Maiatzaren 23an 10 urte beteko dira Iñaki Ochoa de Olzaren erreskate ahalegin eredugarri hartatik.
Orduko izpiritu hura berreskuratu eta gogoratzeko, eta Iñaki zendu zenetik 10 urte beteko diren egunean, erreskate hari buruzko PURA VIDA filma proiektatuko da Bilbo, Iruña, Madrilgo Golem Zinemetan eta Bartzelonako Méliès zinemetan.
Ordua: 20:00etan
SARRERAK Bilbo, Iruña eta Madrid
SARRERAK Bartzelona
Sarrera salmentarekin biltzen den diru guztia SOS Himalayak Nepalen dituen proiektuetara bideratuko da.
Filma proiektatu ostean, eta lagunarteko giroan, solasaldiak eskainiko dira:
- Bilbon:
Juanra Madariaga, alpinista, idazle eta olerkariarekin, eta Mendi Film Festivaleko Aitor Elduaienek aurkeztuta
- Iruñan:
Migueltxo Molina, filmeko zuzendarietako bat, eta Pablo Ochoa de Olza, Iñakiren anaia eta SOS Himalaya - Fundación Iñaki Ochoa de Olza ordezkaria.
- Madrid:
Daniel Ochoa de Olza, Iñakiren anaia.
- Bartzelona:
Pablo Iraburu, filmeko zuzendarietako bat, eta Itziar García, filmeko ekoizlea.
PURA VIDA!