PARVANEH KAZEMI
Igandea abenduak 6 – 12:30 Euskalduna Bilbao
Munduko tontorrik garaienetara iristeko erronkak ez dira soilik eskaladaren alderdi teknikoetara mugatzen. Are gutxiago emakumea bazara, gizarte tradizional eta erlijioso batean hazi bazara, Irango Errepublika Islamikoan, eta inolako babes edo laguntzarik gabe jardun behar izan baduzu. Parvanehk beti modu erabat autosufizientean antolatu eta garatu ditu bere espedizioak. Alpinismoari berari lotutako zailtasunez gain, emakume eta mendizale independente izateagatik oztopo ugari topatu eta gainditu ditu bere bidean. Sei mila eta zazpi mila metroko hainbat gailurrez gain, bost zortzimilako igo ditu, eta bere herrialdeko pertsona askorentzat erreferente bihurtu da, bereziki emakume eta gazteentzat.




















