Hautatu hizkuntza
| Week 49 |
| Ostirala. 04 Abendua, 2026 | |
| 19:30 |
Euskalduna Bilbao - 04 dic 19:30 - The Dark Wizard Ep.1 / The Dark Wizard Ep.2THE DARK WIZARD EP.1Ameriketako Estatu Batuak, 60 min Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen Dean Potterrentzat muturreko eskalada ihesbide bat da. Errekorrak hausten dituen aldi berean, bere harreman pertsonalek planteatzen dizkioten erronkei ere aurre egin behar die. THE DARK WIZARD EP.2Ameriketako Estatu Batuak, 58 min Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen Dean Potter bere barneko deabruekin borrokan eta balentriak muga-mugaraino eramaten ari den bitartean, arreta piztu duen eskalatzaile gazte batek mehatxuan jartzen du haren nagusitasuna: Alex Honnold du izena. |
| Larunbata. 05 Abendua, 2026 | |
| 10:00 |
WORKSHOP MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA Euskalduna Bilbao 6 Dic 10:00MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISAELI AZURMENDI Y CHEMA AGUSTÍN Akuarelen tailer esperimental honetan mendiak eta krokisak akuarelaz margotuko ditugu, transferra, collagea, eta antzerako teknikak aplikatuz, marrazki guztiak batu eta akordeoi liburu bat sortzeko. Eli Azurmendik eta Txema Agustinek gidatuko gaituzte.
Expocroquis proiektuaren egileetako bat eta koordinatzailea. Bertan daude 'El Arte en el croquis de escalada-Art in climbing Topos' liburua, 'HARRI, ORRI, ARkatz' erakusketa, eta izen bereko dokumentala.
Artista plastikoa, mendizalea eta eskalatzailea. Riglos vertical eskalada gidaren egileetako bat da, Riglorámico bere artista-liburuan Mallos de Riglos eremuaren ikerketa plastikoa egiten du, Alpinist54 aldizkarirako mendi gaiei lotutako poker-sorta bat diseinatu du, eta Ordesa, Naturaleza y cultura popular liburua jantzi du haren ilustrazioekin.
|
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 12:00 - Birdlife / Trail Keepers / Himalaya+50TRAIL KEEPERSEspainia, 20 min Zuzendaria: Prunelle Mathet, Ben Suliteanu EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Pirinioak, Suediako iparraldea edota Kaliforniako Sierra Nevada bezalako mendigune liluragarrietan korrika egiteko bideak eraiki eta mantentzen dituzten pertsona eta elkarte konprometituak dira Xavi Laporta, Emmie Collinge eta Truckee Trails fundazioa. Kilian Jornet Fundazioaren laguntza dute, eta haien lanari esker, korrikalariek naturaz modu seguruan gozatu dezakete, eta aldi berean balio handiko ekosistemak eta fauna basatia babesten laguntzen dute, guztion aztarnek bide beretik jarrai dezatela bermatuz.
BIRDLIFEBelgika, 35 min Zuzendaria: Léopold Le Grelle EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Wingsuit modernoaren bilakaera, kirol honetako bederatzi aitzindari eta atleta eraginkorrenen istorioen bidez. Belaunaldi eta jatorri askotarikoak daude ordezkatuta 'Birdlife' dokumentalean.
HIMALAYA+50Espainia, 45 min Zuzendaria: Jerónimo López EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Jerónimo López Manasluko bailarara itzuli da, duela 50 urte bisitatu zuen lekura. Orduan, espainiarrek igo zuten lehen zortzimilakora egindako espedizioan parte hartu zuen. 1970eko hamarkadako espedizio haien eta 2025ean egindakoaren arteko konparazioak Himalaiako alpinismoan izandako aldaketei buruz hausnartzeko aukera ematen du. Carlos Suárezen oroimenari eskainitako dokumentalak naturaren handitasuna erakusten du, Himalaiako berezitasun geologiko eta ekologikoei buruzko azalpenekin batera. Era berean, klima-aldaketaren ondorioak eta horrekin lotutako arriskuak ere jorratzen ditu.
