Hautatu hizkuntza
| Igandea, Abendua 07, 2025 |
| 10:00 |
WORKSHOP KOLORETAKO MENDIAK Euskalduna Bilbao 7 Dic 10:00KOLORETAKO MENDIAKLAURA ARANEGUI GAVIRIA Igandea abenduak 7 eta igandea abenduak 14 – 10:00-11:45 Euskalduna Bilbao Mendi Zale gaztetxoenoi zuzendutako tailer artistiko honetan, mendiko paisaia propioa sortuko duzue koloretako kartulinak erabiliz, ebakiz, itsatsiz eta marraztuz. Mendiak, zeruak, ibaiak, basoak eta beste elementu natural batzuk irudikatuko ditugu formekin, koloreekin eta konposizioekin jolastuz. Mendian inspiratutako agertokiei bizia emango diegu. Collagearen eta marrazkiaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak bere sormena askatasun osoz esploratuko du, materialekin esperimentatuz eta etxera eraman ahal izango den obra bat sortuz.
|
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao 7 dic 12:00 SINKRONIA, THE FAST LINE, BEST DAY EVERSINKRONIA2025, Espainia, 29min Zuzendaria: Gorka Ipiñazar, Haizea Huegun ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Naturak eragin sakona du Gotzon Huegun eskultorearen sorkuntza-prozesuan. Bere begirada artistikoaren bidez, arteari buruzko gogoetak eta gizakien eta ingurune naturalaren arteko harremanaren pertzepzioa partekatzen ditu. Prozesuan, Gotzonen ibilbide eta garapen artistikoari buruz duen ikuspegia agertuko du bere alaba Haizeak, lankide ere badenak. Sorkuntza artistikoa inguruko munduarekiko sinkronia-ekintza bihurtzen da, eta bidaia horretan murgiltzeko gonbitea da hau.
THE FAST LINE2025, Suitza, 30min Zuzendaria: Jochen Schmoll EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Abiadura errekor berria Alpeetako Eiger, Mönch eta Jungfrau ipar hormetan, Nicolas Hojac suitzarraren eta Philipp Brugger austriarraren eskutik. Aurreko igoera errekorra Ueli Steckek eta Stephan Siegristek ezarri zuten 2004an. 2025eko apirilaren 5ean hobetu zuten Hojac eta Bruggerrek, ilunpetan eskalatuz, pauso zailak menderatuz, erlojuaren kontra lehiatuz eta Jungfrau gailurrera erronka hasi eta 15 ordu eta 30 minutura helduz, aurreko errekorra baino ia 10 ordu azkarrago.
BEST DAY EVER2025, EEBB, 47min Zuzendaria: Ben Knight y Berne Broudy ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Greg Durso eta Allie Bianchi mendiko txirrindulari egokituek Vermonteko (Ameriketako Estatu Batuak) txirrindulari komunitatearen babes, laguntasun eta grinak hauspotuta egiten diete aurre beren ezintasunetatik eratorritako oztopoei. Desgaitasunari aurre egiteaz batera, ahaldundu egiten dira, umorez, jarreraz eta determinazio handiz. Mendiko bidezidorrak ezintasunengatiko diskriminazioari aurre egiteko lasterbideak dira haientzat. Horrela, komunitatea sendotzen dute, beste edozein tokitako txirrindularientzat eredu dira.
|
| 16:00 |
Mendi talk MONTAÑA. Luz y oscuridad camino a la cumbre Euskalduna Bilbao 7 Dic 16:00MONTAÑA. Luz y oscuridad camino a la cumbreOSCAR GOGORZA Igandea abenduak 7 – 16:00 Euskalduna Bilbao Zer lortu nahi du alpinistak? Montaña liburua denboran eginiko bidaia bat da, konkista anbizioen eta erronka itxura hartzen duten ametsen saski bat: Mont Blanc-eko aitzindarietatik Himalayako estilo alpetarraren abangoardiara; Saussure-ren jakin-min zientifikotik Steve House-ren perfekzio etiko eta estetikoaren bilaketara; Paul Preuss eta Alex Honnold "bakarlarien" ustezko "eromena", bien arteko mendeak urruntzen ez duena; "zortzimilakoak", lehen epika eta zailtasunaren sinonimo zirenak, turistentzako helmuga dira orain; eta Lynn Hill edo Wanda Rutkiewicz bezalako emakumeek berdintasunaren bide gorabeheratsuaren eredu izaten jarraitzen dute, kontraesanez eta iruzurrez betetako mundu bertikal batean. Belaunaldi bakoitzak aurrekoa hobetzen du, abiaduraren, entrenamenduaren eta tresna berrien bidez. Baina heriotza, eta hartatik ihesi ibiltzeko jolasa, dira oraindik hari nagusiak. Konkista-goseagatik muturreraino iristeko prest egote hori… Hutsala ote da?
