Hautatu hizkuntza

Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteizko Alkatea), Arantxa Ibañez de Opacua (Vital Fundazioko Zuzendaria) y Livia López (Vitoria-Gasteizko Kirol eta Osasun zinegotzia)
Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak goruntza bidean jarraitzen du. Iazko datuak onak baziren, aurtengoak zer esanik ez: %30 hazi da ikusle kopurua aurten, mugarri berria ezarriz.

Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko presidenteak aurkeztu dute Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioaren 8. edizioko programazioa.
2020ko Mendi Tour zirkuituak otsailaren 17-19-20-21ean egingo du agerraldia Gasteizen, lau egunez, eta eguneko bina saio eskainiz (18:00 eta 20:15) Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz 5, 1.solairua). 8. edizioa du Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak.

CHOLITAS Mendi Tour-ean: Pablo Iraburu, pelikulako zuzendarikidea, Donostiako Antzoki Zaharra gainezka bete zuen publikoarekin solasean


Mendi Tourraren 10. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak erakusten dituen zikloa, Zangozan eta Donostian abiatuko da.
Mendi Tourrak urte osora zabaltzen du mendia, abentura, muturreko kirolak, natura eta ingurumen gaien inguruko zinemagintzaz gozatzeko aukera. Iaz, 2019an, esaterako, 50 hiri eta herritan aurkeztu ziren filmak, Euskadi eta Nafarroaz batera, Errioxa, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, eta Aragoin.
Jordan Manley kanadarrak zuzendutako Treeline filmak lortu du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiko Sari Nagusia. Zuhaitzak dira ardatz nagusia, Columbia Britainiarra, Japonia eta Nevadako basoetan barna bidaiatzen duen filma honetan. Eta mezu bat: gizateria eta naturaren arteko lotura indartzeko beharra. Maisulan bat.
Bilbo, 2019ko abenduak 16. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. edizioa atzo amaitu zen, oso datu onekin. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik dago zenbakiekin bezala, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldi kalitatearekin.
Bilbo, 2019ko abenduak 16. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. edizioa atzo amaitu zen, oso datu onekin. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik dago zenbakiekin bezala, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldi kalitatearekin.

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izan dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jaso dute, hilak 14 larunbatean, Sala BBK-n egindako ekitaldian.

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jasoko dute, larunbatean, hilak 14, Sala BBK-n egingo den ekitaldian, 19:30eko saioan.
Une eta printza magiko asko izan dituzte BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko lehen egunek.


BBK Mendi FIlm BIlbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiaren 12. edizioa bihar, hilak 6 ostirala, abiatuko da Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiarekin.
Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die gaur Lehendakaritzan bertan, Gasteizen, Eduardo Martinez eta Jabier Baraiazarrari, Mendi Filmeko presidentea eta zuzendaria ondoz ondo. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburua izan dute gidari.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko egitarau osoa hemen da. Abenduaren 6tik 15era, 10 egunez, ospatuko da, Bilbon.
60 pelikula aurkeztuko dira aurten, Sala BBK-n, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan, eta Euskalduna Jauregian.
Page 12 of 26