Hautatu hizkuntza
| Larunbata, Abendua 05, 2026 |
| 10:00 |
WORKSHOP MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA Euskalduna Bilbao 6 Dic 10:00MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISAELI AZURMENDI Y CHEMA AGUSTÍN Akuarelen tailer esperimental honetan mendiak eta krokisak akuarelaz margotuko ditugu, transferra, collagea, eta antzerako teknikak aplikatuz, marrazki guztiak batu eta akordeoi liburu bat sortzeko. Eli Azurmendik eta Txema Agustinek gidatuko gaituzte.
Expocroquis proiektuaren egileetako bat eta koordinatzailea. Bertan daude 'El Arte en el croquis de escalada-Art in climbing Topos' liburua, 'HARRI, ORRI, ARkatz' erakusketa, eta izen bereko dokumentala.
Artista plastikoa, mendizalea eta eskalatzailea. Riglos vertical eskalada gidaren egileetako bat da, Riglorámico bere artista-liburuan Mallos de Riglos eremuaren ikerketa plastikoa egiten du, Alpinist54 aldizkarirako mendi gaiei lotutako poker-sorta bat diseinatu du, eta Ordesa, Naturaleza y cultura popular liburua jantzi du haren ilustrazioekin.
|
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 12:00 - Birdlife / Trail Keepers / Himalaya+50TRAIL KEEPERSEspainia, 20 min Zuzendaria: Prunelle Mathet, Ben Suliteanu EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Pirinioak, Suediako iparraldea edota Kaliforniako Sierra Nevada bezalako mendigune liluragarrietan korrika egiteko bideak eraiki eta mantentzen dituzten pertsona eta elkarte konprometituak dira Xavi Laporta, Emmie Collinge eta Truckee Trails fundazioa. Kilian Jornet Fundazioaren laguntza dute, eta haien lanari esker, korrikalariek naturaz modu seguruan gozatu dezakete, eta aldi berean balio handiko ekosistemak eta fauna basatia babesten laguntzen dute, guztion aztarnek bide beretik jarrai dezatela bermatuz.
BIRDLIFEBelgika, 35 min Zuzendaria: Léopold Le Grelle EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Wingsuit modernoaren bilakaera, kirol honetako bederatzi aitzindari eta atleta eraginkorrenen istorioen bidez. Belaunaldi eta jatorri askotarikoak daude ordezkatuta 'Birdlife' dokumentalean.
HIMALAYA+50Espainia, 45 min Zuzendaria: Jerónimo López EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Jerónimo López Manasluko bailarara itzuli da, duela 50 urte bisitatu zuen lekura. Orduan, espainiarrek igo zuten lehen zortzimilakora egindako espedizioan parte hartu zuen. 1970eko hamarkadako espedizio haien eta 2025ean egindakoaren arteko konparazioak Himalaiako alpinismoan izandako aldaketei buruz hausnartzeko aukera ematen du. Carlos Suárezen oroimenari eskainitako dokumentalak naturaren handitasuna erakusten du, Himalaiako berezitasun geologiko eta ekologikoei buruzko azalpenekin batera. Era berean, klima-aldaketaren ondorioak eta horrekin lotutako arriskuak ere jorratzen ditu.
|
| 12:30 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 12:30 - MendiTalk: THE DARK WIZARD: Sormena, etika eta banaketaMENDITALK: THE DARK WIZARD: SORMENA, ETIKA ETA BANAKETAPETER MORTIMER en conversación con Óscar Gogorza y Javier Baraiazarra Peter Mortimer, ‘Valley Uprising’, ‘The Dawn Wall’ eta ‘The Alpinist’ filmen zuzendariak, bere sormen ibilbideari buruzko errepasoa egingo du, lehen lanetatik hasi eta ‘The Dark Wizard’ dokusaileraino. Sender Films-ek mendiko istorioak kontatzeko garatu duen ikuspegi propioa partekatuko du: ustekabeko pertsonaiak, harrigarriak diren harremanak eta kirol balentrietatik harago doazen kontakizunak bilatzen dituen begirada. Halaber, mendiko dokumentalgintzak planteatzen dituen erronka etikoez hausnartuko du. Reel Rock jaialdiaren 20. edizioa dela eta, ekoizpenaren eta banaketaren inguruan bizi izan dituen esperientziak azalduko ditu, eta mendiko zinea publiko zabalago batengana hurbiltzeko aukera berriak eta eredu alternatiboak aztertuko ditu. Berarekin solasean ariko dira Oscar Gogorza, mendian espezializatutako kazetaria eta goi-mendiko gidaria, eta Javier Baraiazarra, Mendi Filmeko zuzendaria.
