Hautatu hizkuntza
Isabel Romerok hitzaldia eskainiko du apirilaren 26an. Baltistan Fundazioak Bilbao Mendi Film Festivalaren laguntzarekin antolatutako ekintza da.
Halal da hitzaldiaren titulua eta Rekalde Aretoan eskainiko du, 19:00etan hasita.
Bilbao Mendi Film Festivalaren azken edizioko pelikula onenak Gipuzkoan dabiltza batera eta bestera. Hurrengo lekukoa Beasainek hartuko du, ekainaren 3an, Tomas Salazar VIII AIZKORRIKO BIRA mendi martxaren inguruan sortutako egitarauan.
Beasaingo Mendi Tourraren lehen edizioa izango da, eta antolaketan Aizkorri Mendizale Elkarteak, Beasaingo Udalak eta Zineuskadik lagundu dute.
{vimeo}195131568{/vimeo}
Donostia, 2016ko abendua. Gaur, astelehena, abenduak 12, Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketaren 2016ko edizioko hiru irabazleak Donostian bilduko dira: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra. Jon Herranz getxoztarra ere haiekin izango da, lehiaketako aurreko edizioan finalista eta Bilbon egunotan egiten ari den Mendi Film Festivaleko aurtengo karteleko irudiaren egilea.
Iruñea-Pamplona, 2017ko maiatza. Mendi Film Festival eta Golem-en eskutik Bilbon egin zen iazko zinemaldiko filma onenak Iruñera, Golem Baionara, helduko dira maiatzaren 15etik 18ra, lau egunez.
2017ko maiatzak 17. Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra Zarautzen eta Bergaran eskainiko da ostegunean eta ostiralean ondoz ondo. Lehendabiziko edizioa da bai batean eta bai bestean ere.
Atzo, osteguna, amaitu zen Iruñeako MENDI TOURRA, txalo sorta bero batekin amaitu ere, eskainitako azken filmak, Freedom Underload eslovakiarrak, aretoan bildutako ikusleen aitortza jaso zuenean. Astelehenean hasita, lau egunez, BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko filmarik onenetakoak ikusi ahal izan dituzte Golem Baionara bertaratu direnek.
Page 24 of 24