Bilbo, 2023ko abenduak 16. Michael Dillonek irabazi du BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko Sari Nagusia THE GREAT WHITE WHALE pelikularekin, eta baita zuzendari onenaren saria ere. Australiako mendi garaiena eta bakartiena, Ozeano Australaren sakonean dagoen Big Ben, igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorioa kontatzen duen pelikula da.

Mendi Filmen 16 urtetako ibilbidean Sari Nagusia bitan irabazi duen lehen zuzendaria bihurtu da, hala, Michael Dillon. 2020an irabazi zuen lehen Sari Nagusia Mendi Filmen HILLARY – OCEAN TO SKY pelikularekin, eta gainera, iaz Bilbon jaso zuen International Alliance for Mountain Film elkargoaren Sari Nagusia ere. THE GREAT WHITE WHALE pelikularen Europako estreinaldia Bilbon egin zedin nahi izan du zinegile australiarrak.

Epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Eliza Kubarska (Polonia) eta Patricia Ayala (Colombia) zinegileak, Michael Pause (Alemania) kazetaria, eta Juantxo Zeberio Etxetxipia eta Nerea Alberdi (Euskadi) konposatzaileak.

Beste bi pelikulek ere bina sari jaso dituzte: Bilbon Kazuya Hiraide alpinista eta protagonista japoniarrak nazioartean aurkeztu duen ROPE mendiko pelikula onena izan da, eta soinu banda onenaren saria ere jaso du; Eiko Ishibashi konpositore arrakastatsua da soinu banda horren egilea.

CARNE ET OSSA ere festibaleko pelikula nabarmenetako bat izan da. Gidoi onenaren eta kultura eta naturari buruzko pelikula onenaren sariak jaso ditu. Roberto Zazzara zuzendari italiarrak berak aurkeztu du Mendi Filmen, Mendi Zaleen aitortza ere jasoz. Ikuslea kolpatzen duen pelikula da, han eta hemengo festibaletan sari ugari pilatzen ari dena.

BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko Sail Ofizialean 51 pelikula aurkeztu dira, 15 herrialde ordezkatuz. Lehiaz kanpo aurkeztu diren beste 6 pelikula gehituta, guztira 57 lan ikusi ahal izan dira 10 egunotan Bilboko Sala BBK, Golem zinemak eta Euskalduna Jauregian.

Azken eguna, hilak 17 igandea, Non Stop saioekin gozatzeko eguna izango da. Pelikula saritu guztiak proiektatuko dira, hiru saiotan banatuta (12:00etan, 17:00etan eta 19:30ean) Golem zinemetan. Giro bikainean burutu den edizio berri baten azken ginda.

 

Grand Prize/Sari Nagusia/Gran Premio
“Eguzkilore” trophy & 6,000€

THE GREAT WHITE WHALE

Zuz/Dir: Michael Dillon | Australia


Best Director/Zuzendari Onena/Mejor Director
“Eguzkilore” trophy & 3,000€

THE GREAT WHITE WHALE

Zuz/Dir: Michael Dillon | Australia


Best Script/Gidoi Onena/Mejor Guion
“Eguzkilore” trophy & 2,000€

CARNE ET OSSA

Zuz/Dir: Roberto Zazzara | Italy


Best Cinematography/Argazkilaritza Onena/Mejor Fotografía
“Eguzkilore” trophy & 2,000€

LA LIGNE DE L’ANGE

Zuz/Dir: Bertrand Delapierre | France


Jury Award/Epaimahaiaren Saria/Premio del Jurado
“Eguzkilore” trophy & 2,000€

RESISTANCE CLIMBING

Zuz/Dir: Nick Rosen & Zachary Barr | USA


Best Original Soundtrack/Soinu Banda Onena/Mejor Banda Sonora original
"Txalaparta" trophy & 2,000€

ROPE

Zuz/Dir: Moe Wada | Japan

Soundtrack: Eiko Ishibashi


EITB Award for Best Film in Basque/EITB Saria Euskarazko Film Onenari/Premio EITB a la Mejor Película en Euskera
“Eguzkilore” trophy & 2,000€

NOIZKO BASOA

Zuz/Dir: Mikele Landa Eiguren | Spain


Best Mountaineering Film/Mendiko Film Onena/Mejor Película de Alpinismo
“Eguzkilore” trophy & 1,200€

ROPE

Zuz/Dir: Moe Wada | Japan


Best Climbing Film/Eskalada Film Onena/Mejor Película de Escalada
“Eguzkilore” trophy & 1,200

ELEVATED

Zuz/Dir: Palmer Morse | USA


Best Culture & Nature Film/Kultura eta Natura Film Onena/Mejor Película de Cultura y Naturaleza
“Eguzkilore” trophy & 1,200€

CARNE ET OSSA

Zuz/Dir: Roberto Zazzara | Italy


Best Sport & Adventure Film/Kirol eta Abentura Film Onena/Mejor Película de Deporte y Aventura
“Eguzkilore” trophy & 1,200€

WILD WATERS

Zuz/Dir: David Arnaud | France


Best Short Film/Film Labur Onena/Mejor Cortometraje
“Eguzkilore” trophy & 1,000€

CRYING GLACIER

Zuz/Dir: Lutz Stautner | Switzerland - Germany

 

Special Mention of the Jury/Epaimahaiaren Aipamen Berezia/Mención Especial del Jurado
CHIMBORAZO

Zuz/Dir: Keila Cepeda | Spain