Ezk-esk: Andrea Ibañez (EiTB), Mikel Renteria (WOP), Gorka Iturriaga (Eusko Jaurlaritza), Leixuri Arrizabalaga (Bizkaiko Foru Aldundia), Jabier Baraiazarra (Mendi Film), Gonzalo Olabarria (Bilboko Udala), Begoña Etxebarria (Norvegiako Enbaxada), Iñigo Iturrate (Euskalduna Bilbao) eta Mari Carmen Blanco (Ternua).

Bilbo, 2026ko azaroak 24. Euskalduna Bilbaon aurkeztu da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdia, 10 egunez, abenduaren 4tik 13ra, Mendiko Kulturaren kanpaleku nagusi izango den egoitzan.

Bertan izan diren babesle ordezkariak:

·         Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol Diputatua

·         Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia

·         Gorka Iturriaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan

·         Nora Sarasola, BBK Fundazioko Gizartekintza Zuzendaria

·         Iñigo Iturrate, Euskalduna Bilbaoko Zuzendari Nagusia

·         Andrea Ibañez, EiTB-ko estrategia eta komunikazio arloko operazio zuzendaria

·         Jon Viteri, Afesa Medioambiente-ko zuzendaria

·         Mari Carmen Blanco, Ternuako arduradun komertziala

·         Ricardo Hernani, Euskal Mendi Federazioko presidentea

·         Argiñe Areitio, SUA argitaletxeko zuzendaria

·         Mikel Renteria, The Walk On Project Fundazioa 

 

Jabier Baraiazarra jaialdiko zuzendariak aletu ditu aurtengoaren xehetasun nagusiak. Jaialdiko trailer ofiziala aurkeztu du, eta Lei Bao txinatarraren Quantum Cave Chronicles 1 izeneko argazkiarekin egindako kartela ere bai.

 

Mendi Tour 2026: 14.000 ikusle

Mendi Filmeko pelikula arrakastatsuenen zirkuitu ibiltariak Picos de Europako Potesen amaitu berri du denboraldia aurten ere. Urtarrilean hasi eta azarora arte, iazko jaialdian nabarmendu ziren pelikulekin osatutako saioek harrera oso ona izan dute:

-          50 hiri eta herri

-          87 zine emanaldi

-          14.000 ikusle

-          Egoitzak: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Kantabria, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Valentzia, Katalunia eta Kanaria Handia.

 

Dizdira bereziko bi protagonista aurtengo jaialdian:

Jennifer Peedom eta Sayed Alishah Farhang

Jennifer Peedom zinegile australiar entzutetsuak International Alliance for Mountain Film elkargoaren urteko Sari Nagusia jasoko du Bilbon bere pelikula estreinatzeaz batera: Tenzing.

Everest igotzen lehenak izan ziren Edmund Hillary eta Tenzing Norgay bikotearen 1953ko balentrian oinarrituta, bigarrenaren esperientzia lantzen duen pelikula da. Aktoreak: Genden Phuntsok, Tom Hiddlestone, Willem Dafoe. Apple TV-rena da.

Urrian estreinatu zen, eta Mendi Film-ekoa pelikularen lehen proiekzioa da mendi zinema jaialdi batean.

 

Abenduak 11 ostirala | 19:45

IAMF Sari Nagusia + Tenzing Jennifer Peedom-ek aurkeztuta

 

Sayed Alishah Farhang-ek WOP Mendi Film Saria jasoko du Bilbon.

Afganistandik erbesteratuta Alemanian bizi den errefuxiatua da. Eskiko eta mendiko gidaria, Afganistango Bamyan eskualdean eski txapelketa bat antolatu zuen hainbat urtetan: gizonezkoentzat nahiz emakumezkoentzat, belaunaldi eta etnia desberdinetako jendearentzat, denentzat; baina Talibanen iraultzak eta agintaldiak erbesteratu zuten.

Iazko Mendi Filmeko Sari Nagusia irabazi zuen Champions of the Golden Valley filmeko protagonista da Sayed Alishah Farhang, eta haren emazte eta bi seme-alabekin batera, filmeko zuzendaria eta ekoizlea, Ben Sturgulewski eta Katie Stjernholm estatubatuarrak, izango ditu alboan WOP Mendi Film Saria jasotzerakoan.

 

Abenduak 12 larunbata | 17:00

WOP Mendi Film Saria + In Unison +  Nanga Parbat-Echoes os Sisyphus

 

49 pelikula

Sail Ofizialean 43 pelikula proiektatuko dira, eta lehiaz kanpoko aurkezpen berezientzat gordetako Zabalandi sailean, berriz, 6 programatu dira.

 

Europa, Ipar eta Hego Amerika, Asia, Afrika eta Ozeaniako ekoizpenak daude. Mendi Film nazioarteko jaialdi erreferentea dela berretsi da, mendi zinemagintzaren industriako motor eragile sendoa izateaz batera.

