Sarrerak erosi
PDF egitaraua eskuratu

Euskalduna 8 Dic 19:45 RODS, ROLLS & REALITY ON THE SOČA, NOSE JOB, THE GHOSTS ABOVE

RODS, ROLLS & REALITY ON THE SOČA

2023, Eslovenia, 5min

Zuzendaria: Rožle Bregar, Rok Rozman

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Kayakista talde batek arraunak alde batera utzi eta kanaberak hartuko ditu, eta amua leku egokira botatzeko ahalegina egingo du. Esloveniako Soča ibaiko ur esmeralden azpian amuarrain endemiko bat ezkutatzen da. Aitzakia perfektua da ibai ertzeko esperientzia xume baina gogoangarria bizitzeko.

NOSE JOB

2024, Erresuma Batua, 50min

Zuzendaria: Alastair Lee

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Alex Waterhouse eta Billy Ridal lehiaketetatik erretiratu berri diren bi eskalatzaile dira, eta rokodromoan eskalatzeko duten trebetasuna harkaitzera eraman nahi dute. Eskalada tradizionalean oso eskarmentu txikia dute eta luzetako bide bakarra eskalatu dute bien artean. Halere, erronka harrigarri bat bururatu zaie: mundu osoan ezaguna den The Nose bidea, Yosemiteko El Capitan horman, era askean eskalatzen duten lehen britainiarrak izan nahi dute. Lynn Hill, Hans Florine eta Leo Houlding-en ekarpenak biltzen ditu filmak.

THE GHOSTS ABOVE

2020, EEBB, 37min

Zuzendaria: Taylor Rees, Renan Ozturk, Jay Macmillan

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Everesteko gailurra lehen aldiz nork igo ote zuen argitzeko misterioa argitu nahian, mendizale talde bat Andrew Sandy Irvine eskalatzailearen gorpuaren bila ari da, 1924ko espedizioan George Malloryren soka-lagun zenarena.

IAMF SARI NAGUSIA 2024

RENAN OZTURK

Igandea abenduak 8 – 19:45 Euskalduna - Auditorio

IAMF 2024 Sari Nagusia Renan Ozturki eman zaio. Jabier Baraiazarra IAMFko presidentea Telluriden izan zen Mountainfilm jaialdiko sari banaketa ekitaldian, maiatzean, eta han eman zion saria Ozturki.


Renan Ozturk eskalatzailea, espedizioetako dokumentalista eta fotokazetaria da. Bere pelikula arrakastatsuenen artean, nabarmentzekoak dira:
•    Meru: argazkilaritza eta gaitegiaren zuzendaria izan zen, eta Publikoaren Saria irabazi zuen 2015eko Sundance Zinemaldian. 
•    Sherpa: argazki-zuzendaria eta zuzendarikidea izan zen han. 
•    The Last Honey Hunter, Nepalgo Hongu ibaiaren haraneko ezti-biltzaileei buruzkoa, desegiten ari den bizimodu baten aldeko requiem bat da, eta izpiritu erresistenteari egindako aitortza bat. 
•    The Sanctity of Space:  Bradford Grouburn esploratzaile, alpinista eta argazkilari ospetsuari egindako omenaldi gisa sortutako pelikula da. 

Mendi Filmen, Renan Ozturk-ek Taylor Rees eta Jay Macmillanekin batera zuzentzen duen The Ghosts Above film bikaina programatuz ospatu dugu saria.

Euskalduna 8 Dic 19:45 RODS, ROLLS & REALITY ON THE SOČA, NOSE JOB, THE GHOSTS ABOVE

Saioaren informazioa
Noiz da 08-12-2024 7:45 pm
Noizarte 08-12-2024 9:30 pm
Individual Price 8€ + Kudeaketa gastuak / 10€ leihatilan
Non Euskalduna Jauregia

Non da