Mendi Film jaialdiak, Ternuak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren 7 edizioa iragarri dute. Mendiko Kulturaren ikus-entzunezko sustapena helburu duten proiektu zinematografikoak sortzera bideratua dago.
Mendiko kultura, ikuspegi askotatik ulertuta: kirola, kultura, gizartea edo jasangarritasunarekin, ekologiarekin eta klima-aldaketarekin lotutako proiektuak. Errealizadoreen gaztetasuna, Bizkaian filmatutako proiektuak, eta horien izaera lokal-globala, baloratuko dira. Hala ere, hirurak ez dira faktore baztertzaileak izango beka lortzeko garaian.
Bekak, hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta Itziar García Zubiri ekoizle sortzaileak gidatutako aholkularitza programa eskainiko ditu.
Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, hurrengo fasera igaroko diren lau proiektu finalistak hautatuko dira. Bigarren eta azken fasea BBK Mendi Film Bilbao- Bizkaia jaialdiaren 19. edizioan (abenduaren 4tik 13ra) burutuko da, aurrez aurre eta/edo online, eta ikus-entzunezkoen komunitateko nahiz mendi munduko kideez osatutako epaimahai batek erabakiko du Mendi Film Bizkaia Ternuaren Bekaren 7. saria jasoko duen proiektua zein den.
Mendi Film Beka - MendiTV
Trailer_ SUSTRAIAK, RAÍCES PERDIDAS_MENDI FILM BEKA 2025
AURKEZTEKO BALDINTZAK
18 urtetik gorako edonork jaso dezake beka, naziotasun edo bizilekuaren mugarik gabe.
Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke.
Parte-hartzaile bakoitzak bekara aurkez dezakeen proiektu kopurua mugagabea da.
Lanak ezin dira izan deialdi honen aurretik egindako beste film baten bertsio murriztua edo hedatua.
Berariaz lehiaketatik kanpo geratzen dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko kideak, bai eta proiektu irabazlea hautatzeko prozesuan parte hartzen duten babesle edo laguntzaileak ere.
Mendi Film Bizkaia Ternua Beka jasotzeak ez du proiektu berarentzat beste laguntzarik jasotzeko aukera baztertzen. Laguntza horiek bateragarriak izan beharko dute bekaren babeslearekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin eta Ternua enpresarekin. Nolanahi ere, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak beti balioztatu beharko du beste babesle potenzialen bateragarritasuna.
OINARRIAK (gehiago irakurri sakatu)
PROIEKTUAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Proiektuaren ideia originala izango da.
Gaitegiak: mendiko kirolak (alpinismoa, eskalada, xenda-zaletasuna, eskia, mendiko bizikleta, trail-runninga, kayak, espeleologia, slack-line, parapentea eta beste batzuk), abentura, esplorazioa, natura, beste jarduera kultural, artistiko, linguistiko, sozial edo ekonomiko batzuk, ekologia, jasangarritasuna eta/edo klima-aldaketa. Guztiak mendiaren eremuan garatuak.
Izena ematen duen pertsonak jabetza intelektualaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, proiektuaren ideiaren eta/edo gidoiaren jabea dela egiaztatzeko.
Aurkezten diren proiektuek garapen edo ekoizpen fasean egon behar dute. Ez dira jada amaitu diren proiektuak onartuko.
Bekako onuradunak Mendi Film jaialdiari beharrezko informazioa eta materiala helaraziko dizkio, trailerra barne, jaialdiaren zein beste erakundeen komunikazio kanalen bidez lana sustatu ahal izateko; halaber, proiektua kaleratzeko baimena emango dio jaialdiari.
Beka irabazten duen filmak, eta haren trailerrak, Ternuaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Mendi Film jaialdiaren logoak gehitu beharko ditu hasierako eta amaierako kredituetan -pantaila osoan 5 segundotan agertuz, beltzetik datorrela eta beltzean amaituta-, hurrengo izenburuaren ostean: MENDI FILM BIZKAIA TERNUA BEKA 2027.
Ikus-entzunezko obra hauek ahalik eta pertsona gehienek ikusi ahal izateko, azpitituluak izan behar dituzte nahitaez, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.
Mendi Film jaialdiak, Ternuak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, proiektu irabazlea aurkezten dutenean, hurrengo izenburuarekin egingo dute: MENDI FILM BIZKAIA TERNUA BEKA 2027 IRABAZLEA.
