Espainia, 67 min
Zuzendaria: Oihane Ruiz Menéndez
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
“Egurra etorkizuneko materiala da”. Hipotesi horretatik abiatuta, Oihane Ruiz arkitektoak eta Ane Barrutia paisajistak, Euskadin egurraren zikloa zein den aztertuko dute, basotik hasi eta industriaraino. Premiazko galdera bati erantzunak bilatzea da helburua: zer baso utziko diegu etorkizuneko belaunaldiei? Krisian dagoen eredu baten aurrean, teknikari, langile, ikertzaile eta aktibistak elkarrizketatuko dituzte, errotzea, memoria eta paisaia bizitzeko beste modu batzuk irudikatzeko premiaren arteko hausnarketa iradokiz.




















