Hautatu hizkuntza
| Larunbata, Abendua 12, 2026 |
| 10:00 |
WORKSHOP ERLIEBEZKO GRABATUA Euskalduna Bilbao 12 Dic 10:00ERLIEBEZKO GRABATUAMYRIAM GESALAGA ETA VICTOR RÍOS Erliebean grabatzeko tailer monografikoa, linograbatuan. Mendi irudiak landuko dira, hainbat baliabide grafikoren bidez sintetizatuko direnak (kontraste handiko marrazkitan), linolio-euskarrira transferitzeko, ondoren gubia bidez tailatzeko eta, azkenik, hainbat euskarritan estanpatzeko.
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko grabatu eta teknika grafikoen saileko irakasle doktorea.
Akademikoa UNAM- Universidad Nacional Autónoma de México-ko Arte eta Diseinu Fakultatean duela 28 urtetik Estanpa Eremuan.
|
| 11:00 |
WORKSHOP MONOTIPO BOTANIKOA Euskalduna Bilbao 12 Dic 11:00MONOTIPO BOTANIKOAELI AZURMENDI En este taller creativo nos mancharemos las manos y disfrutaremos creando estampaciones sobre papel con hojas, flores de nuestros bosques y recortes de animales. Utilizaremos pinturas acrílicas y láminas de gel para experimentar con texturas, formas y colores. Un espacio para dejar volar la imaginación y crear pequeñas obras de arte únicas.
|
| 12:00 |
Euskalduna Bilbao - 12 dic 12:00 - El llanto del glaciar / K2 - Lurretik Hegan / 4000 m from homeEL LLANTO DEL GLACIAREspainia, 6 min Zuzendaria: Jordi Mestre Lopez EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Musika, dantza bertikala eta ikus entzunezko sorkuntza batzen dituen proiektu artistiko kolaboratiboa, planetako glaziar zaurgarrienetako batzuetan sortu eta gorpuztua. Obra hau eraikitzeko, Kataluniako, Patagoniako eta Ekuadorreko Andeetako artista zenbait elkarrekin aritu dira izotzarekin eta haren hauskortasunarekin lan eginez. Glaziarren atzeraldi bizkorraren inguruko kezkak partekatzen dituzten munduko eskualde desberdinetako gorputzak, ahotsak eta soinuak erakusten ditu proiektu honek.
K2 - LURRETIK HEGANEspainia, 30 min Zuzendaria: Joxe Ramon Agirre NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Alpinista talde bat espedizio epiko batean murgilduko da Karakorumen Trangoko hormen gainetik hegan egin eta K2 menditzarrera iristeko ametsarekin. Abenturaz harago, esperientzia sakonak bizituko dituzte tokiko biztanleekin. Baltistango Arandu izeneko herri txikian, agure batek otoitzak dituen oihalezko eskapulario bat emango dio Mattin Iñiguezi. Gailurren gainera eramateko eskatuko dio, mendiek emandako babes eta energiaren indarrez herrira itzuli daitezen berriro.
4000 M FROM HOMEFrantzia, 66 min Zuzendaria: Pierre Cadot EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Hogei urtetik gora daramatza Vivian Bruchez-ek helburu bakar bati eutsita: Alpeetako 4.000 metro baino gehiagoko 82 gailurrak eskiatzea. Pazientziak, konpromisoak, lagunek eta mendiekin bizitza osoan izan duen harremanak bultzatu dute hartara. Baina proiektua amaierara hurbiltzen den heinean, zerbait kolokan jarriko da. Amaitzeko nahiaren eta erronka osatzeko premiaren eraginez, ustez argi zeuzkan mugak lausotuko zaizkio Viviani.
|
| 17:00 |
Euskalduna Bilbao - 12 dic 17:00 - MendiTalk: PREMIO WOP MENDI FILM 2026 / In Unison / Nanga Parbat - Echoes of SisyphusMENDITALK: WOP MENDI FILM SARIA 2026Alishah Farhang Alishah Farghangek jasoko du 2026ko WOP Mendi Film saria. Atzerrian ikasi eta egoera pribilegiatua izanik ere, bere herriarekiko maitasunak eta konpromisoak bultzatuta, Afganistanera itzultzea erabaki zuen, amets batek gidatuta: gatazkek zigortutako gizarte batean, mendia eta eskia osasuna, aisialdia, zoriontasuna eta genero-berdintasuna sustatzeko tresna bihurtu nahi zituen.