|
| 12:30 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 12:30 - MendiTalk: THE DARK WIZARD: Sormena, etika eta banaketaMENDITALK: THE DARK WIZARD: SORMENA, ETIKA ETA BANAKETAPETER MORTIMER en conversación con Óscar Gogorza y Javier Baraiazarra Peter Mortimer, ‘Valley Uprising’, ‘The Dawn Wall’ eta ‘The Alpinist’ filmen zuzendariak, bere sormen ibilbideari buruzko errepasoa egingo du, lehen lanetatik hasi eta ‘The Dark Wizard’ dokusaileraino. Sender Films-ek mendiko istorioak kontatzeko garatu duen ikuspegi propioa partekatuko du: ustekabeko pertsonaiak, harrigarriak diren harremanak eta kirol balentrietatik harago doazen kontakizunak bilatzen dituen begirada. Halaber, mendiko dokumentalgintzak planteatzen dituen erronka etikoez hausnartuko du. Reel Rock jaialdiaren 20. edizioa dela eta, ekoizpenaren eta banaketaren inguruan bizi izan dituen esperientziak azalduko ditu, eta mendiko zinea publiko zabalago batengana hurbiltzeko aukera berriak eta eredu alternatiboak aztertuko ditu. Berarekin solasean ariko dira Oscar Gogorza, mendian espezializatutako kazetaria eta goi-mendiko gidaria, eta Javier Baraiazarra, Mendi Filmeko zuzendaria.
![]()
|
| 16:00 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 16:00 - PanelTalk: MONTAÑAS QUE CAMBIAN / PermapyreneesPANELTALK: MENDI ALDAKORRAKEñaut Izagirre Estibaritz, Jerónimo López Martínez y Marc Oliva Franganillo Atzera egiten duten glaziarrak, degradatzen ari den permafrosta, amiltzen diren horma izoztuak, goi-mendietako paisaiak aldatzen ari dira. ‘Permapyrenees’ film laburraren proiekzioaren ondoren, Jerónimo López eta Marc Oliva, Eñaut Izagirre geografo eta glaziologoarekin solasean arituko dira, mendia nola aldatzen ari den, kriosferak zer-nolako zeregina duen eta aldaketa horiek zer arrisku dakartzaten aztertzeko.
PERMAPYRENEESEspainia, 10 min Zuzendaria: Laura Vinyals EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Pirinioetako gailurrik garaienetan, ia ikusezina izanik ere mendien etorkizuna baldintzatzen duen elementu bat dago harkaitzen, glaziarren eta oinezko bideen azpian: permafrost-a. Katalunia, Frantzia eta Andorrako mugaz gaindiko talde zientifiko batek, Pirinioetako lur izoztua klima aldaketaren eraginez nola eraldatzen ari den ikertu du mendigune ezagunetan: Besiberri, Pessons zirkua, Vignemale, Pica d’Estats eta Maladeta.
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 17:00 - The Dark Wizard Ep.3 / The Dark Wizard Ep.4THE DARK WIZARD EP.3Ameriketako Estatu Batuak, 55 min Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen Alex Honnoldekin duen lehia gero eta biziagoa den heinean, Dean Potteren egoera mentala okertzen doa, eta gertuko pertsonengandik urruntzen hasten da. THE DARK WIZARD EP.4Ameriketako Estatu Batuak, 61 min Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen Egonkortasuna ematen dion harreman berri bati esker, Dean Potterrek oreka berri bat aurkituko du, eta wingsuit edo hegal-jantziaren munduan murgiltzen da. |
| 18:45 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 18:45 - MendiTalk: ESCALADA EN B/NMENDITALK: ESKALADA ZURI-BELTZEANArmand Ballart Alpinismoaren inguruko literatura bere zabaltasunagatik eta gaiaren trataera anitzagatik goraipatzekoa bada ere, Armand Ballart marrazkilari eta eskalatzaile katalanak memoria historikotik berreskuratutako ikuspegi berezi bat eskaintzen du: eskaladari lotutako zuri-beltzeko irudizko krokis eta gida artistiko onenen bilduma.
|
| 19:45 |
HASIERA EKITALDIA Euskalduna Bilbao - 05 dic 19:45 - I Follow RiversI FOLLOW RIVERSNorvegia, 93 min Zuzendaria: Barbora Hollan ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Mariann Sæther (42) munduko ur bizietako kayakista onenetakoa da. Nerabea zenetik, gizartearen arau eta espektatiba askori egin die aurre. Ama bihurtzean, muturreko kiroletako atleta izan eta familia edukitzea bateragarriak direla erakutsi nahi du. Baina ibaiko bizimoduak dakarren arriskuak merezi al du? ‘I Follow Rivers’ bizitzari, heriotzari eta oreka aurkitzeari buruzko filma da, Mariannen bizipen eta nortasunean oinarritua.
|
| Igandea. 06 Abendua, 2026 | |
| 10:00 |
WORKSHOP MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA Euskalduna Bilbao 6 Dic 10:00MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISAELI AZURMENDI Y CHEMA AGUSTÍN Akuarelen tailer esperimental honetan mendiak eta krokisak akuarelaz margotuko ditugu, transferra, collagea, eta antzerako teknikak aplikatuz, marrazki guztiak batu eta akordeoi liburu bat sortzeko. Eli Azurmendik eta Txema Agustinek gidatuko gaituzte.
