
Jabier Baraiazarra, Nagore Eceiza, Luis Arrieta, Boris Peters, Ben Sturgulewski, Katie Stjernholm, Julen Elorza, Javier Álvaro, Mikel Urdangarin eta Koldo Uriarte
Bilbo, 2025eko abenduak 14. Sari banaketa hunkigarria burutu da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia itxi den egunean. 18. edizioko palmaresak ordezkari eta gaitegi asko bildu ditu agertokian.
'Champions of the Golden Valley' filmaren zuzendaria Ben Sturgulewski eta ekoizlea Katie Stjernholm txoratzen geratu dira Bilbon jasotako harrerarekin. Jabier Baraiazarrak Mendi Filmeko zuzendari eta mendi zinemaldien nazioarteko elkargoko presidenteak, eman die 'Champions of the Golden Valley' pelikularekin irabazitako Sari Nagusiaren Lore-Eguzki garaikurra, Iñigo Aristeguiren artelana. Urte eta erdiz erakutsi dute pelikula mundu osoko zinema jaialdietan, eta Bilbon itxi dute etapa hori, Sari Nagusia irabazi izanagatik pozarren.
Hemendik aurrera, bi berriak urratuko dituzte filmarekin: Olinpiar batzordeak eskuratu ditu pelikularen eskubideak, mendiko eskiarekin oso uztartuta dago filma, eta laster haren plataforman ikusgai jarriko dute. 2026ko otsailean ospatuko dira Neguko Olinpiar Jokoak Italian, Milano-Cortinan, eta mendiko eskia kirol olinpiarra izango da lehenengo aldiz. Horrez gain, beste bidea ere ilusioz bizi dute: Oscar sarietako dokumental onenaren hautagaitza zerrendan sartzea dute helburu, aste honetan bertan argituko den kontua.
'Oiarzabal. Entre Juan y Juanito' pelikularen nazioarteko estreinaldia Mendi Filmeko Hasera Ekitaldian egin zen, eta filmak Gidoi Onenaren saria irabazi du. Javier Álvaro Palomares zuzendari madrildarrak jaso du garaikurra Gonzalo Olabarria, Bilboko Kultura eta Gobernantza zinegotziaren eskutik. Juanito bera sari banaketa ekitaldian izan da, Sebastián Álvarorekin batera, Javier zuzendariaren aita eta ‘Al Filo de lo Imposible’ saio arrakastatsua izan zenaren arduraduna.
Boris Peters estatubatuarrak ‘See what I saw: Karakoram’ filmarekin Argazkilaritza Onena saria irabazi du, eta Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako sailburu ordeak eman dio garaikurra.
Euskal egiletzako 4 pelikula saritu dira aurtengo palmaresean, eta denek izan dute ordezkaritza sariketan: Julen Elorzari BBK Fundazioko Gizartekintza zuendariak, Nora Sarasolak, eman dio ‘Cantos y Flores’ filmarekin irabazitako Kirol eta Abentura Film Onena saria; Mikel Urdangarinek eta Koldo Uriartek Soinu Banda Onenaren aitortza jaso dute ‘Itsasora’ filmarako lanagatik, eta garaikurra Jon Viterik eman die, Afesa Medioambiente enpresako zuzendariak; Nagore Eceizak zuzendutako ‘Izarren zaunka’ film laburrak EiTB Euskarazko Film Onenaren garaikurra jaso du Vanessa Fernandezen eskutik, EiTBko Kultura eta Euskara zuzendaria; eta, azkenik, Luis Arrietari Kultura eta Natura Film Onena sariaren garaikurra eman dio Maddi Etxabek, Ternuako marketing taldeko kideak.
226 pelikulek aurkeztu zuten aurtengo Mendi Filmen parte hartzeko hautagaitza. 55 izan dira programatu direnak, horietatik 45 Sail Ofizialean.




















