Choose Date:
Osteguna, Abendua 11, 2025
16:00

Euskalduna Bilbao 11 dic 16:00 LADY EVEREST, Mendi talk TROVADOR DE LAS CUMBRES

Euskalduna Jauregia

LADY EVEREST

2025, Espainia, 59min

Zuzendaria: Mª Isabel Díaz Novo

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Duela 50 urte, 1975eko maiatzaren 16an, Junko Tabei japoniarra gailur guztien gailurrera iritsi zen, Everesten, ordura arteko ezein emakumek lortu ez zuena lortuz. Ospakizunak Asiara mugatu ziren, ez da harritzekoa, baina bai tamalgarria, izan ere kirolaren istorio inspiratzaileenetako bat izan zen hura. Tabei Japoniako arau sozialen eta tradizio kulturalen gainetik jarri zen emakumeentzako goi-mendietako espedizioak zuzenduz, eta gizonezkoekin aplikatzen ziren eta kulturalki desberdinak ziren metodoak (mendebaldetuak), bere egin zituen. Joshi-Tohan emakumeen Japoniako eskalada kluba sortu zuen "egin dezagun espedizio bat atzerrian, geure kabuz" aldarriarekin.

TROVADOR DE LAS CUMBRES

JEAN-MICHEL JORDÁ

Osteguna abenduak 11 – 16:00 Euskalduna Bilbao

Jean-Michel Jordá alpinista eta zinegilea da. ‘Everest Green’ lanarekin Mendiko Film Onenaren Saria jaso zuen 2018an, Bilbon. 2023an, ‘Everest Invaders: asalto a la papelera más alta del Mundo’ estreinatu zuen. "Arlote bat izan nintekeen. Zinemak, edertasunak, arteak, mendiak, haizeak, itsasoak, hausnarketak, topaketa zoragarri batzuek, eta Phik, trobadore egin naute”.

17:30

Euskalduna Bilbao 11 dic 17:30 STREAMERS, STEAMERS & STRUGGLES ON THE KRKA; DEAR SUPERHERO; ERRIO

Euskalduna Jauregia

STREAMERS, STEAMERS & STRUGGLES ON THE KRKA

2025, Eslovenia, 8min

Zuzendaria: Rožle Bregar y Rok Rozman

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Esloveniako Krka kare-ibaian arrantza egin nahi duten lau kayakistek raftinga aukeratuko dute ibaian behera egiteko. Gazteluz eta kanpai-hormez atondutako ibilguan zehar egingo dute arrantza, eta elkarren arteko lehia biziak eraginda, bidaiak presio handiko karga hartuko du.

DEAR SUPERHERO

2025, Zeelanda Berria, 14min

Zuzendaria: Corinna Halloran

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Janina Kuzma eskiatzaile profesionalak haurdun geratzeko arazoak izan zituen ia bi urtez. 2024 hasieran iritsi zen haurdunaldi test positiboa, eta harekin batera galdera berriak ere sortu zitzaizkion: nola alda zezakeen haurdunaldiak mendiarekiko bere lotura? Mendiko gidari lana galduko luke? Atleta profesionala zenez, epaitua izan zitekeen? Ba, prezeski mendian aurkitu zuen bakeak lagundu zion beldur horiei aurre egiten. Bi atleta profesional, Leanne Pelosi snowboarderra eta Evelina Nilsson eskiatzailea, lagun zituela, Zeelanda Berriko Hegoaldeko Alpeetara jo zuen eskiatzera, eta han amatasunaren super-botereak deskubritu zituen.

ERRIO

2024, Espainia, 63min

Zuzendaria: Ibon Gaztañazpi

Nagore Urdapilletak, Orio Arraunketa Elkarte historikoko arraunlariak, milaka aldiz zeharkatu ditu Oriako estuarioko urak, baina ez du erreparatu han ezkutatzen diren sekretuetan. Jakinmina piztuta, ordea, ibaian gora abiatuko da, historialariek, herritarrek eta kondaira-kontalariek gidatuta, estuarioaren arima ezagutzera. Antzinako hondartzak eta haitzuloak, balea ehiza, itsas diseinua eta untzigintza, burdinolak, izokin arrandegiak, basozaintza tradizionala… Estuarioaren historia, sekulako altxorra da.

19:10

See What I Saw: Karakoram (15min)

Euskalduna Jauregia

SEE WHAT I SAW: KARAKORAM

2024, Pakistan / Herbehereak, 16min

Zuzendaria: Boris Peters

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Filmak naturaren neurrigabeko edertasunaren eta giza zaurgarritasunaren arteko kontraste nabarmena erakusten du. Karakorum mendilerroko glaziar batean burututako 18 eguneko espedizioa da oinarria, bidai gogorra, bai fisikoki eta baita mentalki ere. Boris Peters zuzendariak bi perspektiba jartzen ditu bata bestearen ondoan, kontrasteak sortuz, eta paisaiak erakusten duen gainkarga sentsoriala indartuz.

19:30

Euskalduna Bilbao 11 dic 19:30 HARRI, ORRI, ARKATZ; K2 MON AMOUR

Euskalduna Jauregia

HARRI, ORRI, ARKATZ

2025, Espainia, 55min

Zuzendaria: Jon Herranz

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Hainbat eskalatzaile eta artisten begiradaren bidez, eskaladako krokisetan ematen den erabilgarritasunaren eta sormenaren arteko pultsioa agertzen du dokumentalak. Mapa bertikal horiek, ezinezko lerroez gain, ametsak eta abenturak ere irudikatzen dituzte. Dokumentu bakar eta berezi hauen garapena ezagutuko dugu, hastapenetako aztarna-krokisetatik abiatu eta gaur egungo marrazki landuetaraino, eta jomuga berriak deskubritzeko esplorazioan izan duen eragina aztertuko dugu.

K2 MON AMOUR

2025, Frantzia, 40min

Zuzendaria: Mathieu Rivoire

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

2024ko udan, Liv Sansoz eta Zeb Roche K2 tontorrera igo ziren, 8.611 metrora, oxigeno artifizialik erabili gabe, eta amets zoro batekin: parapentean elkarrekin hegan egitea gailurretik salto eginda. Istorio hau K2 mendiaren edertasun basati eta gordinaren oda bat da, gailurrera igotzeko saiakeratik haratago.