Expocroquis proiektuaren egileetako bat eta koordinatzailea. Bertan daude 'El Arte en el croquis de escalada-Art in climbing Topos' liburua, 'HARRI, ORRI, ARkatz' erakusketa, eta izen bereko dokumentala.
Artista plastikoa, mendizalea eta eskalatzailea. Riglos vertical eskalada gidaren egileetako bat da, Riglorámico bere artista-liburuan Mallos de Riglos eremuaren ikerketa plastikoa egiten du, Alpinist54 aldizkarirako mendi gaiei lotutako poker-sorta bat diseinatu du, eta Ordesa, Naturaleza y cultura popular liburua jantzi du haren ilustrazioekin.
|
| 11:00 |
Euskalduna Bilbao - 06 dic 11:00 - MendiTalk: (HISTORIAS) BAJO CEROMENDITALK: ZERO AZPITIK (ISTORIOAK)Juan Vallejo Eskalatzaile gutxik eduki du hormatik erori eta bizirik ateratzeko zoria. Juan Vallejo onik atera zen, baina zauri larriekin: hezur-haustura ugari, ebakuntzak, burdinak gorputzean... eta eskalada gehiago ez egiteko aukera guztiak. Bizi ote liteke eskalatzailea hormara eta mendi altuetara igo gabe? Ohean etzanda, Juanek istripuaren unera arte eginiko ibilbidea errepasatu du, mendiak zain ote dituen jakin gabe. Pirinioak, Himalaia, Karakorum, Patagonia, Yosemite, Peru, Groenlandia... oroitzapen horietan daude, besteak beste, Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain, Edurne Pasaban, Mikel Zabalza, edota Alberto Iñurrategi.
|
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 06 dic 12:00 - Alone in Antarctica / Not Just Running / Denboraren ibilaldiaNOT JUST RUNNINGKenia, 12 min Zuzendaria: Joel Badia EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Joyce Njeruren erretratu intimoa, mugimenduaren bidez bere burua ulertzeko, hazteko eta bere bidea eraikitzen jarraitzeko modu bat aurkitu duen mendi lasterkaria. Filmak Joyce gertutik ezagutzeko parada ematen du, ez soilik goi mailako korrikalari gisa, baizik eta bere kulturak, determinazioak, diziplinak eta lurrarekin duen lotura estuak eratutako pertsona gisa. ALONE IN ANTARCTICAHego Korea, 48 min Zuzendaria: Kim Youngmi, Kim Jeeyoung EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Kim Youngmi Antartika bakarka zeharkatu duten pertsonen artean laugarrena da, eta bide batez, asiar batek burututako lehen zeharkaldia da berea. 70 egunez, erabateko bakardadean ibili zen, jan, lo eta lerari tiraka. Hala ere, bakarka ezer ez dela lortzen dio, beste askoren otoitzek eta animoek lagundu ziotela 1.786 kilometroko ibilbidea osatzen. Filmak hamar urte baino gehiagotan prestatutako espedizio baten kronika jasotzen du, eta urrats soil bat emateko beharrezkoa den ausardiaz hausnartzen du. DENBORAREN IBILALDIAEspainia, 43 min Zuzendaria: Aitor Intxaurraga Arana NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Bidaia dokumental bat, Gorbeiako Parke Naturaleko 1.000 metrotik gorako 50 tontorretan egindako zeharkaldi luze eta zorrotz bat kontatzen duena, eta erronka fisikoa lurraldearen memoriarekin lotzen duena. |
| 12:30 |
Euskalduna Bilbao - 06 dic 12:30 - MendiTalk: UNA MUJER IRANÍ EN EL TECHO DEL MUNDOMENDITALK: EMAKUME IRANIAR BAT MUNDUKO GAILURREANParvaneh Kazemi Munduko tontorrik garaienetara iristeko erronkak ez dira soilik eskaladaren alderdi teknikoetara mugatzen. Are gutxiago emakumea bazara, gizarte tradizional eta erlijioso batean hazi bazara, Irango Errepublika Islamikoan, eta inolako babes edo laguntzarik gabe jardun behar izan baduzu. Parvanehk beti modu erabat autosufizientean antolatu eta garatu ditu bere espedizioak. Alpinismoari berari lotutako zailtasunez gain, emakume eta mendizale independente izateagatik oztopo ugari topatu eta gainditu ditu bere bidean. Sei mila eta zazpi mila metroko hainbat gailurrez gain, bost zortzimilako igo ditu, eta bere herrialdeko pertsona askorentzat erreferente bihurtu da, bereziki emakume eta gazteentzat.