![]()
|
| 16:00 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 16:00 - PanelTalk: MONTAÑAS QUE CAMBIAN / PermapyreneesPANELTALK: MENDI ALDAKORRAKEñaut Izagirre Estibaritz, Jerónimo López Martínez y Marc Oliva Franganillo Atzera egiten duten glaziarrak, degradatzen ari den permafrosta, amiltzen diren horma izoztuak, goi-mendietako paisaiak aldatzen ari dira. ‘Permapyrenees’ film laburraren proiekzioaren ondoren, Jerónimo López eta Marc Oliva, Eñaut Izagirre geografo eta glaziologoarekin solasean arituko dira, mendia nola aldatzen ari den, kriosferak zer-nolako zeregina duen eta aldaketa horiek zer arrisku dakartzaten aztertzeko.
PERMAPYRENEESEspainia, 10 min Zuzendaria: Laura Vinyals EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Pirinioetako gailurrik garaienetan, ia ikusezina izanik ere mendien etorkizuna baldintzatzen duen elementu bat dago harkaitzen, glaziarren eta oinezko bideen azpian: permafrost-a. Katalunia, Frantzia eta Andorrako mugaz gaindiko talde zientifiko batek, Pirinioetako lur izoztua klima aldaketaren eraginez nola eraldatzen ari den ikertu du mendigune ezagunetan: Besiberri, Pessons zirkua, Vignemale, Pica d’Estats eta Maladeta.
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 17:00 - The Dark Wizard Ep.3 / The Dark Wizard Ep.4THE DARK WIZARD EP.3Ameriketako Estatu Batuak, 55 min Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen Alex Honnoldekin duen lehia gero eta biziagoa den heinean, Dean Potteren egoera mentala okertzen doa, eta gertuko pertsonengandik urruntzen hasten da. THE DARK WIZARD EP.4Ameriketako Estatu Batuak, 61 min Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen Egonkortasuna ematen dion harreman berri bati esker, Dean Potterrek oreka berri bat aurkituko du, eta wingsuit edo hegal-jantziaren munduan murgiltzen da. |
| 18:45 |
Euskalduna Bilbao - 05 dic 18:45 - MendiTalk: ESCALADA EN B/NMENDITALK: ESKALADA ZURI-BELTZEANArmand Ballart Alpinismoaren inguruko literatura bere zabaltasunagatik eta gaiaren trataera anitzagatik goraipatzekoa bada ere, Armand Ballart marrazkilari eta eskalatzaile katalanak memoria historikotik berreskuratutako ikuspegi berezi bat eskaintzen du: eskaladari lotutako zuri-beltzeko irudizko krokis eta gida artistiko onenen bilduma.
|
| 19:45 |
HASIERA EKITALDIA Euskalduna Bilbao - 05 dic 19:45 - I Follow RiversI FOLLOW RIVERSNorvegia, 93 min Zuzendaria: Barbora Hollan ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Mariann Sæther (42) munduko ur bizietako kayakista onenetakoa da. Nerabea zenetik, gizartearen arau eta espektatiba askori egin die aurre. Ama bihurtzean, muturreko kiroletako atleta izan eta familia edukitzea bateragarriak direla erakutsi nahi du. Baina ibaiko bizimoduak dakarren arriskuak merezi al du? ‘I Follow Rivers’ bizitzari, heriotzari eta oreka aurkitzeari buruzko filma da, Mariannen bizipen eta nortasunean oinarritua.
|