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao 7 dic 17:00 SIMMERING, LE MOULIN DES ARTISTES, TREELUDE, TRANGOSIMMERING2025, Italia, 15min Zuzendaria: Giulia Bertolazzi ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Munduko ultra-maratoi muturrekoenetakoa den Marathon des Sables-en parte hartzea da lau lagunen erronka: 250 km-ko lasterketa da, Saharako basamortuan egiten dena, autosufizientzian. Baina honako hau ez da kirol dokumental huts bat. Gizakiak muturreko baldintzetan dituen zaurgarritasuna, erresistentzia ahalmena, eta intimitatea agerian jartzen dituen bidaia mental eta sentsoriala ere bada.
LE MOULIN DES ARTISTES2025, Frantzia, 25min Zuzendaria: Pierre Cadot ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Peterrek eta Anatik Le Moulin des Artistes zuzentzen dute Chamonix haraneko XVI. mendeko errota batean: eski-tailerra, arte-gunea eta ideologia antzekoa duten espiritu askeko lagunen topagunea. Le Moulin des Artistes-ek bizitza sormenari eskaintzen zaionean gerta litekeena erakusten digu, izan Peterrek eskuz egindako egurrezko eskiekin, izan Anatiren pinturekin nahiz musikarekin. Sormen espresioak helburu berriak bideratzen lagun dezake, komunitate iraunkor bat eraikitzeko balio dezake, eta hondamendiak gainditzeko kemena ere eman dezake.
TREELUDE2025, Italia, 17min Zuzendaria: Marco Zingaretti ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Lukas Schäfer, ia egun osoa mendian ematen duen naturako argazkilaria da. Constantino Mazzoccoli basoan zehar gidatzeko enkargua jasoko du, hiri-ingurune batean jaio eta hazitako soinu-ingeniaria. Esperientziarik ez duen arren, Constantinoren lilura egunetik egunera hazten doa, eta horrek Lukasi natura ikuspegi berri batetik begiratzen lagunduko dio.
TRANGO2024, EEBB, 45min Zuzendaria: Leo Hoorn ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Bi urtez saiatu ostean, Christina "Lusti" Lustenberger eta Jim Morrison mendi eskiatzaileek, Nick McNutt eta Chantel Astorgarekin batera, Trango Glaziar Handiaren lehen eski jaitsiera burutu zuten. Arriskuak han eta hemen, oinazea, eta muturreko erronka fisikoa, giza esperientziaren mugak desafiatzeraino. 6.000 metrora, etengabeko esposizioak eta determinazioak talka egiten dutenean, espedizio-taldearen konfiantza eta laguntza irmoa dira elkarrekin aurrera egiteko giltza.
|
| 19:10 |
See What I Saw: Karakoram (15min)SEE WHAT I SAW: KARAKORAM2024, Pakistan / Herbehereak, 16min Zuzendaria: Boris Peters ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Filmak naturaren neurrigabeko edertasunaren eta giza zaurgarritasunaren arteko kontraste nabarmena erakusten du. Karakorum mendilerroko glaziar batean burututako 18 eguneko espedizioa da oinarria, bidai gogorra, bai fisikoki eta baita mentalki ere. Boris Peters zuzendariak bi perspektiba jartzen ditu bata bestearen ondoan, kontrasteak sortuz, eta paisaiak erakusten duen gainkarga sentsoriala indartuz.
|
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao 7 dic 19:45 CLIMBING FOR LIFECLIMBING FOR LIFE2025, Japonia, 130min Zuzendaria: Junji Sakamoto Junko Tabei Everest igo zuen lehen emakumea izan zen, 1975ean. Lorpen hark mundua liluratu zuen eta Junko Tabeiren izenak distira handia hartu zuen. Baina, aldi berean, itzal sakon bat ere sortu zen gertuko zituen lagun eta senideengan. Gaixotasun terminal batekin diagnostikatuta, Junko Tabeik mendira joaten jarraitu zuen bere azken urteetan, eta familia, lagunak eta ingurukoak irribarre batekin gonbidatzen zituen bere mundura. Mendizale, ama, emazte, gizaki... Zena zela ere, gailurretik harago zer ikusi ote zuen Junko Tabeik?
|