|
| 16:00 |
Euskalduna Bilbao - 06 dic 16:00 - PanelTalk: LABORATORIO DONNE: EL CUERPO EN LA MONTAÑA Fisiología, maternidad y aventuraPANELTALK: LABORATORIO DONNE: GORPUTZA MENDIAN FISIOLOGIA, AMATASUNA ETA ABENTURARiccarda de Eccher, Elena Goatelli, Anna Carceller Mallada, Esther Morencos, María Francisca Mas Riera Laboratorio Donne, Riccarda de Eccher eta Elena Goatellik sortua, mendian genero-berdintasunari buruzko hausnarketa eta eztabaidarako gune irekia da.
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 06 dic 17:00 - Mère de glace / HAMM! / A simple lifeHAMM!Ameriketako Estatu Batuak, 13 min Zuzendaria: Tahria Sheather EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Ezagutu dezagun Lindsey Hamm: Texasko “ardi beltza”, 25 urterekin mendiko gidari izateko bokazioa aurkitu eta ordutik bere ibilbide profesionala besteren ametsak gorpuztera bideratu duena. Katie Lambert eskalatzaile ospetsuarekin, bere mentore eta lagunik minena, Yosemitera abiatuko da harentzat eskalada libreko lehen proiektua izango dena gauzatzera: Dream Team. Igoera hau ez da historiara pasatzeko saiakera bat, norbere adierazpen bideen eta identitatearen bilaketa bat baizik.
A SIMPLE LIFEAustria, 43 min Zuzendaria: Jakob Schweighofer ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Ilse eta Fritz Priesnerren istorio aparta: ia 60 urte daramatzate elkarrekin, ohiko gizarte-arauetatik urrun bide egiten. 1980ko hamarkada hasieran, Austria Garaiko Mühlviertel eskualdea utzi eta hiru seme txikiekin Indiara abiatu ziren. Bidaia abenturaz beteriko jostaleku bihurtu zen haientzat. Gaur egun, adinean sartuta egonik ere, Ilsek eta Fritzek bizitza beren moldera eraikitzen jarraitzen dute. Filma, askatasunari, ausardiari eta geldirik egon baino bixi bizi nahi izan duen bikote bati eskainitako maitasun gutuna da.
MÈRE DE GLACEFrantzia, 40 min Zuzendaria: Enzo Besson ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Marion Salmon Thomas Frantziako selekzioko izotz eskaladako kirolaria da. Bere ibilbidearen gailurrean, kirolean oso gutxitan hartzen den erabaki bat hartu du: ama izatea, bere anbizioei uko egin gabe, ziur baitago amatasuna eta errendimendua bateragarriak direla. Bere gorputza etengabe eraldatzen den lurralde bihurtzen da, abortuak, haurdunaldia, erditze zaila eta berreskurapen fisikoa tarteko. Semea jaio eta zortzi hilabetera, bere ametsa beteko du Munduko Kopan lehen garaipena lortuz.
|
| 18:45 |
Euskalduna Bilbao - 06 dic 18:45 - MendiTalk: LOST IN TRANSLATION – Aventuras de un traductor de alta montañaMENDITALK: ITZULPENEAN GALDUTA – GOI MENDIKO ITZULTZAILE BATEN ABENTURAKLuca Calvi Luca Calvi eskalatzaile eta mendizale sutsua da, baita mendi-jaialdietako itzultzailea ere. Bizitza osoa eman du “lost in translation”, nazioarteko alpinismo eta eskaladako figura handienen hitzen artean “galduz”. Liburu honetan, urteotan bizi izandako topaketak, pasadizoak eta istorioak berreskuratzen ditu.
|
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao - 06 dic 19:45 - TrangoTRANGONorvegia, 120 min Zuzendaria: Christopher Carvasal NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Eskaladaren historiako lorpen handienetako batean inspiratuta, Robert Caspersen eskalatzaile norvegiar ospetsuak eta haren taldeak Karakorumera espedizio bat abiatuko dute Trango Dorrearen munduko harkaitz-horma garaienetako baten, Trango Pulpit hormaren, gailurrera iristen lehenak izateko ametsarekin. Hamabost urte lehenago, 1984ko Norvegiako espedizioak mugarri bat ezarri zuen, baina alde iluna ere izan zuen, eskalatzaileen komunitate osoan arrasto sakona utziko zuena.
|