BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko mendi zinema jaialdiaren MENDI TOUR zirkuitua ostiral honetan, hilak 27, abiatuko da Zangozan. Jaialdiko pelikula onenak lau haizetara zabalduko ditu zirkuituak aurten ere. 14 hitzordu daude lotuta negurako.
SANGÜESA-ZANGOZA – Karmengo Entzutegia | Urtarrilak 27 eta otsailak 3
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN – Antzoki Zaharra | Urtarrilak 31 eta otsailak 1-2
PAMPLONA-IRUÑA – Golem Baiona zinemak | Otsailak 6-7-8-9
ZUMAIA – Aita Mari Antzokia | Otsailak 14-16
LEIOA – Kultur Leioa | Otsailak 15-16
ESKORIATZA – Zaldibar Antzokia | Otsailak 24-26
VIGO – Auditorio Municipal | Otsailak 28 eta martxoak 1-2
CANET D’EN BERENGUER - Auditori Municipal | Martxoak 4
TOLOSA – Leidor | Martxoak 6-7-8
BIDAIARIEN TXOKOA-BILBAO – Begoñako Udaltegian martxoak 13-15 eta Santutxuko Udaltegian martxoak 16
EIBAR – Coliseum Antzokia | Martxoak 14-15
ATAUN – Herri Antzokia | Martxoak 17
VITORIA-GASTEIZ – Vital Fundazioa Kulturunea | Martxoak 20-22-23-24
IGORRE – Lasarte Aretoa | Martxoak 23-24
MENDI FILMEKO ONENA
Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko film onenek osatuko dituzte karteldegiak, eta, beraz, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude, baita MENDI TOUReko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere.
MENDI TOUR 2023 katalogoak Mendi Film 2022 palmaresaren titulu asko ditu bere baitan, aktibitate nagusiak askotarikoak dira (alpinismoa, eskalada, eskia, kayak, nabigazioa, surfa, esplorazioa, dantza bertikala,…), protagonista ezagunak ere hainbat dira, eta berdin plazaratzen diren gaiak ere.
Nabarmentzekoak dira, besteak beste, “An Accidental Life” (2022ko Mendi Film Sari Nagusia), “Ephemeral” eta “Egoland” (2022ko saridunak eta Mendi Film Hasiera Ekitaldian proiektatuak), “From shade to light” eta “Agur Artzai” (bina sari 2022ko Mendi Filmen) edota “Everest Sea to Summit” harribitxia, mendiko zinemaren historiako filmik sarituenetako bat.
- A BAFFIN VACATION |USA| Zuz: Sarah McNair-Landry & Erik Boomer
- ADRENALINE SUCKS |USA| Zuz: Chase Odgen
- AGUR ARTZAI |Spain| Zuz: Julen Zubiete
- AN ACCIDENTAL LIFE |USA| Zuz: Henna Taylor
- CREATION THEORY |USA| Zuz: Ben Sturgulewski
- DE L'OMBRE À LA LUMIÈRE - FROM SHADE TO LIGHT |France| Zuz: Sébastien & Davina Montaz-Rosset
- DOO SAR |Poland| Zuz: Jakub Gzela
- EGOLAND |Spain| Zuz: Ignasi Lopez
- EL RETORNO |Spain| Zuz: Alberto M. Flechoso
- EPHEMERAL |UK| Zuz: Alastair Lee
- EVEREST - SEA TO SUMMIT |Australia| Zuz: Michael Dillon
- FREE RIDER |France| Zuz: Jérôme Tanon
- INTO THE ICE |Spain| Zuz: Andrew Opila
- IRETARGI |Spain| Zuz: Janire Etxabe
- JOY |Spain| Zuz: Aner Etxebarria Moral
- LOBOS |Spain| Zuz: Marina García
- NEW WAY UP | UK| Zuz: Jake Holland
- NOT ALONE |Canada| Zuz: Heather Mosher
- SPINDRIFT: THE BARRY BLANCHARD STORY |Canada| Zuz: Ivan Hughes
- THIS IS BETH |Canada| Zuz: Jen Randall
- TÒFOL CASTANYER, EL CORREDOR INFINIT |Spain| Zuz: Álvaro Iglesias
- YHABRIL. EL BUSCADOR DE LUZ |Spain| Zuz: Phelipe Eizaguirre Irujo
2022an, MENDI TOURRAK mendiko, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako zinemarik onena eraman zuen Espainia osoko 50 pantaila handitara. Euskal Herritik abiatuta, Aragoi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Galizia, Kanaria Handia, Madril eta Valentziako zinema, antzoki eta aretoetan aurkeztu zen. 10.000 ikusle baino gehiagok gozatu zuten.
MENDI TOURRAREN 13. denboraldia da aurtengoa. Abenduko jaialdi nagusiaren altzoan, 2011n hasi zen eskaintzen Tolosan, mendizaletasuna era berezian arnasten deneko herria. Zirkuitua azarora arte luzatuko da aurten ere, eta arrastoa zabalduko du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioak bide gozoa izan dezan 2023ko abenduaren 8tik 17ra bitartean ospatzeko.
MENDI TOUR ZANGOZA, DONOSTIA eta IRUÑA
Denboraldiko lehen hitzorduak Zangoza, Donostia eta Iruñea dira. Egutegiko hiru egoitza finko. 2023ko espedizioaren hasiera zirraragarria izango da.
Zangozako Karmengo Entzutegiak bi ostiral jarraitan ekingo dio, urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an. Donostiako Antzoki Zaharrean, MENDI TOUReko 3 egun jarraian izango dira urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra. Eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan 8 saio programatu dira lau egunez, bina eguneko, otsailaren 6tik 9ra.
Mendiko zinema jatorrizko bertsioan, Mendi Filmek sortutako gaztelaniazko eta/edo euskarazko azpitituluekin lagunduta, eta beti zinemaldiko kideek aurkeztuta, ikusleak pelikulen mami osoa ezagutu dezaten.