 

Espainia da ordezkaritza gehien duena, 14rekin. Ekoizpen frantsesak 10 dira, eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako 6na ekoizpen daude. Norvegia izango da jaialdiko herrialde gonbidatua aurten, eta jatorri hartako 4 pelikula programatu dira. Beste 14 herrialde gehiago ageri dira jatorrien zerrendan: Alemania, Australia, Austria, Belgika, Bulgaria, Erresuma Batua, Hego Korea, Japonia, Kenia, Japonia, Mexiko, Pakistan, Suedia eta Suitza.

 

6 euskal ekoizpen: 5 Sail Ofizialean eta Jannu 1981 berreskuratua

Euskal Herriko sei pelikula aurkeztuko dira aurten, bost Sail Ofizialean:

·         Aner Etxebarriaren Abata, Etxalarko usategietan kokatua.

·         Oihane Ruizen Berdea, Euskadin egurraren zikloaz hausnartzen duena.

·         Aitor Intxaurragaren Denboraren ibilaldia, Gorbeiako 1.000 metrotik gorako 50 gailurretan barrena.

·         Joxe Ramon Agirre ‘Marron’-en K2-Lurretik hegan, Mattin Iñiguez eta bien parapente balentriak eta bizipenak Karakorumen.

·         Mikel Urrizaren Zegama Zegama da, mendi lasterketa ospetsuaren 25.urteurrenaren arrastoan eginikoa.

 

Azken 4 pelikula hauek Mendi Filmen estreinatuko dira.

 

Zabalandi sailerako gorde den harribitxia Jannu 1981 da, EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak berreskuratu eta Euskal Filmategiak digitalizatutako pelikula, mendizale nafarrek Jannu menditzarrean burututako 1981eko espedizioa gogora dakarrena, Himalaiako euskal balentrietan historiako nabarmenenetakoa.

 

Goi-mailako 4 filma norvegiar nazioarteko estreinaldi batekin

Norvegia da aurtengo jaialdiko herrialde gonbidatua. Norvegiako enbaxadarekin elkar hartuta eta Norvegiako Zinemagintza Institutuaren eskutik, Sail Ofizialean 4 pelikula dauzkagu:

·         I Follow Rivers Euskaldunako Auditorio nagusian egingo den Hasiera Ekitaldirako hautatu dugu. Barbora Holland zuzendariak aurkeztuko du [Abenduak 5 larunbata | 19:45 | Auditorio nagusia]

·         Trango nazioarteko estreinaldia da. Christopher Carvasal zuzendaria eta Robert Caspersen protagonista egongo dira Bilbon [Abenduak 6 igandea | 19:45]

·         Asgeird Helgestad zuzendariak 2 lan aurkeztuko ditu: A Call from the Wild [Abenduak 8 asteartea | 17:00] eta Frost Without Snow and Ice [Abenduak 10 osteguna | 19:30]

 

Mendi Bosteko

Mendi Filmek atal berria estreinatuko du aurten, Mendi Bosteko. Lurraren zaintza eta harekiko errespetuzko jokaera nabarmentzen duten pelikulei atal honen etiketa bereizgarria ezarriko zaie. Aurten, 8 pelikulek jaso dute:

·         A Call From the Wild | Asgeird Helgestad | Norvegia

·         Berdea | Oihane Ruiz | EH-Espainia

·         El llanto del glaciar | Jordi Mestre López | Espainia

·         Frost Without Snow and Ice | Asgeird Helgestad | Norvegia

·         Himalaya+50 | Jerónimo López | Espainia

·         Permapyrenees | Laura Vinyals | Espainia

·         She Measures the Earth | Ching Yu | Canada

·         The Cold Song | Evan Lindberg | Canada

 

Mahainguru interesgarri bat lotzen da lurraren errespetu eta zaintzan oinarrituta:

Montañas que cambian / Mendi aldakorrak

Hizlariak: Eñaut Izagirre, Jeronimo López eta Marc Oliva | Abenduak 5 larunbata | 16:00

 

Epaimahaia

·         Mikel Urdangarin (zornotzarra) musikaria, iaz Itsasora pelikula estreinatu zuena Mendi Filmen

·         Angela Benavides (Espainia), mendiko kazetaritzan aditua, Explorersweb-eko arduraduna

·         Roberto de Martin (Italia), Trento Film Festivaleko Presidente izana

·         Ben Sturgulewski (Amerikar Estatu Batuak), zinegilea iaz Mendi Filmeko Sari Nagusia irabazi zuen Champions of the Golden Valley pelikularekin

·         Katie Stjernholm (Amerikar Estatu Batuak), ekoizlea iaz Mendi Filmeko Sari Nagusia irabazi zuen Champions of the Golden Valley pelikularekin

 

Sariak

24.800 euro banatuko ditu Mendi Film palmaresak, 12saritan banatuta.

