Hautatu hizkuntza
Txina, 25 min
Zuzendaria: Marina Garcia Andreu
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
Aitona bat eta haren familia mendiaren zaindari gisa bizi dira Yunnaneko herrixka galdu batean, Tibet atarian. Bizimodu lurtarraren eta espiritualtasunean oinarritutakoaren arteko oreka bilatzea da haien egunerokoa. Eguneroko keinu txikien bidez, naturarekiko begirune sakon bat agertzen da; natura ez da jabetza edo baliabide bat, norbere existentziaren parte baizik. Dokumentala tradizioari eusten dion mundu baten erretratua da, baina baita galdera ikurrez betetako etorkizun bati begiratzen diona ere; izan ere, belaunaldien arteko desberdintasunak gero eta agerikoagoak dira.
Kanada, 24 min
Zuzendaria: Trixie Pacis
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
2024ko uztailaren 24an, sute handi batek Jasper herria (Alberta-Kanada) suntsitu zuen, eta Sasha Galitzki aire-akrobataren etxea erraustu zuen. Sashak sutean jasandako galeraren eta bere sormen-lanean urteetan zehar behatu izan dituen glaziarren atzerakadaren artean lotura egiten du Embers filmak, bi fenomenoen atzean dagoen kausa berean jarriz azpimarra: klima-aldaketa.
Frantzia, 43 min
Zuzendaria: Hugo Clouzeau
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Urrezko Pioleta irabazi duen Hélias Millerioux alpinistaren erretratua, zatika kontatua. Bere zaletasuna mendi garaienetatik harago doa: kanpaleku nagusiko eguneroko bizitza lasai eta xumeari han goian egoteari bezainbesteko garrantzia ematen dio. Bideokamera eskuan, Héliasek bere mundua gertutasunez eta zintzotasunez agertzen du, espirituz irmo, baina norabide berrietara irekia dagoela erakutsiz.