Hautatu hizkuntza
Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jasoko dute, larunbatean, hilak 14, Sala BBK-n egingo den ekitaldian, 19:30eko saioan.
Une eta printza magiko asko izan dituzte BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko lehen egunek.
BBK Mendi FIlm BIlbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiaren 12. edizioa bihar, hilak 6 ostirala, abiatuko da Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiarekin.
Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die gaur Lehendakaritzan bertan, Gasteizen, Eduardo Martinez eta Jabier Baraiazarrari, Mendi Filmeko presidentea eta zuzendaria ondoz ondo. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburua izan dute gidari.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko egitarau osoa hemen da. Abenduaren 6tik 15era, 10 egunez, ospatuko da, Bilbon.
60 pelikula aurkeztuko dira aurten, Sala BBK-n, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan, eta Euskalduna Jauregian.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko lehen erakusketak ikusgai daude Metro Bilbao eta Euskal Trenbide Sarea-ETS geltokietan.
Christian Pondella argazkilariaren Izotz Azpian erakusketa, eta CVCEPHOTO mendiko jardueren argazki lehiaketaren 2019ko edizioko 20 argazki onenak. dira ikusgai daudenak.
Egileek bisita gidatuak eskainiko dituzte abenduaren 7an, larunbata.
Errenteria, Logroño, Getxo, Álora, Ibi, Basauri, Liébana-Potes eta Elgoibar dira urteko azken Mendi Tour geltokiak. Iazko Mendi Film edizioko pelilkularik onenak pantaila handian ikusteko azken aukera: The Dawn Wall, Everest Green, The Search for the Wooo, Viacruxis,… ikuslea inspirazioz janzteko gaitegiak, mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien inguruko pelikulen zaleentzat ezinbesteko hitzorduak. 12.000 ikusletik gora bildu ditu Mendi Tourrak 2019an.
@SustraiArtetik (facebook) / Madagaskar-Tsaranoro harana
BIDEA gaiarekin lotuta, argazki lehiaketa antolatu dugu Udan. Sare sozialetan -Facebook eta Instagram-, gaitegi horri lotuta argazkiak publikatu behar ziren, aurtengo BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko leloa #bidea eta #mendifilm traolak erabiliz.
Hemen da udazkeneko Mendi Tour hirien zerrenda. Mendi Film-eko pelikularik onenak 16 hiritan eskainiko dira irailetik azarora bitartean, guztira 37 zine saio burutuz. Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien inguruko pelikulen zaleentzat ezinbesteko hitzorduak.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko sarrera Packak eskuratzeko 3. eta azken fasea indarrean dago azaroaren 11era arte. Sarrera horiek, saio egunetan banaka erostearekin alderatuta, metaketa %40 merkeagoa da fase honetan. Eskaintza mugatua da.
Aldi berean, abenduaren 6an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak ere erosi daitezke orain. Saio horretan 2019ko Sail Ofiziala zabalduko duen pelikula proiektatuko da: OSTATNIA GÓRA (The Last Mountain), Dariusz Zaluski zuzendariaren lana. Poloniarrek 2018ko neguan K2an burutu zuten espedizioa kontatzen du, eta Krzysztof Wielicki, Adam Bielecki eta Denis Urubko dira protagonistak.
Harrera itzela izaten ari da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko sarrera salmenta aurreratua. Bigarren eskaintza faseko pack guztiak agortu egin dira aitaren batean, epea amaitu baino 10 egun lehenago (irailak 16-urriak 16). Lehen eskaintza fasean ere halantxe gertatu zen; MendiZale komunitateko kideentzat eskaintza esklusiboa izan zen hura, eta 24 orduko epean agortu zen guztia.
BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA Mendi Short film labur amateurren lehiaketaren 6. edizioa abian da.
Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. edizioko omendu nagusiak, WOP Saria jasoz.
Hamalau zortzimilakoak oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe osatu dituen bikotea da.
Page 11 of 24