Iñigo Aristegui artista donostiarrak sortutako garaikurrak jasoko dituzte irabazleek.

Mendi Bosteko atal berriak ere izango du aparteko garaikurra, hau ere Aristeguik egindako eskultura.

ATRAE elkarteak (Asociación de Traducción y Adaptación audiovisual de España), bere aldetik, pelikulen itzulpen onenak sarituko ditu, gaztelaniaz nahiz euskaraz sortutakoak. Mendi Filmek propio sortzen ditu azpitituluak pelikulentzat.

 

Abenduak 13 igandea | 17:00

Sari Banaketa ekitaldia

 

Laboratorio Donne

Emakumea eta mendiaren arteko lotura islatzen duten hainbat pelikula aurkeztuko dira aurten ere Mendi Filmen, eta mahai inguru berezi bat ere antolatu da:

Abenduak 6 igandea | 16:00

Laboratorio Donne: el cuerpo en la montaña. Fisiologia, maternidad y aventura.

Hizlariak: Riccarda de Eccher, Elena Goatelli, Anna Carceller, Esther Morencos eta María Francisca Mas Riera.

 

Mendi Pro

Mendiko zinema industriaren bilgune izango da orohar jaialdia, baina bada saio bat bereziki horretara begira antolatu dena: Mendi Pro.

·         Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren 2027ko edizioko finalisten pitchinga

·         Seb Montaz eta Davina Beyloss zinegileen Master Class-a

·         Mendi Talk: Asgeir Helgestad eta Ageliki Lefkaditou

·         Mendi Talk: Jennifer Peedom

 

Abenduak 11 ostirala | 9:30-13:30

Mendi Pro

 

Hitzaldiak eta liburu aurkezpenak

·         Escalada en B/N | Armand Ballart | Liburua | Abenduak 5 larunbata | 18:45

·         (Historias) Bajo Cero | Juan Vallejo | Liburua | Abenduak 6 igandea | 11:00

·         Una mujer iraní en el techo del mundo | Parvaneh Kazemi | Hitzaldia | Abenduak 6 igandea | 12:30

·         Lost in translation. Aventuras de un traductor de alta montaña.  | Luca Calvi | Liburua | Abenduak 6 igandea | 18:45

·         Pedro Udaondo. Puro alpinismo. | Isidoro Rodríguez Cubillas | Liburua | Abenduak 11 ostirala | 18:45

 

Erakusketak

·         Yhabril’10-Luz, Montaña y Acción | Itsasmuseum | Argazki erakusketa

·         CVCEPHOTO | Metro Bilbao | Argazki erakusketa

·         Luces y sombras de montaña | Luis Miguel Soriano | Euskalduna Bilbao | Argazki erakusketa

·         Zegama | Sébastien Lorsbach | Euskalduna Bilbao | Argazki erakusketa

·         Serendipia | Marcos Castellanos | Euskalduna Bilbao | Eskultura

 

Workshopak

·         Mendiko akuarela esperimentala eta krokisa | Eli Azurmendi eta Chema Agustín | Abenduak 5-6 larunbata-igandea| 10:00-13:00

·         Erliebezko grabatua | Myriam Gesalaga eta Roberto Rios | Abenduak 12-13 larunbata-igandea | 10:00-13:00

·         Monotipo botanikoa | *Haurrentzat* | Eli Azurmendi | Abenduak 12 larunbata | 11:00-12:30

 

Línea de Vida. La educación mueve montañas.

Vicente Ferrer Fundazioa eta Edurne Pasaban sokada berean

Indiako komunitate kalteberen bizi-baldintzak eraldatzen 50 urte baino gehiago eman ondoren, Vicente Ferrer Fundazioak lurralde berrietara zabaldu du bere eginkizuna. Horietako bat Nepal da, non fundazioaren proiektuek egoera ahulenean dauden komunitateei egiten dieten mesede.

FIXE enpresarekin elkarlanean, eskalatzeko sokez egindako 36.866 eskumuturrekoz osatutako edizio berezi eta mugatua aurkeztu dute. Kopuru horrek Everest mendiaren garaiera adierazten du.

Eskumuturreko horien salmentatik lortutako funtsak honako helburu hauetara bideratuko dira:

  1. Familia kalteberetako haurrei zuzendutako hezkuntza-proiektuak.
  2. Haien bizimodua babestuko duten ingurumen-ekimenak.
  3. Pobrezia-zikloak hausteko komunitateak ahalduntzeko programak.

Línea de Vida ekimenak nazioarteko alpinismoko erreferente handienetako baten parte-hartzea du: Edurne Pasaban alpinistarena.