Babesleak, Euskalduna Jauregian eginiko 16. edizioaren aurkezpen ekitaldian. Lehen lerroan: Nerea Lupardo (Euskaduna), Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritza), Jabier Baraiazarra (Mendi Film), Lexeia Arrizabalaga (Bizkaiko Foru Aldiundia), Koldo Bilbao (BBK) eta Alberto Iñurrategi (Ternua). Bigarren lerroan: Iñigo Aristegi (Lore-eguzki garaikurraren egilea), Susana Muro (Deia-Gr Noticias), Ricardo Hernani (Euskal Mendizale Federazioa), Ibon Momoitio (Japan Car), Gloria Coman (Pangea Travel Store), Carlos Sergio Atxotegi (Bizkaiko Foru Aldundia), Argiñe Areitio (SUA), Mikel Renteria (WOP Fundazioa)

Bilbo, 2023ko azaroak 28. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan, abenduaren 8tik 17ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute:

  • Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua
  • Koldo Bilbao BBK Banku Fundazioko Kultura arduraduna
  • Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea
  • Nerea Lupardo Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusia
  • Alberto Iñurrategi Ternua Group Mountain Team & Event Coordinator
  • Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria

BILBON

Bilboko hiru aretotan zabalduta egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Sala BBK aretoa, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregia.

Guztira 30 zine saio programatu dira 16. ediziorako. Horrez batera, 3 erakusketa egingo dira, mendiko zinemaren industriari begirako jardunaldi bat, 4 masterclass, hitzaldi bat, eta mahai inguru bat.

Saioetako sarrerak, azaroak 28 asteartean, eskuragarri egongo dira www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna, Golem eta Sala BBK-ko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, saio egunetan bertan baino merkeago.

 

FILMAK

57 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituztenak.

  • 51 film Sail Ofizialean
  • 4 film Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: "Corpórea", "El fin de la eterna primavera", "Konfiantza itsua" eta "Leizeta".
  • Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2023 jasotako film laburra: “Oinez”, Leire Egaña zuzendari oñatiarrarena
  • 2015eko "K2 touching the sky" Eliza Kubarskarena ere programatu da Mendiko Zinemagintzaren nazioarteko elkargoaren IAMF Sari Nagusiaren aitortzan

 

Hainbat estreinaldi gauzatuko dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:

  • Nazioarteko 17 estreinaldi
  • Europa mailako estreinaldi 1
  • Espainia mailako 27 estreinaldi
  • Euskadi mailako 9 estreinaldi

 

Jatorria:

  • Europa, Ipar Amerika, Asia eta Ozeaniako 15 herrialde daude ordezkatuta: Espainia (16), EEBB (11), Frantzia (6), Erresuma Batua (4), Kanada (4), Suitza (4), Italia (3), Polonia (2), Australia (1), Austria (1), Eslovakia (1), Eslovenia (1), Japonia (1), eta bi koprodukzio Espainia-Frantzia eta Pakistan-Frantzia.
  • Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 14 filma.
    • Sail Ofiziala:

212 MOUNTAINS | Zuz: Luis Arrieta Etxeberria

CANTO RODADO | Zuz: Ekhi Alde

HERMELINDA Y DIANDRA | Zuz: Aner Etxebarria, Pablo Vidal

ICEWATERFALLS | Zuz: David Arnaud

LA GARA | Zuz: Julen Elorza

LA SENDA NO MARCADA | Zuz: Igor Bellido Molina

NOIZKO BASOA | Zuz: Mikele Landa

UDALATX, URA ETA ATXA | Zuz: Eñaut Iturbe Anduaga, Iban Ayesa Azkoaga

ZERBAIT ALDATU DA | Zuz: Mikel Sarasola

  • Zabalandi:

CORPÓREA | Zuz: Itxaso Díaz

EL FIN DE LA ETERNA PRIMAVERA | Zuz: Migueltxo Molina

KONFIANTZA ITSUA | Zuz: Ana Zamorano

LEIZETA | Zuz: Ion Fontela

  • Mendi Film Bizkaia Ternua Beka

OINEZ | Zuz: Leire Egaña

  • Mendi Filmek sortutako azpitituluak dituzte filmek, euskaraz eta gaztelaniaz.

  

SARIAK eta GARAIKURRAK

24.800 euro banatuko dira 12 saritan:

  • Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro
  • Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro
  • Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
  • Soinu Banda Onenaren Saria: “Txalaparta” garaikurra eta 2.000 euro
  • EITB Saria Euskarazko Film Onenari: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro
  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Kultura eta Natura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Kirol eta Abentura Film Onena:“Eguzkilore” garaikurra eta 1.200 euro
  • Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

 

Sarietako irabazleek Iñigo Aristegui eskultoreak landutako “Eguzkilore” garaikurra jasoko dute -Soinu Bandaren kasuan “Txalaparta”-, diru-sariaz batera.

