Choose Date:
Larunbata, Abendua 06, 2025
09:00

WORKSHOP ERLIEBEZKO GRABATUA Euskalduna Bilbao 6 Dic 9:00

Euskalduna Jauregia

ERLIEBEZKO GRABATUA

MYRIAM GESALAGA, VICTOR RÍOS Y ELI AZURMENDI

Larunbata abenduak 6 – 9:00-11:45 Euskalduna Bilbao

Erliebean grabatzeko tailer monografikoa, linograbatuan. Mendi irudiak landuko dira, hainbat baliabide grafikoren bidez sintetizatuko direnak (kontraste handiko marrazkitan), linolio-euskarrira transferitzeko, ondoren gubia bidez tailatzeko eta, azkenik, hainbat euskarritan estanpatzeko.
•    10-12 parte-hartzaileko taldea
•    16 urtetik gorakoak
•    4 ordu: 2 ordu linolio-matrizea marrazten eta zizelkatzen, eta bi ordu estanpatzen.


Myriam Gesalaga

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko grabatu eta teknika grafikoen saileko irakasle doktorea.


Victor Ríos

Akademikoa UNAM- Universidad Nacional Autónoma de México-ko Arte eta Diseinu Fakultatean duela 28 urtetik Estanpa Eremuan.


Eli Azurmendi

Expocroquis proiektuaren egilekide eta koordinatzailea da, eta ‘El arte en el croquis de escalada-Art in climbing topos’, 'HARRI, ORRI, ARkatz' erakusketa eta izen bereko dokumentala biltzen ditu.

09:30

WORKSHOP MENDIKO BIKIEN FABRIKAZIOA Euskalduna Bilbao 6 Dic 9:30

Euskalduna Jauregia

MENDIKO BIKIEN FABRIKAZIOA. Podhaleko (Polonia) kulturan eta folklorean inspiratuta (ingeleraz)

Larunbata abenduak 6 – 9:30-11:30 Euskalduna Bilbao

Bikiak (spinki) menditar baten janzkeraren funtsezko zati bat dira: atorrak lotzeko erabiltzen diren itxitura metalikoak dira, eta historia eta esanahi kultural aberatsa dute.
Tailer praktiko honetan, parte-hartzaileek beren bikiak sortzeko aukera izango dute, teknika tradizionalek gidatuta eta Podhaleko (Poloniako hegoaldeko eskualdea, Tatra mendien magalean) tokiko folklorean inspiratuta.
Bazkideak: Mendi Film eta EMMOA
Poloniako Kultura eta Ondare Nazionaleko Ministerioak batera finantzatutako proiektua, Kultura Inspiratzailea Programaren esparruan.
•    Helduei eta gazteei irekia
•    Muga: 10 parte-hartzaile


09:30

WORKSHOP ESKALADA LESIOAK Euskalduna Bilbao 6 Dic 9:30

Euskalduna Jauregia

ESKALADA LESIOAK. Sintomak, tratamendua eta prebentzioa

ANDONI ORMAZABAL

Larunbata abenduak 6 – 9:30-11:30 Euskalduna Bilbao

Eskaladan gehien gertatzen diren lesioak aztertzen dituen hitzaldia da hau, dibulgaziozko ikuspegi atsegin batetik. 2 orduko iraupena du, bendajeen eta ariketa espezifikoen erakustaldi praktiko batzuk barne.

Andoni Ormazabal (Urretxu, 1978
Fisioterapeuta da, kirol fisioterapian eta osteopatian eta Txinako medikuntza tradizionalean masterra du. 25 urte baino gehiagoko esperientzia klinikoa du, azken 20 urteak eskaladak eta mendiak eragindako lesio espezifikoetan zentratuta. EMFko (Euskal Mendi Federazioa) eta FEDMEko (Espainiako Mendi eta Alpinismo Federazioa) fisioterapeuta da. Eskalada eta alpinismo taldeetarako prestakuntza ugari eman ditu, baita fisioterapeutei ere, eta kongresuetan eta bestelako formazioetan parte hartu du hizlari gisa.

12:00

Euskalduna Bilbao 6 dic 12:00 MONT BLANC ÉTERNEL?, Mendi Talk EDURNE PASABAN

Euskalduna Jauregia

MONT BLANC ÉTERNEL?

2025, Frantzia, Italia, 50min

Zuzendaria: Bertrand Delapierre

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Mario Colonel, duela 42 urtetik Chamonixen bizi den argazkilari eta alpinista profesionala, kazetaria eta liburu ugariren egilea, bere azken argazki kanpainan murgilduko da. Mont Blanc mendiguneko txoko ederrenak ezagutzen ditu, eta haiei eragiten dien klima-aldaketagatik kezkatuta, goi-mendiko bidaia bat proposatuko digu. Bidean pertsonaia ugari ezagutuko ditu, besteak beste, mendi-gidari zahar bat, filosofo bat, alpinistak, ingurumen-aktibistak, margolari bat, soziologo bat eta basozain bat. Haiekin, gertatzear dauden aldaketei buruz hitz egiten du, itxaropenerako tartea gordez.

