Hautatu hizkuntza
Bilbo, 2016ko abendua. Bilbao Mendi Film Festivalak hazi eta hazi jarraitzen du, datuek agerian uzten dute. Ikusleek, mendi eta zinema zaleek, 10 egunez neurri ikusgarrian erantzun diote Mendifilmen Bilboko eskaintzari.
Bilbo, 2016ko abenduak 9. Gaur Bilbao Mendi Film Festival estreinatuko da eta handitasunez Euskalduna Jauregian ospatuko den galarekin hasiera emango dio. Ekimena baino lehen, gogoak piztezko asmoz, goizean metroko esposizioko aurkezpen ofiziala egin da. Abando, Moyua eta Alde Zaharreko geltokietan bisitatzeko aukera egongo da, hurrengo abenduaren 31ra arte. Club Vasco de Camping Elkarteak antolatua, esposizio honek CVCEPhoto Lehiaketako nazio mailako finalisten lanak biltzen ditu. Aipatzekoa da mendi eta abentura argazki lehiaketa esanguratsuen artean bere tokia lortu duela.
Bilbao, 2016ko abenduak 7a. Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioa hastear dago. Hilaren 9tik 18ra, mendia, abentura eta natura zinemagintzako 10 egun izango dira. Sail Ofizialean 43 filma proiektatuko dira, eta haiez gain beste sei filma ere eskainiko dira, Sala BBK-n (Gran Via) eta Golem Alhondegian.
Hasiera ekitaldia, berriz, Euskalduna Jauregian egingo da ostiral honetan, 19:30ean hasita. Sail Ofizialeko lehen filma proiektatuko da bertan, The Great Alone, mushing edo zakur leren mundua oinarri duen lana, Europa mailako estreinua. Sarrerak agortu dira jada, indartsu hasiko da Mendifilm.
Filmen proiekzioez gain, egitarauan mahai inguruak, hitzaldiak, erakusketak eta ikastaroak ere badaude. Ikus programazioa.
Bilbao, 2016ko azaroak 28.- Abenduaren 9tik 18ra egingo da Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioa. Bilbo alor askotako protagonisten bilgune izango da: alpinistak, mendizaleak, eskalatzaileak, zinemazaleak eta natura maite dutenak.
{vimeo}198458186{/vimeo}
Tal Skloot, 4 Wheel Bob filmako zuzendariak Bob Coomber-i buruzko istorioa ekarri digu, gurpildun aulkian gailur gorenetara iristeko gai den mendizalearen istorioa, hainbatentzat inspirazio eredu dena.
{vimeo}195792212{/vimeo}
Aurreko asteburua bezala, datorren hau ere izen eta lagun handiz betea dator.
Abenduak 15ean, osteguna, bisita gidatuak eskainiko dituzte Jose Maria Alvarez-ek Rekalde Aretoko OLAS DE HIELO erakusketan (10.00) eta Eñaut Izagirrek Zabalgune eraikineko INCOGNITA PATAGONIA erakusketan (16.00).
Page 20 of 24