Hautatutako proiektutik sortutako lana BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 20. edizioan estreinatuko da, 2027ko abenduan.
Bekaren onuradunek konpromisoa hartzen dute filma MENDI FILM BIZKAIA TERNUA BEKA 2027-en bidez finantzatu dela adierazteko, proiektuari buruzko argitalpen guztietan, sare sozialetan nahiz komunikabideetan.
Bekaren onuradunek sare sozialetan egiten dituzten jakinarazpenetan konpromisoa hartzen dute #MendiFilmBeka2027 #Bizkaia #Ternua eta #mendifilm traolak erabiltzeko filmarekin zerikusia duten argitalpen guztietan. Baita ondoko etiketak ere:
X: @Bizkaia | @BizkaiaKultura
FB: @BizkaikoForuAldundia | @BizkaiaKultura | @ternua.officialpage | @mendifilmfestival
IG: @BizkaiaGazteak | @ternuaoficial | @mendifilm
Era berean, konpromisoa hartzen dute gutxienez 5 argitalpen sortzeko lanaren ekoizpen, amaiera eta hedapen prozesuan zehar. Jaialdiak argitalpen horien berri emango du, eta sare sozialetan partekatuko ditu, argitalpen-ordenaren arabera.
Mendi Filmek erabakiko du, filma estreinatu ostean, 2028ko Mendi Tour zirkuituan gehituko den ala ez. Mendi Tour horietan parte hartzea dokumentala erregistratu duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta Mendi Filmen artean sinatu beharreko kontratuaren menpe dago.
Obraren ustiapen edo merkataritza-erabilera gehigarri orok egilearen aldez aurreko berariazko baimena beharko du, eta, hala badagokio, dagozkion akordioak izenpetuko dira.
Beka jaso duen ikus-entzunezko lanaren egileek baimena ematen diote jaialdiari edozein komunikabideren bidez zuzendariaren, interpreteen eta talde teknikoaren izenak, izen artistikoak, edozein bitarteko plastikoz, biografiaz eta abarrez irudikatutako argazkiak eta irudiak erabili, erreproduzitu, zabaldu, inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko, obra hori zuzenean edo zeharka sustatzeko eta komunikatzeko ekintzak egin ahal izateko.
Jaialdiaren antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango Interneten funtzionamenduarekin sor daitezkeen arazoekin, batez ere, bere esku ez dauden arrazoiengatik lehiaketa behar bezala egitea eragozten badute, eta, bereziki, asmo txarreko kanpo-ekintzengatik. Halaber, ez du erantzukizunik izango jaialdiari egotzi ezin zaizkion mezu elektronikoen galera edo transmisio arazoen gainean.
ESKAERA
Eskaerak aurkezteko epea
2026ko apirilaren 21etik irailaren 30era arte
Izen ematean aurkeztu beharreko dokumentazioa
Formularioan eskatzen den informazio eta dokumentuak
Lau proiektu finalistek hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2026eko urriaren 19a baino lehenago:
- Aurrekontu osoa xehatua, hurrengoa adieraziz:
- Bizkaiko Lurralde Historikoan lantzen denaren ehuneko portzentaia.
- Euskal Autonomi Erkidegoan lantzen denaren portzentaia.
- Finantzazio eta hedapen plana:
- Proiektua aurrera eramateko aurreikusten diren baliabideen deskribapen laburra: baliabide propioak, diru-laguntzak, inbertsio pribatua, Mendi Filmen hedapena amaitu ondoren negoziatutako emanaldi eskubideak edo bestelakoak.
- Izena emateko garaian finantzaketa iturri bat konfirmatuta izanez gero, emailearen izen soziala, laguntzaren lurralde eremua eta kantitatea adierazi behar dira.
MENDI FILM BIZKAIA TERNUA BEKA 2027 bekaren proiektu onuradunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2027eko urriaren 1a baino lehen:
- Proiektuaren azken txostena, masterrak eta sustapen-elementuak:
- Amaierako obraren masterra eta sustapen-trailerra. HD bereizmen minimoa. Codecs: Apple Pro Res eta h264 (2 bertsio).
- . srt fitxategiak, azpitituluak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz dituztenak.
