Hautatu hizkuntza
Bilbo, 2019ko abenduak 16. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. edizioa atzo amaitu zen, oso datu onekin. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik dago zenbakiekin bezala, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldi kalitatearekin.
Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izan dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jaso dute, hilak 14 larunbatean, Sala BBK-n egindako ekitaldian.
Page 76 of 142