 

PUNTAKO PROTAGONISTAK ETA GONBIDATUAK

  • IAMF Sari Nagusia irabazitakoak:
    • Eliza Kubarska
    • Pavol Barabas
    • Michael Dillon
    • Alastair Lee
    • Fulvio Mariani
    • Sender Films
  • Mendi Filmen aurreko edizioetan sarituak izandakoak dira horiek guztiak, baita aurten ere gurean parte hartuko duten ondokoak ere:
    • Henna Taylor (iazko Sari Nagusia)
    • Jean-Michel Jorda
    • Migueltxo Molina
    • Jen Randall
    • Aner Etxebarria
    • Pablo Vidal
    • Mikel Sarasola
    • Ben Page
    • Luis Arrieta
  • Bilbon bilduko diren atleta eta pertsonaia protagonistak:
    • Edurne Pasaban alpinista eta enpresaria
    • Kazuya Hiraide alpinista
    • Madaleine Sorkin eskalatzailea
    • Aniol Serrasolses muturreko kayakerra
    • Mikel Sarasola muturreko kayaker eta zinegilea
    • Maialen Chourraut ur lasterretako kayakerra eta medallista olinpiarra
    • Nora López ur lasterretako kayakerra
    • Xabier Zarranz mendiko lasterkaria
    • Bertrand Delapierre zine zuzendaria
    • Fulvio Mariani zine zuzendaria
    • Oliviero Gobbi zine ekoizle eta Toni Gobbiren iloba
    • Eduardo Martínez de Pisón geografo eta dibulgatzailea
    • Yhabril outdoor argazkilaria

 

EPAIMAHAIA

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 16. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaia

  • Eliza Kubarska(Polonia) zinegile eta alpinista
  • Michael Pause(Alemania) kazetari, produktore eta idazlea
  • Patricia Ayala(Colombia) zinegile, ekoizle eta gidoilaria
  • Nerea Alberdi(Euskadi, Bilbo) konpositore, orkestratzaile eta arreglista
  • Juantxo Zeberio Etxetxipia(Euskadi, Tolosa) konpositore, konposatzaile eta arreglista.

 

ERAKUSKETAK

Argazki eta artelan ederrekin hiru erakusketa nagusik jantziko dute Bilbo azaroan hasi eta urtarrilera bitarte: 

  • HARRI, ORRI, ARkatzeskalada krokisen erakusketa Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian (azaroak 24tik urtarrilaren 7ra)
  • CVCEPHOTOmendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituen erakusketa Sala BBK aretoan (abenduaren 9tik 14ra)
  • Luz, montaña, ¡acción!Yhabril outdoor argazkilari bilbotarraren tamaina handiko 20 lan onenen erakusketa Bilboko Metroko geltokietan (azaroak 15etik abenduaren 30era).

 

HITZALDIAK

Pelikulez eta erakusketez gain, hainbat hitzaldi eskainiko dira zinemaldiko egunetan: 

  • CVCEPHOTOlehiaketaren 9.edizioko lan sarituen inguruan antolatu dena (abenduak 9)
  • HARRI, ORRI, ARkatz erakusketarekin lotuta publikatu den "Artea eskalada krokisetan"liburuaren aurkezpena (abenduak 9)
  • Eduardo Martínez de Pisóngeografo, bidaiari eta mendizalearen "Lo que ví en las montañas" hitzaldia
  • "Gailurra! Komikia eta mendia", Kike Infame komikizale ezagunak gidatuta.

   

WOP MENDI FILM SARIA eta IAMF GRAND PRIZE

Bi ekitaldi seinalatu egingo dira horrez batera: batetik, Edurne Pasaban alpinista eta enpresariak WOP Mendi Film 2023 Saria jasoko du jaialdiko Hasiera Ekitaldian, abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian; bestetik, Eliza Kubarskari aitortza egingo zaio bera baita aurten IAMF Sari Nagusia jaso duena -Mendiko Zinemaren alde diarduen nazioarteko elkargoaren sari gorena-, eta hark zuzendutako "K2 touching the sky" (Zuzendari onenaren saria 2015eko Mendi Filmen) programatu da Sala BBK aretoan abenduak 12 gaueko saioan.

 

MENDI PRO

Mendiko zinemagintzaren industriaren inguruko jardunaldi aberats bat ere antolatu da aurtengo ediziorako, era batera edo bestera sektorean lan egiten duten profesionalei eta industria honetan murgildu nahi duten zaleei zuzendua.

Eliza Kubarska, Dani Salas eta Heather Mosher zuzendariek masterclass bana eskainiko dute bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Ogasunak zinemagintzan jarduteko dituzten laguntzak eta pizgarri fiskalak aurkeztuko dituzte, eta Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren proiektuak estreinatu eta aurkeztuko dira.

 

MENDI FILM BIZKAIA – TERNUA BEKA

Mendiko zinemagintzan murgildu nahi duten zinegile gazteen (18-35) lana sustatzeko, 10.000 euro eta aholkularitza eskaintzen dituen beka sortu zuten duela hiru urte Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternua outdoor enpresak.

Beka hirugarren edizioan jaso zuen Leire Egaña zuzendari oñatiarrak ‘Oinez’ filma egin ahal izan du laguntza horrekin, eta estreinaldia abenduaren 11ko MENDI PRO saioan eta abenduaren 16an egingo da.

 

INKLUSIBOA: ZEINU HIZKUNTZA

Gonbidatuak dituzten saioetan, eta jatorrizko bertsioa gaztelaniaz izan eta hizkuntza horretan azpititulurik ez duten pelikuletan zeinu hizkuntza interpretazio zerbitzua eskainiko da, Mendi Zale diren Pertsona Gorrentzat.