloak
LIBURUA
EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA/ART IN CLIMBING TOPOS liburuak erakusketaren eskema beretsua du, lau kapitulu gehituz. Kapitulu horiek krokisa ulertzeko modu desberdinak errepasatzen dituzte, arlo funtzionaletik arlo artistikora, arkatzetik eta paperetik hasi eta ordenagailu-programetaraino, eta haien balio estetikoak azpimarratzen dituzte. Azken kapituluan, eskalada-giden ondare-balioa jaso nahi da. Aterpetxeetan, tabernetan edo mendi-klubetan aurki litezkeen dokumentu horiek, eskalada munduko kultura partekatuaren lekuko dira.
Liburua aurkezteko ekitaldia egingo da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaian, abenduaren 9an, larunbata, Sala BBK aretoan, eguerdiko 12:00etan hasiko den saioan. Aurkezpenean krokisen egileetako batzuek eta erakusketaren komisarioek, liburuaren egile ere badirenek, parte hartuko dute.