Hautatu hizkuntza
| Astelehena, Abendua 07, 2026 |
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 07 dic 12:00 - Up and Down / 75' SECONDS – An account of Chaos, Fear, and Hope Inside an Avalanche / Chimères Patagones / Fifty-FiftyFIFTY-FIFTYKanada, 10 min Zuzendaria: Angela Percival ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Soka-lagun izatea, eskalada pasarte zailenei elkarrekin aurre egiteko modu bat baino askoz gehiago da, eta hala erakusten dute Ines Papert eta Sarah Huenekin alpinista ospetsuek. Ametsetako gailurrera 50 urteak gainditutakoan iritsi dira, eskalatzen jarraitzen baitute: sekula baino gehiago estutuko dituzte beren ahalmenak, eta norbere burua bezala, elkar ere hobeto ezagutuko dute kidetza horretan.
75' SECONDS – AN ACCOUNT OF CHAOS, FEAR, AND HOPE INSIDE AN AVALANCHESuedia, 12 min Zuzendaria: Marco Tribelhorn EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Behe-lainoak hartutako martxoko arratsalde bat, Norvegian. Jacob Wester freeskierra elur-jausi bat eragin eta amildegi batetik behera eroriko da. 75 segundoz hil ala bizi borrokatuko du elur-masa basati baten barruan, eta bitartean, bere emaztea Sofia mendi oinean dago, zain, isilik. Elur-jausi baten barruan bizitako kaosaren, beldurraren eta itxaropenaren kontakizuna da '75 Seconds'.
CHIMÈRES PATAGONESFrantzia, 33 min Zuzendaria: Guillaume Broust 2024ko otsailean, Patagonian, Lise Billon, Fanny Schmutz eta Maud Vanpoullek Cerro Torreren Hego-ekialdeko ertzaren lehen emakumezko igoera osatu zuten, garai batean ‘Konpresorearen bidea’ izenez ezagutzen zenetik. Balentria atletikotik eta zailtasun teknikotik harago, filmak goi-mailako hiru alpinista eta lagunen bidaia pertsonala erakusten du. Umorearen eta gogoetaren artean, oraindik ere neurri handi batean gizonek menderatutako kirol batean emakumeek duten lekua aztertzen dute.
UP AND DOWNBelgika, 58 min Zuzendaria: Paul Lavoine EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Jean de Biolley belgikar parapente pilotua bere kirol-ametsa betetzeko ahaleginean: Red Bull X-Alps lasterketan parte hartzea. Alpe mendikate osoa zeharkatzea da erronka, 1.200 kilometrotik gorako ibilbidea, norbere sasoiaz baliatu eta parapentearen laguntzaz soilik, eta guztia 12 egun baino gutxiagoan. Muturreko erronka honek fisikoki eta mentalki muga-mugaraino eramaten du Jean.
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 07 dic 17:00 - The Cold Song / Rivières secrètes des Nakanaï / RobsonTHE COLD SONGKanada, 8 min Zuzendaria: Evan Lindberg ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Glaziarren atzeraldiaren elegia operatikoa. Icefields Parkway delakoan, glaziarraren izpiritua loaldi amaigabetik esnatu da, eta azkar aldatzen ari den paisaia bati egingo dio aurre. Henry Purcellen opera barrokoaren ariekin girotuta, filmak Evan Lindberg baxu baritonoa eta Montrealgo hari lauko bat aurkezten ditu.
RIVIÈRES SECRÈTES DES NAKANAÏFrantzia, 54 min Zuzendaria: Alexandre Lopez EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Papua Ginea Berriko Nakanaï mendien barrunbe sakonetan, aztertu gabeko lurpeko mundu batera sartzen da espeleologia talde bat. Paisaia karstiko ikusgarri hau hobeto ulertu eta babestu nahian, tamaina ikaragarriak dituen lurpeko ibai misteriotsu baten bila dabiltza.
ROBSONAmeriketako Estatu Batuak, 49 min Zuzendaria: Philip Forsey ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Munduko eski-alpinistarik nabarmenenetako bik, Christina Lustenbergerrek eta Guillaume Pierrelek, Kanadako Mendi Harritsuetako tontorrik garaiena eta ikaragarriena izan zuten helburu 2025eko otsailean: Mount Robson. Haren Hego isurialdeko korridore handia eskietan jaisten lehenak izan ziren. Balentria haren filma, Guillaume 'Gee' Pierreli eginiko omenaldia bihurtu da orain: 2026ko ekainaren 24an hil zen, Pakistango K6 mendia igo eta eskiatzeko saiakeran.
|
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao - 07 dic 19:45 - The Cruel wayTHE CRUEL WAYBulgaria, 108 min Zuzendaria: Deyan Bararev ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA 1984an, Burdin Hesiaren itzalpean, nazio batek jainkoei desafio egitea erabaki zuen: Bulgaria sozialistak bere eskalatzaile onenak bidali zituen Everest mendebaldeko ertz latzera. Bostek jo zuten gailurra, baina lau bakarrik itzuli ziren. Handik berrogei urtera, espedizio hartako unerik dramatikoenen inguruko egia argitara ateratzen da, zentsurarik gabe. |