Hautatu hizkuntza
Gorka Martínez (BBK), Alberto Iñurrategi (alpinista), Lorea Bilbao (BFA), Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Iñaki López de Aguileta (Bilkoko Udala), Jabier Baraiazarra (Mendi Film Zuzendaria), Mikel Renteria (WOP) eta Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritza)
Bilbo, 2020ko azaroak 23. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra.
Edizio berezia, pandemiak baldintzatutako urtean eta egoeran. Horri erantzuteko eta indarrean dauden arau eta gomendio guztiak betez, bitarako zinemaldia izango da aurtengoa: Bilbon bertan, aurrez aurreko emanaldiekin, eta Bilbora etorri ezin dutenentzat, online eskaintzarekin.
Abenduaren 4tik 13rako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa ate joka dagoela, azaroan sei Mendi Tour emanaldi egingo dira: Errenteria, Amurrio, Basauri, Elgoibar, Arrasate eta Orioko aretoetan ikusi ahal izango dira aurten azkenengoz, pantaila handian eta zine kalitatean, Cholitas, Harria Herria, Manaslu, Climbing Blind, Nebula, Ostatnia Gora eta Allein (Alone) pelikulak, iazko Mendi Filmeko nabarmenetakoak, aurten Mendi Tourrean arrakasta itzela izan dutenak.
Nazioarteko mendiko pelikula onenak Bilbon pantailaratuko dira abenduko lehen hamabostaldian, 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren 13. edizioan. 18 herrialde ordezkatzen dituzten 54 film aurkeztuko dira aurtengo lehiaketan, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz.
Baltistan Fundazioa sarituko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian WOP-The Walk On Project Sariarekin. Nazioarteko lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Pakistaneko Karakorum mendi lerroan lan egiten duena. Mendifilmen 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra, Bilbon, egingo da sari banaketa ekitaldia.
CHOLITAS pelikula nahieran ikusteko aukera hemen da Mendi Tour On Line eskaintzarekin, mendiko pelikula onenak noiznahi eta nolanahi ikusi eta gozatzeko plataforma berria.
Udako eskaintza Iruñean arrakastaz itxi ostean, hemen da Mendi Tourraren Udazkeneko egutegia zabaltzeko eskaintza. Momentuko mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikula onenak Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren gozatu ahal izango dira datozen egunetan.
Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik Iruñean ikusi ahal izan den Mendi Tour zikloa bikaina izan da. 900 ikuslek gozatu dituzte, lau egunez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak. Iruñeako iazko Mendi Tour edizioarekin alderatuta %20 jaitsi da ikusle kopurua, beraz azken datua oso ona da, zinemetako aretoen edukiera %60 murriztuta dagoela kontuan hartuta, eta aurtengo egoera berezi honetan ekitaldia udaberriko jatorrizko datetatik uda amaierara pasatu behar izan dela aintzat hartuta.
Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik, Iruñean ikusi ahal izango dira, beste urtebetez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak.
Mendi Tourrak 5. edizioa du Nafarroako hiriburuan, eta aurtengoa berezia izango da oso.
Werner Herzog (c) Robin Holland
Werner Herzog zinema zuzendari alemaniarrak irabazi du IAMF 2020 Sari Nagusia. Izendapena Roberto De Martin IAMF-ko presidenteordeak iragarri zuen Trento Film Festivalen.
Page 9 of 24