EDURNE PASABAN

RAMÓN OLASAGASTI, CÉSAR LLAGUNO, FELIPE H. NAVARRO Y PEDRO VILLAREJO

Larunbata abenduak 6  – 12:00 Euskalduna Bilbao

Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendiak igo zituen munduko lehen emakumea izan zen. Izena eta izana, historiaren sokan betiko lotuta. Mendi handi haietan elur betierekoa harkaitzari itsasten zaion moduan. Izan zitekeen Irati, edo Amaia, baina Edurne da: elurra, euskaraz. Izena duenak izana du, dio esaerak, bai, baina komiki hau ez da mito bat sortzeko ahalegina. Edurne ez da mitoaroko izakia: 14 aldare gurtu haietara igotzeko gai dena izan liteke hauskorra ere, goi-mendiko malkarretan soilik hazten den elur lorea nola. Depresioaren hondorik sakonenetik ateratzeko, zortzimilakoa ez, bere bizitzako bederatzi milako zailena igo behar izan zuen Edurnek, eta bide horretan hainbat lagun izan zituen sokaren beste aldean, Asier Izagirre gaztetako sokakidea eta beste asko. 
Aberatsa da elurraren inguruko hiztegia, eta izan liteke egokia Edurneren ibilbidea laburtzeko ere: pasio bat mamitzen hasten deneko elur lapatxa, hainbat zorigaitzen ondorioz jausitako elur malkoak, elur zuloan erori zenekoa, zoko ospel hartan bizitako sentimendu mingotsak lurmentzea... Edurnek bide bat urratu du, baina bere aurretik ere izan dira aztarna zabaldu dutenak: Pili Ganuza, Amaia Aranzabal, Miriam Garcia Pascual eta beste hainbat, eta haien ibilia ere jasotzen da orriotan, elur gainean txori hanka arinek utzitako arrasto sail ederra bezalaxe.  
 
Mendi Film & Sua Edizioak komiki bilduma:
•    Everest: 1980ko Euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean (2018)
•    Iñurrategi Anaiak: Mendiari bihotz emanak (2020)
•    Andres Espinosa: bakarrik eta libre (2022)
•    Edurne Pasaban (2025)

16:00

Mendi talk UNA VIDA ENTRE MONTAÑAS. GORETTA Y RENATO CASAROTTO Euskalduna Bilbao 6 Dic 16:00

Euskalduna Jauregia

UNA VIDA ENTRE MONTAÑAS. Goretta y Renato Casarotto

RAMÓN PORTILLA

Larunbata abenduak 6 – 16:00 Euskalduna Bilbao

Maitasuna, bizitza eta mendiekiko pasioa soka berean lotzen dituen istorio eder bat: Renatok, eskalatzaile bakarti, gogor eta eskalatzen ari zen arroka eta izotza bezain hotzak, molde guztiak hauts eta alpinismoa imajinatu ezineko mailetara eraman zuen. Etika, konpromisoa eta erresistentzia fisiko eta mentala ziren haren euskarriak, muga guztiak urratzeraino. Gorettak, istorio honen guztiaren kontalari nekaezinak, denbora gehiena kanpaleku nagusian ematen du, horma azpian zain dagoenaren itzalak agertuz: ziurgabetasuna eta beldurra, maiz beste aldea bezain gogorra. Banaezinak izaki, biek ondare bera partekatzen dute, eta lehen aldiz gaztelaniaz berreskuratu dugu.

17:00

Euskalduna Bilbao 6 dic 17:00 PASTRANA, IN COLD BLOOD, B.I.G. - A WORLD FIRST

Euskalduna Jauregia

PASTRANA

2024, Brasil, 15min

Zuzendaria: Gabriel Motta, Melissa Brogni

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Jaitsieretako skate-patinatzailea da Melissa. Haren lagun Pastranaren omenez, bideo bat editatuko du oroitzapenak, irudiak eta elkarrizketak berriro biziz, eta haren lagunen eta senideen bitartez iragana berreskuratuko du. Pastranaren une oroko presentziak isiltasuna betetzen eta denboraren ulermen sakonago bat barneratzen lagunduko dio.

IN COLD BLOOD

2025, Frantzia, 35min

Zuzendaria: Alex Heitler

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Mendiko film intimoa, Victor de le Rue-ren barne-ahotsaren bidez kontatua, beldurraren eta obsesioaren artean kateatuta dagoen snowboarder eta abenturazalea. Muturreko freeride lehiaketen eta mendiko abentura basatien jokoan iaioa da, bai, baina oreka bilatu nahi du adrenalinaren eta familiaren artean, anbizioaren eta bakearen artean. Hau gizon batek mendiekin duen solasaldi zintzoa da, elkarrizketa eta harrokeriarik gabea. Azken finean, kontua ez da ibilbide onenarekin asmatzea, guztiz bizirik sentitzea baizik.

B.I.G. - A WORLD FIRST

2025, Austria, 54min

Zuzendaria: Johannes Mair

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

2023ko irailaren 20an, Jakob Schubertek arrasto berria ezarri zuen eskaladan, Norvegiako Flatanger-en B.I.G. lehen aldiz kateatuta, aurretik Project Big izenez ezagutzen zen lerroa. Adam Ondrak hamarkada bat aurrerago hornitu zuen bide hori, eta munduko zailenetako bat izatea aitortzen zaio. 2022an, biek, Schubertek eta Ondrak, indarrak batu eta bidea kateatzeko eginahala egin zuten, lortu gabe. Tematuta, Schubert hurrengo urtean itzuli zen filmazio talde batekin batera, eta arrakasta bideratu zuten saiakerak zuzenean eman zituzten streaming bidez.

19:45

Gala Inauguración Euskalduna Bilbao 6 dic 19:45

Euskalduna Jauregia

OIARZÁBAL. ENTRE JUAN Y JUANITO

2025, Espainia, 110min

Zuzendaria: Javier Álvaro Palomares

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Juanito Oiarzabalek ez du aurkezpenik behar. 14 zortzimilakoak oxigeno artifizialik gabe igotzen hirugarrena izan zen, eta 14ei "bigarren buelta” emateko erronka bere eginda, guztira 26 zortzimilako igo ditu. Azken bi hamarkadetan, berriz, maiz ikusi dugu telebistako hainbat saiotan. Baina, benetako Juanito ezagutzen al dugu?