Hautatu hizkuntza
{vimeo}195223667{/vimeo}
Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketaren 2016ko edizioko hiru irabazleak Euskal Herrian bildu dira: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra.
ALPINIST MAGAZINE eta BACKCOUNTRY MAGAZINE mendi eta eski munduan prestigio handieneko aldizkariak dira, eta Bilbao Mendi Film Festivaleko babesle eta media partnerrak dira biak.
Gaur, ostirala, inauguratu da ofizialki CVCEPHOTO mendiko nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren erakusketa Metro Bilbaon. Mendi Film Festivalak bideratu duen erakusketa hau CVCEPHOTO 2016ko irabazleen lanek osatzen dute
II. Mendiko osasun jardunaldiak
Antolatzailea: Ekin ikerketa taldea (mendiko osasun lesioen ikerketa taldea)
EGITARAUA
Bina Shah idazle pakistandarra ez da Mendi Film Festivalera etorriko. Abenduaren 11ean, igandez, Sala BBKn, goizeko 11:00etan, Pakistan eta herrialde musulmanetako Emakumeen ahalduntze bideez hitzaldia eskaintzekoa zen, eta bertan behera utzi behar izan du osasun arrazoiak tarteko. Ezin izango du Bilbora bidaiatzeko sendagiria garaiz jaso. Mendifilmeko egitarauan haren hitzaldia bertan behera utzi behar izan dugu beraz.
Patxi Razkinen Erantzun zuzena lana da Bilbao Mendi Film Festivaleko Mendi Short laburmetrai amateurren hirugarren lehiaketako irabazlea.
SKALABENTURA markaren bidez Telkon Koopetariba Mendi Filmeko laguntzaileen artera batu da.
Eskaladan eta mendian duten jakituria aberasgarri zaigu, baita lan bertikaletan duten esperientzia ere.
Aurkeztu da jada Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioa, Bizkaiko hiriburuan abenduaren 9tik 18ra egingo den mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema jaialdia. Ekitaldian izan dira Nora Sarasola (Bilbao Ekintzako Zuzendari Orokorra), Carlos Sergio (Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia), Leire Aragon (BBK Fundazioko Gizarte Ekintza zuzendaria), eta antolakuntzaren izenean Eduardo Martinez (Presidentea) eta Jabier Baraiazarra (Zuzendaria).
Sir Chris Boningtonek jasoko du The walk On Project Fundazioaren (WOP) Saria mendizaletasunaren balioen defentsa nabarmenduz.
Iaz CVCEPHOTO nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenekin Metroan eginiko erakusketak 2 milioi ikusletik gora izan zituen! Bada, aurten ere Bilboko Metroko hainbat geltokitan ikusi ahal izango dira mendiko argazki lehiaketa honen 2. edizioko 20 ale nabarmenenak, bertatik pasatzen diren erabiltzaileen gozamenerako.
9. Bilbao Mendi Film Festivaleko sarrera eta abonu guztiak eskuragai daude webgune ofizialaren bidez.
Bonuak jada eskuragarri webgunean bertan: BONUAK
Sarrera solteak datorren astetik aurrera (az 21-27) egongo dira eskuragai.
Azaroaren 18ra arteko epean zabalik da Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short film laburren lehiaketan lanak aurkezteko tartea.
Page 21 of 24