IN UNISONFrantzia, 33 min Zuzendaria: Davina & Sébastien Montaz-Rosset NAZIOARTEKO ESTREINALDIA Istorio bakarra, bi patu. Pianista eta biolontxelo-jotzaile bikaina, Arthurrek kontzertu-aretoak atzean utzi eta horma handien eta mendi garaienen bertigoa aukeratu zuen, eskaladaren eta alpinismo modernoaren mugak etengabe zabalduz. Alexandre anaia bikiak, eskalatzaile trebea bera ere, Parisen jarraitu zuen, eta denborarekin bien bideak gero eta gehiago urrundu ziren. Harik eta amets zoro samar batek berriro elkartu zituen arte: mendi enblematiko batera elkarrekin igotzea eta han biolontxeloak jotzea.
NANGA PARBAT - ECHOES OF SISYPHUSAlemania , Espainia , Frantzia , Pakistan, 50 min Zuzendaria: Tom Dauer ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA 2013-2014ko neguan saiatu zen David Göttler Nanga Parbateko Rupal horma eskalatzen, munduko altuena. Zortzimilako batera neguan egiten zuen lehen espediziora Simone Moro alpinista beterano eta eskarmentudunak gonbidatu zuen. Soka finkoak eta goi-kanpalekuak erabiltzea zen estrategia, baina saialdi batean, David bakarrik abiatu eta 7.200 metroko altuerara iritsi zen. “Horrek begiak ireki zizkidan: dena modu errazagoan, azkarragoan eta eraginkorragoan egin daiteke estilo alpetarrean”. Igoera-estilo tradizionalarekin haustea izan zen bere bide propioari ekiteko eman zuen lehen urratsa.
|
| 19:45 |
Euskalduna Bilbao - 12 dic 19:45 - Teeth To The Wind / YerupajáTEETH TO THE WINDKanada , Ameriketako Estatu Batuak, 51 min Zuzendaria: Drew Smith, Ben Knight ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA Eskalada denboraldi bat Alaskan, Wyomingen eta Nepalen, Michael Gardner eta lagun zahar Sam Hennesseyrekin. Zinegile izateko gogo handirik eta lotsarik gabe kamerak martxan mantentzen dituzte eta haien bizitzeko modu berezia, ausarta, eta ez-konformista ezagutzeko aukera izango dugu. Gardner 2024an hil zen Sam eta biak Jannu East igotzen saiatzen ari zirela. Lagunek filma amaitzea erabaki zuten, Gardnerrek irudikatu zuen bezala. “Ez da eskalada filma izango,” zioen beti. Agian komedia erromantikoa ote da? YERUPAJÁEspainia, 50 min Zuzendaria: Marc Toralles, Bru Busom, Rubén Sannmartín EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA Soka finkorik gabe. Kanpoko laguntzarik gabe. Eta atzera egiteko aukerarik gabe. Dokumental honek Marc Toralles, Bru Busom eta Rubén Sanmartínek Yerupajá mendian, Peruko Huayhuash mendikateko tontor deigarrian, egindako lehen zeharkaldi integral ikusgarria kontatzen du. Ekialdeko horman 3.000 metroko bide berri bat zabalduz, alpinismo modernoaren balentria gogoangarrienetako bat erdietsi zuten; Urrezko Pioletaren aitortza jaso zuen lorpena. |