- Filmaren posterra. 3500x2000 pixeleko gutxieneko neurriak
- Gutxienez 10 argazki, obraren ekoizpen-prozesuan zehar ateratakoak. Argazkiek 3500x2000 pixeleko gutxieneko neurriak izan behar dituzte.
- Lan plangintza eguneratua.
- Azken aurrekontua, partidaka banakatua.
- Obraren produkzioan erabilitako baliabide materialen eta giza baliabideen fakturak.
- Prentsa-dosierra, orain arte sortutako argitalpenekin eta komunikazio-planarekin.
Tramitazioa
Eskaerak www.mendifilmfestival.com web-orriko inprimakiaren bidez jasoko dira, parte-hartze baldintzak onartuz eta eskatzen diren datu pertsonalak emanez.
PROIEKTUEN AUKERAKETA
Aurretiko aukeraketan, epaimahaiak 4 proiektu hautatuko ditu.
Lau proiektu finalistak aurrez aurre eta/edo online aurkeztuko dizkiote zuzendariek epaimahaiari, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 19. edizioan baitan propio jardunaldi bat antolatuko da horretarako. Hitzordu horren data gutxienez bi hilabete lehenago jakinaraziko zaie interesdunei.
Proiektu irabazlearen izena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 19. edizioan zehar jakinaraziko da, 2026eko abenduan.
SORMEN LAGUNTZA
Bi orduko lau saio izango ditu, eta hurrengo kontuak landuko dira:
- Gidoia/zuzendaritza: tratamendu narratiboa berrikusiko da, eta antolamendu bisualaren, ikuspegiaren eta proiektuak duen tonuaren definizioa finkatuko da.
- Ekoizpena: proiektua burutzeko behar diren pertsona, denbora eta kostuen antolamendutik azken ediziora arte.
- Muntaia: proiektuaren lehen rough cut-aren ikusketa komentarioekin; gidoia muntaian.
- Banaketa/hedapena: Mendi Filmen estreinatu ondoren proiektuek duten etorkizunari buruzko ohar batzuk.
PROIEKTATZEKO ARTXIBOA BIDALTZEKO EPEA
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 20. edizioan, 2027an, estreinatuko den filmaren artxiboa, 2027ko azaroaren 1a baino lehenago bidali behar da festibalaren antolakuntzak iragarriko duen helbidera.
ZERGA BETEBEHARRAK ETA DOKUMENTAZIO LAGUNTZAIILEA Espainiako bizilagun ez direntzako
Beka emateko diru-laguntza indarrean dagoen Espainiako zerga-legeriaren menpe dago. Espainian lortutako errenta denez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (EZZ) menpe egongo da eta lan errendimendu bezala kalifikatuko da.
Beka ematen duen erakundeak dagokion EZZ zerga atxikiko du araudiaren arabera. Atxikipen hau eta Zerga Bikoitzaren aurkako Itunetatik sor daitezkeen onurak behar bezala aplikatzeko, beka jasotzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du emandako epean:
- Egoitza-herrialdeko zerga-agintaritza eskudunak emandako egungo zerga-egoitzaren ziurtagiria.
- Nortasun-agiri ofizial baliozkoa (pasaportea edo nortasun agiri nazionala).
- Espainian bizi ez dela ziurtatzen duen aitorpena.
Beharrezko dokumentazioa ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada, beka ematen duen erakundeak Espainiako araudian ez-egoiliarrentzako aurreikusitako atxikipen-tasa orokorra aplikatuko du, gaur egun % 24an ezarrita dagoena, onuradunak gero Espainiako Zerga Administrazioaren aurrean egin ditzakeen doikuntzen kalterik gabe.
OINARRI HAUEK ONARTZEA
Bekan parte hartzeak oinarri hauek osorik onartzea dakar. Batzorde Antolatzaileak eskubidea izango du oinarri hauetan aldaketak egiteko, baldin eta horiek justifikatuta badaude edo parte-hartzaileei kalterik eragiten ez badiete, eta deialdian zehar behar bezala jakinarazten bazaizkie. Era berean, aurkezten diren eta oinarri hauetan jasota ez dauden ustekabeko kasuei buruzko erabakia hartuko du. Informazio gehiago edo edozein zalantza izanez gero, idatzi
Bilbon, 2026ko apirilaren 21an




















